Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Haurrentzako ohe eta sehaskak: Etxeko txikienen atseden lasai eta segurua

Ohe konfortagarri eta funtzionala behar du umeak

Etxeko txikienaren atseden onak eragina izaten du bere garapen eta hazkuntza egokian. Alferrikakoak dira umea lasaitzeko eta loarazteko trukuak, bere etzalekua funtzionaltasun apurrekoa eta deserosoa bada. Merkatuan, dena den, oraino ez dago haurrentzako ohe eredugarririk. Erosotasun eta segurtasuna dira helburu behinenak baina, era berean, ohea umearen hazkuntzari egokitu behar zaio, gurasoei gastuak etengabe eragiteke.

Sehaskan, segurantzia lehenetsita

  •  Gurasoen gelan toki zabalik ez badago, haurtxoak lehen hiletan -lauzpabost bete arte, gehienez ere- 80 X 30 cm-ko moises edo kapazu batean egin dezake lo. Hondoak zurrun eta laua behar du; ertzak altu eta bigunak, kotoizkoak, ahal izanik.
  • Sehaskak egurrezkoa behar du, sendo, egonkor eta segurua, UNE-E 716-1 europar arautegiak homologatua.
  • Sehaska umearen altuera baino, gutxienez, 20 cm luzeago eta zabalera 60 cm izango da.
  • Altuera, haurtxoaren tamainak eta hazkuntzak eskatu ahala aldatzeko modukoa izango da. Txikia denean oinarria altxatu egiten da para que l (barneko altuerak 60 cm behar du izan gutxienez, oinarriaren behereneko posizioan, eta 30 cm oinarri horren goieneko posizioan).
  • Barroteen arteko tarteak 4,5 cm baino handiago eta 6,5 cm baino txikiagoa behar du, eta umeak bertatik igotzeko euskailurik aurki ez dezan moduan antolatuak egongo dira.
  • Somierreko lamen arteko tartea gehienez ere 6 cm izango da; somierra eta bastidorearen arteko distantzia handiena, berriz, 2,5 cm alderdi bietatik.
  • Sehaskan babes bat ezarri behar da, bertako burualde eta alboekin umeak minik har ez dezan. haurtxoa mugitzen edo jolasean dabilela, har ditzakeen kolpeak arindu behar ditu babes horrek.
  • Sehaskak apaingarri edo kalkomaniarik baldin badu, erabat itsatsita egongo dira, umeak ez erauzteko moduan.
  • Gurpiletako bi blokeatzeko modukoak izan behar dute, ezinbestean.
  • Umea haziz doan heinean aldatuz doan sehaska erosita aurrezkirik egin dezakezu. Sehaskatxo eta parke gisa ez ezik, sehaska handi modura ere balio dezake, behar denean. Sehaska batzuk ohe, bi aulki edo sofatxo bihurtzen direnez, haren azpian geratzen den tartean arropa gordetzeko tiradera ipin daiteke.

Bere neurriko ohea

  •  Oheak ez du kantoi zorrotz edo bizirik edukiko, umeak minik har ez dezan.
  • Ez du oso altua izan behar, erorikoengatiko arriskuak arintzeko.
  • Umeak lo egiten duen lehen hilabeteetan albo batean edo bietan baranda bat ipini behar da, erortzeko arriskua arintzeko.
  • Burualdeak ahal den soilena behar du, umearentzat arriskutsu diren barroteak gabekoa.

Koltxoia, egokitua

  • Koltxoiak, aukeran, gogor xamarra behar du, sehaskaren estrukturari doi-doi egokitua, umeak besoa hanka edo burua sartzeko moduko tarterik izan ez dezan.
  • Lodiera, gutxienez, 10 cm izango da eta sehaskari erabat doituko zaio, koltxoia eta alboetako baranden artean gehienez ere 2 cm-ko tartea egon dadin.
  • Sehaskagileek modelo bakoitzari hobekien egokitzen zaion koltxoiaren neurriak adierazteko obligazioa dute.

Hobe burkorik gabe

  • Haurtxoak ez du burkorik behar, lepoaren berezko kurbatura hertsa baitezake horrekin: sama txikia eta burua (proportzioz) gorputzaren gainerakoa baino handiagoa daukanez, behar bezala sostengatzea galarazten baitu besagainak.
  • Hona burkorik ez baliatzeko beste arrazoi bat: haurra buruz behera geratzen bada bere karbono-anhidridoa arnas dezake, tamalez.
  • Erdi etzanda egon behar badu, hobe da koltxoi azpian burusi bat ezartzea, burua bakarrik altxatu ordez, gorputzaren erdialde osoa gora ekartzeko.
  • Bi urte bete ondoren burkoa erabili ahal izango du baina, hori bai, ez du lodia izan behar, ezta bigunegia ere. Burkoak ohearen tamainakoa behar du eta ehun leun-leuneko funda ikuzgarriak bilduko du. Materialek zuntzekoak behar dute, honelakoek arnasketa eta oxigenazioa errazten baitituzte.

Oheko arropa, arina, lumarik gabea

  • Oheko arropak umea jantzi eta epeldu behar du, gehiegizko beroak itotzeke. Aukera itzazu ehun leunezko arropa arinak.
  • Aukeran, ez ipini lumaz beteriko edredoi eta antzekoak: hauek umeari alergiak eragin diezazkiokete eta, gainera, umea asmatikoa bada, adituek horrelakorik ez baliatzea aholkatzen dute. Aukera ezazu zuntzezko edo akriliko bat: horrelakoak arropa garbigailuan ikuz daitezke eta.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto