Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako 18 hiritako 133 igerileku estali aztertu dira: Kopuruz, eskas; erabiltzailearentzako informazioa, dezente hobetu beharrekoa

Maila orokorra ona bada ere, lau igerilekutako batean ez zaio igerilariari jakinarazten uraren egoera eta kalitatearen berri

  Bi espainiarretik batek astean hirutan gutxienez kirola praktikatzen duela dio eta hori praktikatzen dutenetatik erdiek titulartasun publikoko kirol instalazioak darabiltzate, Ikerkuntza Soziologikoen Zentro espainiarrak 2005 urtean argitara emaniko datuen arabera. Datu horiek agertzen dutenez, lehiaketatik kanpoko igeriketa da Estatuan gehien praktikatzen den modalitatea (kirola egiten duten hiru pertsonatik ia batek igeri egin ohi duela dio). Geroz eta zaletu gehiago dituen diziplina honetan funtsezkoa da behar bezalako eta behar bezainbeste instalazio izatea.

Horregatik, CONSUMER EROSKI-k Espainian dauden titulartasun publiko (udalarenak, gehienbat) zein pribatuko erabilera publikoko igerileku estaliak aztertu nahi izan du. Horretarako (A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza) 133 igerileku estalitako ekipamendua aztertu da eta, horrez gainera, aldizkari honetako teknikariek bertatik bertara eginiko ikuskaritza eginez, beste hainbat alderdi ere aztertu dira, hala nola erabiltzaileei eskaintzen zaizkien informazioa eta zerbitzuak, instalazioen eta igerilekuen kontserbatze eta garbitasun egoera, ezinduek bertara iristeko dituzten erraztasun eta oztopoak eta instalazioen zaintza, besteak beste.

  Azterketak, orokorki, Espainiako igerileku estalien egoera ona dela agertzen badu ere, horrelakoen kopurua urria da. Igeriketa Espainian lehiaketaz kanpo praktikatzen den kirolik hedatuena bada ere, igeri egiteko instalazioen kopurua ez da aski: bildutako datuak aintzat harturik, 59.000 biztanleko igerileku estali publiko bakar bat dagoelako. Azpiegituren eskasia horri, instalazio horien funtsezko aspektuez erabiltzaileari eman beharreko informazioaren gabezia gehitzen zaio: uraren kalitateaz, igerilekua erabiltzeko arau eta baldintzak (toki batetik bestera erabat aldatzen direnak), etc. Dena dela, igerilekuen kalitatea, oro har, asetzeko modukoa dela frogatu du ikerketak: hiru instalaziotik bitan azken balorazioa "oso ongi" edo "bikain" da, garbitasun eta segurtasun atalei dagokienez, bereziki. Horiek ez ezik, azpimarratzekoa da instalazio horiek erabiltzeko ordutegien zabala ere: egunean 14 ordu, batez beste.

Instalazio urriak

Igerileku estaliek negute hotzean igeriketa praktikatzeko eskaintzen duten hornidura ez da aski, inondik ere: 59.000 biztanleko, batez beste, titulartasun publikoko igerileku estali bakar bat dago (helduentzako igerilekuak bakarrik aintzat hartuta, hots, umeentzako jolastokiak bazterturik), hiri batetik bestera panorama erruz aldatzen bada ere: Gasteiz azpimarratzeko eredua da (sartze publikoko igerileku bat du 28.000 biztanleko), ondotik A Coruña, Oviedo eta Donostia datozkiola: horrelako igerileku bat 37.000 biztanleko. Zerrendaz beste muturrean datoz Malaga (igerileku bakar bat 137.000 biztanleko), Zaragoza (titulartasun publikoko sei igerileku estali baizik ez, 600.000 biztanleentzat) eta Madril (75.000 gizaki, batez beste, igerileku bakoitzeko). Iruñean eta Bartzelonan igerileku bat daukate 65.000 biztanleko baina nafar hiriburuan, Udalak dioenez, kirol instalazio pribatuak ugariak dira (Iruñean 15 dira igerilekua daukaten elkarteak eta populazioaren %41 horietakoren bateko bazkide da).

Urriak izan arren, instalazio horien balantze orokorrak datu onak agertzen ditu. Dena dela, hiri batetik besterako aldeak latzak dira: azterturiko hiru igerilekutik bi "oso onak" edo "bikainak" dira baina hobetzeko aukera handia da oraino, 133 igerileku horietatik %7k ez baitu proba gainditu eta %8k gainditu bai, baina ozta-ozta agertu delako. Nota global okerrena erakutsi duen atala erabiltzaileari emaniko informazioari eta zerbitzuen aniztasunari dagokio: horietan, igerilekuen %20 kale egin dute: lau igerilekutik batean, izan ere, erabiltzaileari ez zaio informaziorik ematen uraren egoeraz eta kalitateaz eta lautik hirutan zenbat erabiltzaile sar daitezkeen ere ez da jakinarazten.

Bisitatu diren igerileku estali gehien-gehientsuenen garbitasun eta kontserbazioa, aldiz, alderdi hoberenetako bat izan da (proba hau igerilekuen %4k bakarrik utzi dute gainditzeke): aldagelen %2 higiene eta garbitasun egoera kaskarrean zegoen. Beste aldetik, ordea, aldagelen %8tan eta komunen %10etan ez zegoen paperontzi edo zakarrontzirik; komunen %14,3tan ez zegoen xaboirik (%57 Oviedokoetan, %43 Bilbokoetan eta %37 Sevillakoetan) eta aldagelen %16tan ez zegoen arropa eskegitzeko pertxarik (Alacanteko %70etan eta Valladolideko %30etan). Hamar komunetatik lautan ez dago ile-lehorgailurik, %15etan ez zegoen komuneko erratzik eta %42tan bakarrik ikusi zen haurtxoei arropa aldatzeko elementua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto