Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pikillo piperrak: Lodosa jatorri izendapendun piperrak atseginago gertatu bai, baina askoz ere garestiagoak dira

Zortzi laginetako bik bakarrik dute etiketa zuzen; lagin batek, adierazitako kopuruaren %75 baizik ez du ematen

  Pikillo piperra barietate berariazko eta bakarra da, Ebro ertzeko lursailetan bakarrik ematen dena. Nafarroan "Lodosako piperra" Jatorrizko Izendapena (JI) dute, kalitate-zehaztapen zorrotzagoak barne. Pikillo piperraren ezaugarri bereizgarriak hauek dira: mamiaren gorritasun intentsua, tamaina txikia, ukitu haragitsu fina eta zapore gozo eta, aldi berean, mina, pittin bat bada ere. Piperrak, behar bezala hautaturik, ura daukan tobera batean sartzen dira, zikinkerietatik ikuzteko. Ondoren labera eraman eta bertan erretzen dira 700º C-tik gorako tenperaturan. Jarraian, azala, zuztarra eta haziak erauzten zaizkie. Lodosako J.I. duten piperrak direnean, eragiketa hauetan piperrak urez bustitzerik edo soluzio kimikoak erabiltzerik ez da onartzen.

Ontziratzea hiru kategoria komertzialen arabera egiten da: estra kategoriako piperrek gorri kolore biziko azala dute ezaugarria dute eta kiskalitako proportzioa ez da, ehun gramo bakoitzeko, zentimetro karratu bat baino handiagorik.

Lodosako J.I. duten piperrei ezin zaie erantsi gatz, azukre eta garraztasunaren erregulatzaileez gainetiko beste ezer. Jatorrizko Izendapen horretatik kanpokoei, berriz, ura eranstea onartzen da.

Azterketa

  Oraingoan, estra kategoriako zortzi pikillo piper lagin aztertu eta dastatu dira; horietako hiru Lodosa jatorrizko izendapenekoak dira. Bik bakarrik (Carasusan eta Señorío de Sarriá) errespetatu dute etiketatzeari buruzko araudia: lautan ez da adierazten osasun erregistroaren zenbakia, batean ez da agertzen informazio osoa ikuspen eremu berean eta beste baten pisu garbia eta pisu xukatua, adierazitakoak baino %25 txikiagoak dira. Kasu honetan, hain zuzen, irregulartasuna balizko akats baten ondorio izan liteke, adierazitako 320 gramo baino dezente txikiagoa baitzen ontziaren edukiera. Kalitate aldetik, irregulartasun bakarra: Señorío de Sarriá izeneko piperren azal kiskaliaren proportzioa estra kalitateari baimentzen zaiona baino pittin bat handixeagoa zen.

Bestetik, piperrik handienak J. Vela, Carretilla eta Señorío de Sarria laginetakoak dira (25 gramo inguru, aleko) eta txikienak (18 gramo inguru), Carasusan eta El Navarrico markakoak. Gazienak Carasusan (edukiaren %1,3 dute gatza) eta Carretilla (%1) baina ez nabarmenki: elikagai batek gatz gehiegi daukala esaten da, %1,8tik gora doanean. Gatzik ez duten piper bakarrak J. Vela laginekoak dira (edukiaren %0,1 baino gutxiago dute).

Lodosako J.I., dastatzean hobeak

Lodosako J.I. duten pikillo piperrak zaporetsuagoak dira, kontsumitzailearen itxaropen organoleptikoak hobeki asetzen dituelako: Lodosa J.I. duten hiru laginak besteak baino hobeak izan ziren dastatzaileek azterturiko parametro denetan: kolorea, usaina, zaporea, murtxikatzeko sentsazioa eta bukaera. Halaz ere, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Carasusan pikillo piperrek erakutsi dute: kalitate onekoak izaki oso prezio lehiakorrean daude salgai (denetan merkeenak dira). Lodosa J.I. dutenak garesti dira: kilo garbiko 14,63 eta 16 euro kostatzen dira; izendapen hori gabekoak 6,38 eta 11,34 euro artean kostatzen dira, kiloko. Lodosa J.I. duten piperren kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena Pedro Luis laginak ematen du, 14,63 euro baizik ez baita kostatzen, kiloko.

Piperrak eta nutrizioa

Piperrak produktuaren %94 ura du, karbohidratoak ez dira %4ra iristen eta proteinak %1 inguru dabiltza; gantz edukia, berriz, hutsaren hurrena. Osaketa horri erreparatuta, aise ulertzen da, ehun gramoko, piperrak 20 kaloria baizik ez izatea. Piperretan ugari dauden karotenoei eta C bitaminari esker, barazki hauek antioxidatzaile asko dituzte eta, hortaz, endekapen.-gaixotasunen prebentzioaren eragile eraginkorrak dira.

  Pikillo piperrak mintasun-izpi bat daukate; digestio-aparatuko mukosa narritatzen du urdaileko zukuak: horrek digestioaren hobekuntzarekin lotura izan badezake ere, urdain delikatua, gastritisa edo ultzera nozitzen duten pertsonen kasuan arazo bihur daiteke. Piperren digestioa, dena dela, zaila da (frijituak kontsumitzen direnean, batez ere), olio asko hurrupatzen baitute paderan.

Salbuespen txiki horiek aintzat hartuta, piperrak eskuarki kontsumitzea komenigarria da, egoki-egokia gehiegizko pisua (zaporetsuak eta kaloria urrikoak baitira), giltzurrunetan kalkuluak eta likidoen atxikipena nozitzen dituzten pertsonentzat, potasio ugari eta sodio gutxi daukatenez, diuretikoak direlako. Bestetik, beren zapore intentsuari esker, gatzik erantsi gabe kontsumi daitezke pikillo piperrak: hortaz balia daitezke hipertentsioa, giltzurrunetako patologiak edo gaitz kardiobaskularrak nozitzen dituztenak, dieta hiposodikoak betetzen baitituzte eskuarki.

Pikillo piperren kategoria komertziala

Estra kategoriako pikillo piperren kalitate adierazgarri behinenak hauek dira: piperraren kolorea, alea osorik agertzea, azal kiskalidun proportzioa (Araudiak xedatutakoa), materia edo gai arraroen presentziarik ez izatea eta hautsitako piperren kopurua. Zortzi laginek ere piper helduari berez dagokion kolore gorri uniformea erakutsi zuten, alderdi horirik gabe, Araudiak agindu bezala. Lagin denetan piperrak osorik zeuden, Araudiak poto bakoitzeko puska bana egotea baimendua badu ere, pisu xukatua osatzeko. Kiskalitako azalik lagin guztiek agertu zuten arren, Señorío de Sarriá laginak bakarrik (1,1 zentimetro karratu ehun gramoko) gainditu zuen Estra kategoriako piperrei dagokien goiko muga (1 cm2 100 gramoko, alegia). Lehen kalitatekoek, gogoan izan, 1,5 zentimetro karratu kiskali eduki dezake 100 gramoko. Beste alderdi batez ari garela, flasko bakar batean ez zen atzeman gai edo materia arrarorik; hazi kopuruari dagokionez, Lodosa J.I. duten piperrek gainerako laginek baino hazi gutxiago zeukaten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto