Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bankuak langabezi subsidiotik zorpekoa kobratu

Kontu korronte batean 100 euroko zorpekoa utzi nuen. Kontu harekin ahantzi eta, itxi ez banuen ere, erakunde berean beste bat ireki nuen, langabezi subsidioa kobratzeko.Sinatu nuen kontratuko klausulak irakurrita, bertan xedatzen denez, erakundearekin zorrik baldin badut, horrek kobrantza betearaz dezake, erakunde horretan ene izenean legokeen kontuetatik diruaz jabetuz. Esan eta izan. Legezkoa ote da jokaera hori? Erakunde pribatua hartzekodun dituen zorrak betearaz ditzake bahitze-mugarik -hortxe sartzen omen dira gutxieneko soldatak, ezin bahituzkotzat- kontuan hartzeke?

  Bankuak praktikan jarritako zorren kitapena legezkoa da, gutxieneko soldata batean eragina badu ere: erakundeak egin duena, izan ere, kontratuaren arabera zor bat kitatzea izan da, ez diru-bahitzerik. Bankuei zorrak kitatzeko eskumena ematen dieten klausulak baliozkotzat eta ez abusuzkotzat hartzen dituzte Epaitegiek, non eta kontuen titularrak berberak baldin badira. Era berean, titularrak ez direnean ere, hainbat baldintza betetzen badira. Espainiako Bankuko Erreklamazio Zerbitzuak, bere aldetik, zorrak kitatzeko bi baldintza bete behar direla jakinarazi du: lehendabizi, alderdi zordun eta alderdi hartzekodunen erabateko identifikazioa. Bigarrenik, kitatzeko eskumen hori argi eta garbi adierazi beharra dago kontratuko klausuletan. Kasu honetan baldintza bi horiek betetzen direnez, alferrik egingo zenuke erreklamazioa erakunde horren edo Espainiako Bankuaren aurrean.

Gutxieneko soldata, diru-sarrera edo pentsioa bahitzeko ezintasunari dagokionez, bankuak praktikan ezarritako egintza ez da bahitze baten ondorio, kontratu bidezko harreman batean gertatu den zor baten kitapenarena baizik; hori, Kode Zibileko arauen arabera, ez dago goian aipaturiko muga horren barnean. Marko arautzaile eta jurisprudentzialak hartzen duen eran, bederen, oraingoan gertatu dena ez da bahitze bidezko zorren kitapena, kontratu bidez baimenduriko kitapenaren bidez zorra ezabatzea baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto