Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadurari buruzko beste informazio batzuk: 5 arrautzak / Ur mineralak / Ozpina / Gibela zaintzeko otordua / Karnitina

Datua: "5"

  Horixe da adituek astean kontsumitzea aholkatzen duten arrautza kopurua. Ezaugarri nutrizional paretsukoak dituelarik, haragi eta arrainaren ordezko aukera polita da arrautza.

Ahotan dabilena

Ur mineralak

  Erreparatu al diozu inoiz ur mineralen aukerari? Berdinak al dira den-denak, ordea? Bada uren osaketa minerala ezagutzeko modu bat: ontziko etiketa irakurtzea, bertan agertzen baitira mineral horiek, banan-banan. Marken artean konparatuz gero, mineraletan dauden alde handiak ere egiazta daitezke. Ur batzuek hiru bider kaltzio gehiago, hamar aldiz sodio gehiago edo magnesioaren erdia daukate beste batzuek baino.

Nolako aukera halako ura

Ur guztiak ez dira berdinak: mineralen osaketaren arabera organismoan eginkizun desberdinak betetzen dituzte batzuek eta besteek. Uraren eduki minerala aldatu egiten da, haren jatorriaren eta, kanpora jalgi aurretik, lurpean eginiko ibilbidearen arabera, igarotzean hainbat mineral garraiatu eta disolbatzen baititu.

Osaketa mineralaren eta mineralizazio-graduaren (hau da, mineralen guztirako edukiaren) arabera, urak mesedegarriak dira osasunarentzat, hidrataziotik haratago ere, hara:

  • Mineralizazio arineko (mineral hondakin lehorretik 500 mg-raino izan ditzaketenak) edo oso arineko urak (50 mg-raino). Diuretikoenak dira hauek, organismoa arazten hobekien laguntzen dutenak: uretan disolbatzen diren hondakin-substantziak gernuaren bitartez eliminatzen laguntzen dute baina gantzik galtzerik ez dute eragiten, gantza ez baita uretan disolbagarria. Gernu gehiago ekoiztean, likido hori argiago bihurtzen denez, infekzioak prebenitzen dira horrela. Honelako urak aholkatzen zaizkie dieta hiposodikoa egiten dutenei, baldin eta bihotzeko trastornorik, giltzurrunetako harririk, hipertentsioa edo likidoen atxikipena nozitzen badute. Haurrentzako biberoi eta jakiak prestatzeko egokienak dira.
  • Kaltzio eta magnesio ugarikoak: hezur eta hortz-haginak mineralizatzen eta kariesa prebenitzen laguntzen dute. Magnesio gehien daukatenak laxante samar gerta daitezke.
  • Ur bikarbonatatuak: ur gasdunak dira. Azidotasuna neutralizatzen eta digestioa errazten dutenez, oturuntza oparo baten aurrean aukera aproposak dira.

Jakitegia. Modenako ozpina

  Ozpin baltsamiko hau duela mila urte egiten da Italia iparraldeko eskualde batzuetan, Modenan bereziki. Bi ozpin kategoria daude: artisautzazkoa (etiketan tradizionale hitza agertu behar du) eta komertziala, ozpina, mahats-muztio kontzentratua, karamelua, egonkortzaileak eta ardoa nahastetik erdiesten dena. Tradizionale kategoriako ozpina egiteko prozesua askoz ere luze eta neketsuagoa da: ardo-muztio egosia ozpinduz gero, ondoren gutxienez 12 urtez zahartu behar da likidoa (komertzialak, berriz, 3 ? 10 urterekin aski du), baina ehun urteko ozpina ere bada. Haritzezko upeletan emaniko denboraren arabera hurrengo ozpin-klaseak bereizten dira.

Ozpin komertziala:

  • Giovanne (3 urte). Entsaladak ontzeko egokia.
  • Maturo (5 urte). Zapore leuna, ukitu gozokoa. Aroma sakoneko ozpina beharrezkoa duten jakiekin ondo konbinatzen du.
  • Vecchio (10 urte). Aroma eta zapore intentsuak, ukitu gazi-gozoak dituztenak. Barazki, haragi eta arrainak apailatzeko baliatzen da.

Ozpin tradizionale:

  • Italo (12 urte). Kolore ilun, sendoa, usain sarkorrekoa, berariazko zapore gazi-gozoa.
  • Giuseppe (25 urte). Normala baino dentsitate handiagokoa. Aroma sinestezina, prestigio handieneko bat da hau.
  • Césare (50 urte). Dentsitate handikoa, aroma eta zapore intentsuak dituena.

Gibela zaintzeko otordua

  Gosaria
Esnea, laboreak eta kiwia.

Hamarretakoa
Jogurta eta ogitarteko txiki bat: urdaiazpiko egosia, olioa eta tomate naturala.

Bazkaria
Orburuak, urdaiazpiko eta baratxuri frijituekin.
Oilaskodun haragi-bolak, barazkitxoak eta tomatea.
Ogi integrala eta txirimoiadun irabiatua laranja-zukuarekin.

Askaria
Esnea eta gaileta soil integralak.

Afaria
Endibiak, soja-ernamuinak eta saltsa tartariarra.
Plantxan erretako legatza, piper-saltsarekin.
Ogi integrala eta anana naturala.

Trukua: printzipio mikatzak dauzkaten landarezko elikagaiek -txikoria, orburua, endibia, zitrikoak, etc.- behazun eta gibelaren funtzioak eragin eta digestioak hobetzen ditu.

Nutrizioaren alfabetoa

Karnitina.

Gibelean eta giltzurrunetan ekoizten da, proteinen funtsezko osagai diren lisina eta metionina aminoazidoetatik abiatuta. Karnitina, batik bat, bihotzaren eta muskuluaren zeluletan datza eta gantzetatik energia erdiesteko prozesuetan esku hartzen du. Kirolariek osagarritzat hartzen dute, esfortzua egin ondoren errekuperazioa hobetzen eta nekearen etorrera atzeratzen duelako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto