Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ondare-erantzukizuna. Administrazio publikoak

Desjabetzean hitzartutakotik haratago jo zuen Udalak

  Partikular batek bertako Udalarekin desjabetze-hitzarmena sinatu zuen: itun haren indarrez, bere jabetzako finka batetik 829 metro karratu doan lagako zituen, herri-lanak egin zitezen. Udalak, berriz, hitzartutakoa baino metro gehiago okupatu zituen, finkaren aprobetxamenduaren kaltetan.

Erreklamazioak egin eta emaitza onik jaso ondoren, kasua Gaztela eta Leongo Goi Epaitegietara iritsi zen; bertako Kontentzioso Administratiboaren Lehen Sekzioak, 2005eko irailaren 25eko epaian, eskatzailearen eskubidea aintzat hartu eta Udala kondenatu zuen eskatzaileari 58.196 euro gehi atzerapeneko interesak ordain ziezazkion.

Argudio-atalean aipatzen zenez, Derrigorrezko Desjabetzeari buruzko Arautegiak xedatua duen Administrazio Publikoaren erantzukizun objektibo zein emaitzengatikoaren arabera, Administrazio horren egintza normala edo anormala izateak ez du inolako garrantzirik. Haren ondare-erantzukizuna, kaltea egintzaren zuzeneko ondorio izatearen eta egiazko kaltea (ekonomikoki balioztagarria eta indibidualizatua) izatearen araberakoa da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto