Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Bidaiari baten maletak aireportuetako fakturazio-mahaietako zintan barrena egiten duen ibilbidea hitz mordo batekin defini daiteke, "soila" hitza inondik ere baliatu gabe. Horren froga polita da Barajas aireportuko (Madril, Espainia) T4 terminal berria, une hauetan ekipaien azpiegitura aurreratuenak dituen aireportu-estruktura: orduko 18.500 ekipai prozesatzeko ahalmena du eta fakturatutako guztia X izpien bitartez ikuska dezake. Aireportuak hegazkinaren sotora doazen ibilgailuek ekipaiak deskargatzeko 24 unitate ditu eta beste 19 unitate, berriz, karga-bilketa egiteko. Horrek denak (13.000 motor eta 15.000 foto-zelula) funtzionatzeko 23 megawatteko potentzia behar du, hots, 10.000 etxebizitzaren batez besteko kontsumoa. Kontrol aretoan 100 ingeniari eta teknikari informatikok dihardute lanean (bertan ezin egin daiteke argazkirik, segurantzi neurriak direla medio).
Maletari fakturazio postuan etiketa ezartzen zaionetik, hegazkinaren sotoan sartzeko sistema hori uzten duenera arte kontrolpean dago uneoro, etengabe. Kontu jakina da non dagoen, norena den, zen hegazkin hartu behar duen, zein ordutan ontziratu behar den. Prozesu osoan, ordea, inork ez du maleta ukituko, segurtasun kontrolak gainditu ezean.
Hori dena Barajasko lurpean jazotzen da. Maletak daramatzaten erraiak dauden lur azpiko 4. pisuraino jaisten da. Azken pisuan, terminal nagusia eta terminal satelitea lotzen dituen hiru kilometroko tunela dago. Eraikin horretan ez da lanik egiten: ekipaia bertan sartu edo bertatik irteten da, berez.
Sisteman, maletak kontrolpeko abiaduran doaz hainbat tartetan barrena; abiadura hori tunelean 10 metro segundokoa da (36 km. orduko). Maleta batek egiten duen ibilbidea 96 km. izan daiteke (terminalak 500.000 metro karratu okupatzen ditu, hots, hiru mila biztanleko herri baten azaleraren parekoa).
Maleta bakoitzari jabetzat jotzen den bidaiariaren ontziratze-txartelari loturiko etiketa bana ipintzen zaio. Jabeak informazio digitalizatua daukan barra-kodearen kopia jasoko du. Maleta hori, "garraio autopistetan" sartu aurretik geldialdi bat egingo duen bandeja kulunkari batean jasoko da eta, bertan dagoela,
Maletak, susmo-gabekotzat klasifikatu ondoren, behin betirako tokiraino eramango duten kanaletan barrenako ibilbideari ekingo dio. Bidegurutze bakoitzean, etiketen irakurgailu automatikoek (irudian ikusten diren kamera urdinek) identifikazioa egiaztatuko dute; horrela maleta uneoro non dagoen ezagutuko da, biderik eraginkorrena har dezan.
Maletak lehen tartea egina duenean sailkatze prozesuan sartuko da. Garraio-zintatik sailkatze-plaka indibidualera pasatuko da, etiketan agertzen den informazio guztia jasota. Plaka horrek ekipaia garraio-ibilbide zehatzera eroan eta, bertan, bandejako informazioa jaso eta txip batean bilduko duen iraulgailu dinamikoan utziko du.
Hortik aurrera, txipak gidatzen duen iraulgailuan azken helmugaraino eramango da maleta. Maletak iraultzea xede duen aparatu hori plataforma horiaren mutur batean dago, GPS baten antzera funtzionatzen du eta deskargatzeko moila zehatzera eroateko aginduak jasoko ditu. Beharrezkoa denean, terminala eta satelitea lotzen dituen abiadura handiko garraio-zintan ipiniko du.
Terminalean fakturatzen diren 1.000 maletatik 12 galtzen dira. Europako batez bestekoa, Aire-lineen Europako Elkarteak emaniko datuen arabera, batenaz besteko hori 40 maleta da, milako. Kasu gehien-gehienetan, ordea, maletak galdu ez dira egiten. Haiek galtzen dute hegaldia, hots, ez dute hartzen beharko luketen hegazkina. Eta, edo ez du behin ere hartuko edo, bestela, helmuga horretara iritsiko den beste hegaldi batean joango dira. Horren zergatiak era askotakoak izan daitezke. Arazoak, aukeran, poltsa, zorro, motxila eta helduleku handidun maletek nozituko dituzte errazkiago: bultoaren trinkotasuna zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta errazkiago trabatuko da eta, beraz, ez da hegazkineraino iritsiko.
Gerezia: fruitu bat baino gehiago
Salgaiak hegan
Hitza oinarri
Goi mendietako eski egokitua: zuriz jantzitako erronka
Elektrizitatearen bidea
Zorion nahiaren bidaia
Musika-ikasketak: lau mugimendu eta sinfonia bat
Garraio-hiri bat ur gainean
Mina izango ote da?
Pirinioen bihotzean zizelkatutako gozokia
Arrosa-landaketak: paisaiarik inpresionistena
Itsasoko laborariak
Nola birziklatzen dira gailu elektrikoak?
Bizi txokoak
Betiereko gaztetasuna
Argitasunak itsututa
Irudimenaren gozoa!
Ilunari argi
Azaletik mamia
Hezeguneen gainbehera eta susperraldia
Suak itzaltzen baino gehiagotan
Ilerik gabeeeee
Itsasoa kaiolan
Artea zorroan, ibili munduan
Eski egun bat: inprobisazio gutxi, eta lan asko
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa