Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaiak. Maletak galtzea

Ekipajea galtzearren emaniko diru-kopurua ez zaio aski iruditu

  Kanadatik Madrila (Espainia) zihoan bidaiariak aire-konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkeztu zuen, bere maletak galdu zituztelako. Handik 36 ordutara ekipajea eta indemnizazio bat (atzerapen kasuetan, Nazioarteko Hitzarmenak aplikatzearen ondoriozkoa) entregatu zizkioten. Erabiltzaileak urriegitzat jo zuen eta, epaiketan, jasaniko kalte morala erreklamatu zuen. Madrilgo Lurralde Entzutegiko Hamalaugarren sekzioak, berriz, 2005eko urriaren 14an, bidaiariaren aurkako epaia eman zuen.

Entzutegiak argudiatu zuenez, arauek ez dute xedatzen ekipajea entregatzean gerta daitekeen zeinahi atzerapenek -ñimiñoenak berak ere, hortaz- garraiolariaren erantzukizuna sortarazten duela; alderantziz, arauen helburua erantzukizun hori mugatzea da. Ekipajearen entregan atzeratzea larria izan daiteke, baldin eta kalteturikoak nolabaiteko etiketaz janztea agintzen duen ospakizunen batera joan behar duenean, adibidez, edo ohiko bizitokia ez den herrialde edo hiri batera doalarik, ekipajearen galera horrek arropa gutxiarekin bizitzera behartzen badu. Horrelakorik ez da gertatzen, ordea, bidaiaria bere helbidera doanean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du