Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen lege berria: Kontsumitzaileak, hobeki babestua hobea

Arauaren aldaketek hobekuntzak ekarriko dituzte hainbat gaitan: gehiegikeriazko klausuletan, publizitate engainagarrian, elikadurari buruzko iruzurrezko informazioan, bidegabeko fakturazioan, baja ematea eragozten duten baldintzetan, etc.

  Espainian kontsumoak ezagutu duen hazkunde kualitatibo eta kuantitatiboa -zer, zenbat eta nola erosten den kontuan izanik- errealitate bilakatu da, baina etengabe aldatzen ari den errealitate sozial eta ekonomiko horri arauteria egokitu behar zaio orain. Indarrean dagoen araua, duela 22 urte (1984an) onetsi zen Kontsumitzaileak Babesteko Lege Orokorra, alegia, zaharkiturik zegoen, ez zen baliagarria kexuak artatzeko eta gehiegikeriazko praktika berriez arduratzeko. Horregatik, kontsumitzaileen eta hiritarren elkarteek aurtengoan ospatuko dute Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babesa Hobesteari buruzko 44/2006 Legea indarrean sartzea: oraingo hau egungo arazoei zehazkiago egokituko zaie, kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko unean aurrekoa baino eraginkorragoa izateko jaiduraz sortu baita. Telefonia, bidaia, etxebizitza eta aparkalekuen sektoreetan hautemango da, bereziki, hiritarraren interes ekonomikoen babesa. Erregulazio honek zehaztapen berri asko dakartza, hala nola eman ez diren zerbitzuen prezioak kobratzean kopuruak biribiltzea, enpresak bereganatu behar dituen gastu edo zamak kontsumitzaileari ezartzea, aurrekontuan edo publizitatean adierazi ez diren zerga edo osagarrien kostua kobratzea, operadore telefonikoetan baja eman ahal izateko hamaika oztopo eta eragozpen ezartzea, etc.

Lege-alderdi horrek Herri Administrazioari bide ematen dio kontsumitzailea babesteko bitarteko eta baliabide gehiago erabil ditzan: zigortzeko ahalmena ez da mugatuko lege-haustea eginiko enpresei isuna ezartzera; horrez gainera, zehapen-prozedura horren barnean, kontsumitzaileari eman beharreko indemnizazioa zehaztu ahal izango du aurrerantzean.

Lege hobekuntzak

Kontratu betetik baja

  Iruzkin bat baino gehiago egiteko bide emango duten praktikari jarraiki, enpresa askok kontratuak blindatzeko kontsumitzailea epe luzeegian lotzen dute, merkatuan sor daitezkeen eskaintza hobeei onurarik atera ez diezaieten. Horrela, kontsumitzaileak itxaroteari uko eginik, kontratua amaitu aurretik bukatutzat emateko ordaintzeari uzten dionean, arau-haustea egiten duenez, zigorra ezartzen dio enpresak. Legeak epe luzeegiak debekatuko ditu, baina? zein epe da luzeegia?

Igogailuen mantenu-kontratuetan gertatzen da maiz horrelako bat: enpresek jabekide-komunitate gehientsuenei gutxienez bost urteko lotura exijitzen diete. Legea beteko badute, enpresa horiek epeak egokitu beharko dituzte, komunitateei zerbitzuak kontratatzeko epeak laburtuz, esate baterako, urtebeteraino.

Denboran zehar garatzen diren kontratuek -telefonia edo argindarraren zuzkidura zerbitzuak, adibidez- 2006ko abenduaren 31tik bi hilabeteko epean errealitate berrira egokituko dira, hurrengo baldintzak betetzeko:

  • Informazio argia: baja emateko prozedura argi eta garbi adierazi behar du kontratuak. Informazio hori, gainera, kontratua sinatu aurretik eman behar da doan, erabiltzailea informazio zerbitzu astun eta gogaikarrietara -tarifatze gehigarriko telefono zenbaki batera, esaterako- bidali gabe.
  • Iraupen epea: luzeegia izan ez dadin exijitu beharra dago. Telefonian, halaz ere, arauteriak xedatua zuenez, abonatuak noiznahi baja emateko eskubidea dauka.
  • Baja ematea: kontratuak adierazten duen prozedura bete beharko bada ere, prozesu hori betetzea kontratatzeko egunean izan zen bezain erraza gertatu beharko zaio erabiltzaileari.
  • Hitzarturiko epea amaitu aurretik baja emateagatiko indemnizazioak: iraun dezakete, gehiegizkoak ez badira. Legeak dioenez, kontu hori tarteko, ezarriko diren isun, karga edo indemnizazioek ez dute neurrigabeak izan behar, hots, egiaz eraginiko kalteen araberakoak izan behar dute. Hortaz, enpresek ezingo dituzte bere kabuz kontratuaren klausula penalak exekutatu, aurretiaz ordaindu eta itzuli behar diren diru-kopuruak erabiltzaileari atxikiz. Eman ez dituzten zerbitzuengatiko dirurik ere ezingo dute eskatu (horixe da, izan ere, kontratua bete dadin eskatzeko moduetako bat, prezioa osorik edo partzialki ordainaraziz) eta ezingo dute xedatu bidegabeko edo gehiegikeriazko indemnizaziorik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto