Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguneko zentroak: Artapenaren kalitatea, hobetzeko modukoa; plazak, eskas oraino ere

Mendekotasunik duten pertsonen eguneko artapen-ekipamenduek kalifikazio polita irabazi duten arren, horien %60etan sartu ahal izateko itxarote-zerrenda errespetatu behar da eta, gainera, hamarretik bik ez dute azterketa gainditu.

  Sei espainiarretik batek (zazpi milioi eta erdi lagunek, beraz) 65 urte baino gehiago ditu IMSERSO erakundearen arestiko datuen arabera. Espainiako hiritarren zahartze horrek mendekotasunik nozitzen duen populazioaren hazkuntza progresiboa ondorioztatu du: egun, izan ere, 1.125.000 pertsona baino gehiago dira eguneroko bizitzan normaltasunez bere kasa aritzeko gauza ez direnak, gaitasun fisiko edo mentalen urritze latz edo erabatekoa nozitzearren; horrek, noski, pertsona horiek janzteko, jateko, toki batetik bestera mugitzeko, etc, senideek edo zaintzaileek etengabe artatzea agintzen du.

Zaharren egoitzak arras aukera mugatua da, horrelako aterpetxe gutxi dagoelako oraindik: Espainian 3,71 plaza baizik ez da zaharrentzako egoitza pribatu zein publikoetan 65 urtetik gorako ehun laguneko (IMSERSO-k 2006 urtean emaniko datua). Egoitza horietako gehienek, publiko direnek batik bat, eskatzailea hartzeko itxarote-zerrenda luze eta aspergarriak gaindiarazten dituzte.

Menpekotasunik nozitzen duten zaharren eguneroko artapenaren alternatiba urrietako bat eguneko zentroak dira. Mendekotasunik nozitzen duten zaharrentzat 1.703 eguneko zentro daude erregistraturik (IMSERSO-k 2005 urtean emaniko datua), denen artean 40.000 plaza osatzen dituztelarik. Izenak adierazten duen legez, mendekotasunik duen pertsona egunez jasotzen dute (eskuarki, goizeko zortzietatik ilunabarreko zazpiak arte), astelehenetik ostiralera arte eta, kasuren batean, baita asteburu eta jaietan ere. Zentro hauek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: artapen pertsonala, mantenua, osasun artapena, errehabilitazioa, jarduera fisikoak, aisialdiko ariketak eta, kasu gehientsuenetan, pazientearen etxetik zentrorainoko garraioa. Honelako artapen modeloa izango da Espainian oraindik orain onetsi den Mendekotasunei buruzko Legearen ardatzetako bat.

  Gaiaren garrantziaz jabeturik, CONSUMER EROSKI-k mendekotasunik nozitzen duten pertsona zaharrentzako 134 eguneko zentro aztertu ditu A Coruña, Araba, Alacant, Asturias, Bartzelona, Kantabria, Kordoba, Granada, Gipuzkoa, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Bizkaia eta Zaragozan. Era berean, zentro bakoitzeko arduradunei hainbat galdera egin zaie, zentroetako artapenaz eta zerbitzuez, erabiltzailearentzako informazioaz, prezioez, segurtasunaz eta sartzeko erraztasunez ahalik eta informazio hoberena eskuratzeko. Zentro horietako 46 publiko dira, 49 pribatu eta 39, berriz, hitzarturiko titulartasunekoak. Horiez gainera, CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, balizko bezero gisa (senide bat bertan sartu nahi dutela aitzakiatuz), joan den urrian eguneko zentro guztiak bisitatu dituzte, instalazioen egoera eta kontserbazioa, argitasuna, zaharrek erabilgarri duten egiazko espazioa (paseatzeko tokiak, zentroko dependentzien zabaltasuna, etc.), instalazioen garbitasuna, segurtasuna eta sartzeko erraztasuna bertatik bertara egiaztatzeko.

Bertan ikusitakoaren zein zentroei eginiko inkestaren konpilazioaren bitartez erdietsitako emaitzen balantzea positiboa da (gehienez ere 10 puntu lor zitezkeela, batez bestekoa 7,3 puntukoa izan da, CONSUMER EROSKI-k 2002 urtean eginiko antzeko azterketan jasotakoa baino hobea, alegia. Azpimarratzeko moduko gabezia batzuek, dena den, hortxe diraute. Osotasunaren maila ona gorabehera, hamar establezimendutik bik ez dute proba gainditu behar bezainbeste sendagile eta espezialistarik ez edukitzearren eta hamar eguneko zentrotik seik itxarote-zerrenda betearazten dute; eragozpen hori hautematen da, gehienbat, titulartasun publikoetan (%87) eta plaza hitzartuak dituzten zentroetan (%74); pribatuetan, berriz, hori %22tan bakarrik jazotzen da. Itxarote zerrenda delako muga hori dutenetan 14 pertsona daude zain, batez beste, baina bederatzi zentrotan zerrenda horietan 30 lagun baino gehiago daude izen emanik. Hona azterlan honetako ondorio nabarmenetako bat: eguneko zentro publikoak, pribatuak baino dezente merkeagoak izateaz gainera, pittin bat hobeak ere badira (7,8 puntu publikoek, 7,4 puntu pribatuek eta 6,7 puntu hitzartuek).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto