Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza: abusuzko klausulak

Erosleek salerosketa aurretiko interesak ordain ditzaten nahi du sustatzaileak

  Kontsumitzaile haiek 1998an, eraikitzen ari zen etxebizitza baten erosketa-kontratua sinatu zuten, etxearen prezioa 51.000 euro izaki. Dokumentuak sustatzaileari orubearen eta altxatzen ari ziren eraikinen gainean hipoteka ezar zedin eta hipoteka horren parteak erosleek, norberaren kredituari zegokion neurrian (baita, obraren bukaeraren egiaztapen datatik hasita, interesak ere), beregana zezaten eskumena aitortzen zitzaion. Dokumentuan ezarri zen, gainera, eraikineko hartuneen (ura, argindarra, gasa, etab.) proportziozko gastuak erosleen konturakoak izango zirela. Sustatzaileak erosleari 2.758 euro eskatu zizkion, hipoteka-kredituari zegozkion interesengatik eta hartune eta alta zenbaitengatik.

Geroago, kontsumitzaileek epaiketan diru-kopuru hori itzul zekien erreklamatu zuten, gehiegikeriatzat jotzen baitzuten. Irabazi ere, irabazi zuten erosleek. Kantabriako Lurralde Entzutegiko Bigarren Sekzioak, 2005eko urriaren 4an emaniko epaian, kontsumitzaileak interesak ordaindu behar zituela xedatzen zuen klausula erabat baliogabea zela eta, gainera, eztabaidaturiko klausula hark jasotzen zituen eraikineko hartuneak eta alta emateak eraikinaren ezin bereizizko partea zirenez, ezin kobra zitezkeela aparte erabaki zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto