Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adopziora egokitzeaz

Adoptaturiko haurrek -hirugarren munduko herrialdeetakoak, batik bat- beren familia berrietan integratu ahal izateko, konplexutasunez josiriko prozesu eta aldiak gainditu behar dituzte

  Pazientziarik eza, beldurra, nekea eta lilura galtzea, Espainian adopzioa egitea deliberatzen duten milaka familiaren ohiko laguntzaile dira horiek eta, gainera, eskuarki ez dira suntsitzen haurra familia berrira iristean. Gizarte zerbitzuetako arduradunekiko elkarrizketen emaitzak eta txostenak jaso eta bestelako tramite burokratikoak bete bitarteko itxarote amaigabea ere adingabekoaren jarrerarekin, jendaurreko jokaerarekin, elikatzearekin eta, hitz batez, garatzearekin loturiko arazo bihurtzen dira.

Gurasotzako askoren erronka berria, dudarik gabe, seme-alabek familia berriaren maitasuna onartzean datza. Haur horietako gehientsuenak azken aterpe izan duten umezurztegi eta zentro arras prekarioetan arreta, maitasun, estimulu arrastorik ez dute behin ere jaso eta, jakina, horrek umearen garapenean berebiziko eragina izan dezake: bizpahiru urterekin oraino mahaira esertzeari eta elikagai solidoak jateari uko egiten diote (biberoia nahiago baitute), gurasoen besoetan baizik ez dute egon nahi, ez dute beroriengandik bereizi gura, etc. Kanpoko herrialdeetan eginiko adopzioak direnean, berriz, arazoak harik eta larriagoak dira, txikien kultura, hizkuntza eta ohiturak bestelakoak izaki. Espainian 2005ean 35 herrialdetatik adoptatu ziren 5.423 haurretatik, 2.753 Txinatik zetozen, 1.262 Errusiar Federaziotik, 394 Ukrainiatik, 224 Kolonbiatik eta 227 Etiopiatik. Lan eta Gizarte Arazoetako Ministerio espainiarrak emaniko datuen arabera, Espainiako haurren adopzioa guztiaren %10 baizik ez da.

  Haur horien bagajea abandonatzea, arretarik eza eta antzeko zauriz josia dator: gabeziok famili bizitzan eragina agertzen dute gerora, jokamolde zail eta okerretan gorpuztuz. Nolanahi ere, komunikazioan, elkarrenganako konfiantza eta errespetuan, jendetasunean, maitasunean eta familiaz kanpoko pertsonekiko harremanetan oinarrituriko bizi-azturetara familiako kide berria egokitzeko ardura ez da haurrarena bakar-bakarrik. Gogoan izan dezagun, kasu asko eta askotan gurasoak ere haurraren integrazioan eta familiaren elkarbizitzan eragina duten arrisku faktore direla, txikiaren arazoak kudeatzeko prestaturik ez daudelako, adopzioaz eta adoptaturiko haurraz lilurazko edo okerreko itxaropenak ezarri dituztelako, liskar eta arazoak konpontzeko trebezia eskasa agertu dutelako, profesionalen laguntza eskatzeko euskarri sozialik edo motibaziorik sentitu ez dutelako, etc.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto