Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Eskailera domestikoak: Goietan ere, seguru

Etxean gertatzen diren arazo ugari konpondu ahal izateko hartu behar izaten dugu eskailera lagungarri hori baina, hori bai, segurtasunez jardutea funtsezkoa da

  Urteko 365 egunetan gordelekuan baina, etxean ustekabekoa jazotzean, eskailera domestikoa hainbat arazo konpontzeko unean lanabes bakarra izaten dugu. Eskailera hauek, baliagarri izateaz gainera, seguru ere izan behar dute. Ataza txiki bat -hondatu den bonbilla aldatzea, pertsiana konpontzea edo koadroa eskegitzea, adibidez- ezbehar bihur daiteke eskailera gure karga eusteko gauza ez zelako, zahar-zaharra zenez erabilera-arauak betetzen ez zituelako edo homologatua ez zegoelako.

Material, tamaina eta pisu aldetik, merkatuko eskaintza zabala da, oso. Ongi hautatzeko eman beharreko lehen pausoa, nolako altuerakoa behar dugun zehaztea da. Horren arabera aldatuko da maila-kopurua -hirutik zortzira arte, eskuarki- eta tamaina. Hiru mailakoa baldin bada 2,5 metrotako lanak egin daitezke, laukoarekin 2,75 metrotara, bost mailakoarekin ia 3 metrotara eta zortzi maila baldin baditu gure eskailerak lau metrotan jardun ahal izango gara lanean. Zenbat eta maila gehiago, hainbat eta karga handiagoa, eta eskailera deserosoagoa. Karga polita lau kilo ingurukoa da, gutxieneko erresistentzia 150 kilo izaki.

Prezioaz ari garela, aukera zabal-zabala da: 20 eurotik hasita, badira 300 euro eta garestiagoak ere. Kostuak kostu, eskailerak UNE-EN 131 europar araudia bete behar du nolanahi ere. Datu hori, argibideen ondoan, etiketan adierazi beharra dago. Eskailera etxera eraman aurretik hobe da dendan bertan probatu eta haren sendotasun eta egonkortasuna egiaztatzea.

MATERIALAK

Honelako eskailerak hamaika materialez egiten badira ere, ohikoenak aluminiozkoak dira baina badira egur, beira-zuntz, plastiko eta altzairuzkoak ere eta, nola ez, guraize modelokoak, hots, tolestea ahalbidetzen duen juntura dutenak.

  • Aluminiodun aleaziozkoa. Arin eta herdoilezina baina ahulagoa da. Arautegiak xedatua duenez, aluminiozko atal denetan gutxieneko lodierak 1,2 milimetro izan behar du.
    Prezioa: 20 eurotik (3 maila) 50 eurora arte (6 maila).
  • Altzairuzkoa. Tresna astuna baina erresistentzia handikoa: altzairuaren gutxieneko lodierak 1 mm. izan behar du.
    Prezioa. 35 - 50 euro.
  • Beira-zuntzezkoa. Eskailera arina da, indar elektrikotik isolatzen duena, baina ahulak hotzetan; berotasunaren aurrean ere, erresistentzia mugatu samarra dute. Garestienak dira honelakoak.
    Prezioa: 100 eurotik hasita, 300 eta gehiago arte.
  • Egurrezkoa: material egokienetako batzuk izei, ler eta pagokia dira. Isolatzaileena baina erresistentzia ahulenekoa.
    Prezioa: 45 - 120.

ESKAILERA ON BATEN EZAUGARRIAK

Eskailera eramankorrei dagokienez, Europar Batasunean indarrean dagoen arautegia UNE-EN 131 araua da; honek eskailera motak, neurriak, jasan beharreko zamak, erresistentziak eta saiakera-metodoak, besteak beste, xedatzen ditu. Araudiak xedatua duenez, eskailerek, erabiltzen ari diren bitartean, irekitzea galaraziko duten segurtasun elementuak eduki behar dituzte. Bestetik, atal zorrotzik ez edukitzeko eta iltze eta torlojoak babestuak egoteko obligazioa jasotzen da araudi horretan. Era berean, eskailera osatzen duten elementuak ere jasotzen ditu, banan-banan:

  • Maila. Barneko zabalera, hots, langeten arteko distantzia, gutxienez 280 milimetro izango da. Kanpo aldekoa (langetena, alegia) 340 milimetro. Mailaren sakonera (oin osoak zapaltzen duena) gutxienez 80 milimetro behar du izan eta, erabiltzeko posizioan, horizontal egon behar du. Maila batetik besterako gutxieneko distantzia 230 milimetro izango da eta gehienekoa 300 milimetro. Ahal dela, mailak gogorrak izango dira baina ez labaingarriak; langetei kateatuak iltze, torlojo edo kola bidez.
  • Plataforma. Eskaileraren azken maila da, gainerakoak baino zabalagoa. Honen gutxieneko neurriak hauek dira: 25 zentimetroko zabalera eta 25 zentimetroko luzera. Eskailera ixten denean dispositibo baten bitartez altxatu behar da eta inongo balantzarik ez du egin behar norbait dagoenean aurrealdeko ertzean, arauak xedatua duena betetzeko.
  • Segurtasuneko baranda. Elementu honek gutxienez 60 zentimetroko altuera izan behar du plataformatik, euskailu gisa baliatu ahal izateko.
  • Bukaera. Ertz, angelu edo atal irtenek zaplaindu edo biribilduak egon behar dute. Herdoil daitezkeen metalezko parteek pinturaz edo bestelako zerbaitez babestuak egon behar dute eta egurrezko elementuak beren alderdi denetan tratatuak eta lurrunaren aurrean erresistente izango den babes-geruza garden bat izango dute.
  • Junturak. "A" eran irekitzen diren eskailerek elkargunean juntura iraunkorra eduki behar dute, erabiltzen ari den bitartean eskaileraren atal bakar batek beste bat jo ez dezan moduz. Junturako ardatza altzairuzkoa izango da eta bere diametroa gutxienez 5,3 milimetrokoa.
  • Lurreko euskailuak. Oinarrian, langetei egokitzen zaizkien dispositibo irristezinak eduki behar ditu eskailerak, egonkorra izan dadin eta zoruari itsats dakion.

ERABILERA SEGURUA

  Eskaileran, arrisku handienetako bat erorikoa da. Bertatik ez erortzeko bete aholku hauek:

  • Erabili aurretik, eskailera aztertzea.
  • Euskailua azalera lauan ezarri eta tentsorea erabat zabaltzea.
  • Oinetako irristezinak baliatzea.
  • Buru gaineko area libratzea.
  • Eskailerari begira eta eskuak libre igo eta jaistea, mailei edo langetei helduz.
  • Pisua orekan mantentzea, gehiegi inklinatu edo luzatu gabe.
  • Materialak kontuz maneiatzea, mugimendu bortitzak ez egitea.
  • Esku bat behintzat beti eskaileran edukitzea.
  • Azken mailan ez sostengatzea.
  • Eskaileran erori diren substantziak (olioa edo gantza denean, bereziki) garbitzea.
  • Eskailera ez uztea lurrean etzanda, eskegita baizik.
  • Elektrizitatearekin jardutean edo instalazio elektrikoetatik gertu eskailera isolatzaileak baliatzea.
  • Eskailera ate baten atzean ez ipintzea: baliteke norbait ustekabean sartzea.
  • Zorabioak edo bertigoak nozitzen dituenak eskailera ez baliatzea.
  • Egurrezko eskailerak ez margotzea, akats estrukturalen bat estal baitaiteke horrela.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto