Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Oztopoak atzemateko sentsoreak: Zehatz eta eroso aparkatzea

Ibilgailu askotan fabrikatik instalaturik datozela, aparkatzeko radar hauek ikuspen-eremuz kanpo dauden oztopoen presentziaren berri ematen digute baina, hori bai, automobila arreta handiagoz maneiatzea agintzen digute, sentsoreak kaltetuko ez baditugu

Urte luzetan maniobretan Espainian zirkulatzen duten 27 milioi ibilgailuei gertaturiko ezbeharrak konpontzera automobila lantegira aldian behin eraman ondoren, eguraldi on eta txarrarekin leihotik burua atera, aparkatuak zeuden ibilgailuen arteko distantzia kalkulatu ahal izateko autotik irten, etc., etc., aspaldi honetan konponbidearen antzeko zerbait agertu da. Automobilgintzan diharduten enpresetako teknikariek paratxokeetan (atzekoetan, eskuarki) instalatzen diren sentsoreetan oinarritutako radarra diseinatu dute: hauek, ikuspenik gabeko bazterretan dautzan oztopoen berri ohartarazteaz gainera, maniobra egiteko baliagarri dagoen distantzia jakinarazten dio gidariari. Dena den, arreta handiagoz aparkatzea agintzen dute, sentsore delikatu horiek haustea nahi ez bada.

Oso funtzionamendu soilekoa da sistema hori: atzerako martxa baliatzean aktibatzen da eta, modeloen arabera, 1,5 eta 2 metro bitarteko distantzian dauden oztopo guztiak -ibilgailuak, pertsonak, animaliak- hautematen ditu. Informazio hori datuak kudeatzen dituen kontrol-unitate batera igortzen da eta bozgorailu batek seinale akustiko bihurturik bidaliko digu, zenbat eta oztopotik gertuago, hainbat eta ozenkiago. Soinu hori txistu jarraitua bihurtuko da distantzia 30 zentimetro baino txikiagoa denean. Soinu-alerta horri LED argi-ekipoa baliatzen duen edo, bestela, beste ibilgailua, edukiontzia edo espaloi ertza gerturatu ahala, kolore berdetik horira eta honetatik gorrira pasatzen den LCD pantaila daukan ikustezko beste bat ere erants dakioke, maniobraren zehaztasuna hobetzeko: kolore berdeak adierazten du oztopo hori 1,5 metro eta 50 zentimetro bitartean dagoela; horiak, 50 eta 30 zentimetro artean dagoela; gorriak, azkenik, automobila 10 eta 30 zentimetro artean dela.

Aukera anitzak

Sistema horri erantsi nahi zaizkion plusen arabera, baliatzeko modeloen aukera zabaldu egingo da:

  • Teknologia asimetrikoa: honen kontrol-unitateak sentsore bakoitzak igorritako datuak bereiz kudeatzen ditu. Datu horiek pantailan agertzen dira, gertueneko oztopoa zein aldetan dagoen adieraziz.
  • Haririk gabekoak: kudeatze-unitatea eta egonlekuaren artean kableak instalatzeko beharrik ez, sistema honekin (sentsoreak eta kudeatze-unitatearen arteko hariak, berriz, instalatu eginbehar dira).
  • Pantaila integratua: modelo hauetako LCD pantaila barnealdeko atzerako ispiluan dago integratua.

ULTRASOINUZKOAK ALA ELEKTROMAGNETIKOAK?

Aparkatzeko sistema laguntzaile hauek baliatzen duten teknologiaren arabera sailka daitezke; teknologia horrek, gainera, sentsoreak instalatzeko metodoa ere baldintzatu egiten du: hastapeneko infragorrien bitarteko atzemate-modelo haien ondotik (egun, aski zaharkituak), egun merkatuan nagusi dabiltzan "hirugarren generazioko" dispositiboak etorri dira; hauek bi sistema desberdin erabiltzen dituzte: ultrasoinuen igorpena eta mikrouhinena (alterazio elektromagnetikoak hautematen dituzten uhinak emititzen ditu).

  • Ultrasoinuen sentsoreak: eskuratutako modeloaren arabera, 40 kilohertzez ultrasoinu-uhinak emititzen dituzten 19 milimetroko diametrodun bi, hiru edo lau zilindro txiki dira; uhin horiek 130º-160ºko angelu horizontalean eta 50º-60ºko angelu bertikalean dauden oztopoetan errebotatu egingo dira. Aparatua paratxokean instalatzen denez, atal hori zulatu egin beharra dago. Ultrasoinuek duten arazo larria beren direkzionaltasun handia da, hots, oso litekeena da oinarrizko ekipoa osatzen duten bi sentsoreetako bakar batean ere hautematen ez den oztoporik izatea. Ekipamendu hau fabrikatik dakarten automobil gehienek lau sentsore dauzkate (bost ere bai, bakarren batean) baina oinarrizko ekipoaz horniturik datozenek bi baizik ez; hortaz, paratxokearen parte bat "itsu" suertatzen denez, beste bi sentsore instalatzea ere komeni izaten da. Sentsoreek, gainera, ultrasoinuekin funtzionatzen duten bestelako aparatuen interferentzia nozi dezakete. Ekipo honen prezioa 80 - 140 euro bitartekoa da.
  • Atzemate sistema elektromagnetiko edo mikrouhinezkoa: objektu solidoek eragiten duten eremu magnetikoaren alterazioak hautematea da sistema honen funtsa. Instalazio soilagokoa da hau, paratxoke barruan ipintzen den aluminiozko zerrenda batean integratuak baitaude sentsoreak; beraz, ez da zertan zulorik egin. Hautemate-estaldura, gainera, erabatekoa da, honekin ez dago zertan sentsore osagarririk instalatu, ultrasoinu bidezko sistemetan bezala. Kontuan izan dezagun, sistema honek eremu elektromagnetikoko alterazioen berri ohartarazten digunez, automobila mugitzen ari dela bakarrik hautemango ditu oztopoak; hortaz, aparkatze-maniobra gelditzean, txistua isildu egingo da eta autoa berriro martxan hasitakoan adituko da atzera. Prezioa dezente aldatzen da: 80-110 euroetatik 300 euroak arte (Bluetooth "eskuak libre")

AHOLKUAK

  • Hobe da sentsoreak ez pintatzea, horrek hautemate-ahalmena ahulduko bailuke, aparatua alferrikako bihurrarazteraino. Egokiena, estetikoki integratzeko modua bilatzea edo, bestela, nahi dugun kolorez pintaturiko ekipoa erostea.
  •  Aparkatzean sortzen den estresa dispositibo honek arindu egiten duela adieraztean fabrikatzaile guztiek bat datozen arren, soinu ozenek norbaiten sentsibilitateari erasotzen badiote, baliteke beep-beep horrek sorrarazten duen estresa saihestu nahi denaren parekoa edo larriagoa gertatzea. Beraz, erregulatzeko moduko soinu-bolumenaz hornituriko ekipoa eskuratzea komeni da.
  • Teknologia bi horietan eragin latza du zikinkeriak: intentsitate handiko euriak edota errepidean bil daitekeen lokatzak sentsoreen eraginkortasuna ahul dezakeenez, hobe dugu aldian behin aztertu eta garbitzea.
  • Ez da alferrikako gestioa izango paratxokeko sentsoreak automobilaren aseguruan sartu nahi izatea, sistema hori Europan oraino ere ez baitago biziki hedatua. Hortaz, oso-oso litekeena da gure autoaren sentsoreetako bat haustea beste norbaitek bere automobila "ukimen-sistemaz" aparkatzearen ondorioz.
  • Ez ahaztu: sentsore bitarteko sistema laguntzaile honek segurtasuna areagotu baizik ez du egiten: inondik ere ez da, beraz, gidariaren ikuspenaren ordezkari.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto