Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologi berriei buruzko beste informazio batzuk: Blog: Telebistako neska / "Geek" / Orria: "Micaela de la Mazaren argazkiak"

HILERO BLOG BAT:

Telebistako neska: teleikusle oldarkorrentzako bloga

  Susana Alosete blog munduan zergatik sartu zen? Senarrak (Enrique Dans analista teknologikoak) berea idazten zuela ikustearren, kasik. Dena den, gizonaren bideari jarraitu ordez, berak ez zuen bere burua "teknologiaren biktima"tzat hartu, bere bitakorako gai nagusi eta bakar gisa telebista aukeratu zuen. Alosete, beraz, Internetetik mintzo zaigu Internetez kanpoko gauzez.

Ez ote da horrela? Kontua ez dago batere garbi, blog honen jasotzaileetako asko telebista behin ere ikusten ez duten telebistako serie horien zaleak baitira, hots, teleikusle oldarkorrak. Bestela esateko, DVD gisa saltzen diren edo P2P sareetan partekatzen dituzten serie eta programen "packen" ohiko kontsumitzaileak; batzuk bezain ugariak besteak. Besteok, hain zuzen, "Telebistako neska" horren bitartez, hurrengo denboraldietara begira, Estatu Batuetan prestatzen ari diren nobedade guztien berri izan dezakete.

Blog horretan, dena den, ez nobedadeak ez dira aipagai bakarra: telebista munduarekin eta bertako mitoekin lotura duten albiste guztiak ere plazaratzen dira bertan: serieei buruzko orriak, artistak, serieak ikusteko euskarri optikodun formatu berriak (HD-DVD, Blu Ray), etc.

HILEKO KONTZEPTUA

"Geek"

"Geek" horiek bibliografia unibertsal sartu ziren 1969 urtean Joseph Weizenbaum soziologo eta MIT-eko (Massachussettseko Technology Institutua) programazio-buruak bere "Computer Power and Human Reason" liburuan bere ikasleetako batzuen berri plazaratu zuenetik; izan ere, ikasle haiek konputagailuen obsesioak jota zeudenez, "trastorno baten biktima" zirela esan zuen Weizenbaumek.

"Geek" gaixotasunaren sintomak garbi zeuden: teknologiaren aldeko pasioa, hegaldi espazialak, zientzia fikzioa eta zientziak eta letrak uztartzen dituzten beste hainbat kultura-forma ere. "Geek" haiek isil eta ilunak ziren, gainera, ingurune sozialera egokitzeko gaitzak, programazio-mintzairak eratuz egun eta gau osoak ordenagailu aurrean emateko gauza. Ez ziren bikotekidearekin izaten, bost axola zien itxura fisikoak... Kalamidade hutsak, hitz batez.

Geroztik denbora franko igaro da, ordea: "geek" haietako bat (Bill Gates) egun mundu osoko gizakirik aberatsena da, beste bat (Richard Stallman) mende honetako eragin handieneko astintzaileetako bat da eta izango da planeta osoan, beste bi (Steve Jobs eta Steve Wozniak) musika negozioaren parte handi bateko nagusiak dira, beren asmakuntza eta markari esker (iPod eta Apple). Zazpigarren hamarkadako "lau begi" gazte haiek, ikaskide gehientsuenak baino argiagoak eta harreman sozialetan trakets eta ongi egokitu gabeak, beren estatu-kolpe berezia eman eta gizartea kolonizatzeko arma ezin egokiagoa Internet dela aurkitu duten milioika gazte horietan dute jarraitzaile baliagarria.

Egun, "geek" kontzeptuak peioratibotasunetik galdua du eta, areago, modernitatez kutsaturiko terminoa da. "Geek" izatea egun-egunean bizitzea da, gertatzen ari denaren berri gainerakoek baino lehenago jakitea. Talde sozial hori bestelako hitz peioratiboekin bataiatu dute: "nerd" (gizaki argi-argien trakestasun sozialari dagokiona) edo "frikie" (zaletasun minoritarioak dituen pertsona bitxi, nabarmen samarra eta, tarteka, irrigarri gerta daitekeena), adibidez.

HILEKO ORRIA

" Micaela de la Mazaren argazkiak"

  Madrilen bizi den Micaela de la Maza argazkilari eta zinema-gidoilariaren obran, autoreak eguneroko bizitzak eta paisaia urbanoak dituzten alderdi bitxiak harrapatzeko trebezia nabarmentzen da. De la Mazak denboran izozten dituen lipar, ikuspegi eta itzal-jokoak jende gehientsuari oharkabeko zaizkio baina argazkian emaitza atseginak, ustekabekoak, are zirraragarriak agertzen ditu. Artistak arte bihurtzen eta bere orri pertsonalean erakusten ditu, bere lanaren lagin luze-luze batean. Argazkiak salgai daude eta bezeroak nahiko dituen euskailu eta tamainan inprimatzeko prest agertzen da autora.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto