Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

UHT esne erdigaingabetuak, kaltzio erantsia daukatenak: Kaltzio gehiago hartzeko aski dugu esne arruntetik pittin bat gehixeago hartzea

Kaltzio erantsia daukaten bederatzi esne-laginetatik lauk adierazitakoa baino gutxiago dute eta seik gauza berbera egiten dute, bestelako mineral edota bitaminei dagokiela

Kaltzio erantsia daukaten bederatzi UHT esne erdigaingabetuak

Celta

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta A eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,89 euro litroko: kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
Kaltzio gehien daukana (160 mg/100 ml). Era berean, fosforo eta D bitamina gehien daukana. Irregulartasun bakarra: adierazitakoa baino magnesio gutxiago dauka. D bitaminaren edukia (3,3 µg/100 ml) lagin honi bakarrik zenbatu ahal izan zaio; gainerako laginen edukiak 2,5 µg/100ml baino txikiagoak dira (lagin bakar batek ez du adierazi hori baino kopuru gehiago daukanik) eta, teknikaren mugak tarteko, ezin izan dira zenbatu.
Dastatze proban, 7 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: "zaporea" eta "krematsutasuna"; aurkakoak: "zapore bizi samarra".

Río

 Esne UHT erdigaingabetu ultrairagazia.
0,71 euro litroko: denetan merkeena.
Aukera polita honakoa ere, kaltzioz bestelako mineralik eta bitamina erantsirik ez duen arren. Kaltzioz aberastutako esnea baino zehazkiago esne ultrairagazia, kontzentratuagoa dela esan liteke. Kaltzio gehien (152 mg/100 ml) dutenetakoa izaki, azterturiko bederatzietatik lagin honi eta beste bati ez zitzaion irregulartasunik edo kalitate-arazorik atzeman.
Dastatze proban, 6,7 puntuz. Aldekoak: "esne naturalaren zaporea" eta "kolorea"; aurkakoak: "trinkotasunik eza" eta "zapore motela".

Président

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa eta D bitaminadun esne-proteina erantsiak dauzkana.
0,97 euro litroko: garestienetako bat.
Azterturiko bederatzi laginetatik, honi eta beste bati ez zitzaion irregulartasunik edo kalitate-arazorik atzeman. Kaltzioz bestelako mineral edo bitamina erantsirik ez du (D bitamina izan ezik: horren kopurua -2,5 µg/100ml baino txikiagoa- azterketak ezin izan zuen zenbatu).
Dastatze proban, 5,9 puntuz, gutxien gustatu zenetako bat. Aldekoak: "zapore gozoa" eta "krematsutasuna"; aurkakoak: "zapore gabezia" eta "zapore arraroa".

Pascual

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, fosforoa eta A, D eta B9 bitaminak erantsiak dauzkana.
0,98 euro litroko: denetan garestiena.
Kaltzio gehien daukatenetako bat (156 mg/100 ml). Adierazitakoa baino fosforo eta azido foliko (B9 bitamina) gutxiago. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,3 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: "zaporea" eta "krematsutasuna"; aurkakoak: "zapore bizia" eta "kolore iluna".

Kaiku

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, A, E eta D bitaminak eta azido folikoa erantsiak dauzkana.
0,92 euro litroko.
Adierazitakoa baino fosforo eta kaltzio gutxiago (160 mg/100 ml).
Dastatze proban, 5,6 puntuz, gutxien gustatu zenetako bat. Aldekoak: "zaporea" eta "kolorea"; aurkakoak: "likidoegia" eta "zapore motela".

Gaza

 Esne UHT erdigaingabetua, A, D eta E bitaminak erantsiak dauzkana. 0,85 euro litroko: merkeenetako bat.
Adierazitakoa (165 mg / 100 ml) baino kaltzio gutxiago (142 mg/100 ml); ez zaio atzeman A eta E bitaminarik. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,8 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: "zapore gozoa" eta "kolorea"; aurkakoak: "ez da behar bezain krematsua".

Central Lechera Asturiana

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, azido folikoa, A, D eta E bitaminak erantsiak dauzkana.
0,91 euro litroko.
Adierazitakoa (160 mg/100 ml) baino dezente kaltzio gutxiago (131 mg/100 ml). Proteina gutxien daukana (%3,3) eta, adi berean, gihar-estraktu lehor urrienekoa (%8,9). Kalitate-arazoa: gehiegizko tratamendu termikoa aplikatu zaio.
Dastatze proban, 4,7 puntuz, denetan kalifikazio txarrena eta gutxien gustatu zirenetako bat. Aldekoak: "krematsutasuna" eta "zapore ona"; aurkakoak: "kolore iluna" eta "esne-zapore motela".

Puleva

 Esne UHT erdigaingabetua, proteinak, kaltzioa eta A eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,96 euro litroko: garestienetako bat.
Adierazi baino A bitamina gutxiago. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu. Laborategian eginiko proba batek adierazten duenez, jatorriko esnearen egoera higieniko-sanitarioa ez zen zuzena.
Aldekoak: "zapore sakona", "kolorea" eta "krematsutasuna"; aurkakoak: "esne-zapore motela" eta "trinkotasun eskasa".

Lauki

 Esne UHT erdigaingabetua, kaltzioa eta E, A, B9 eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,92 euro litroko.
Adierazitakoa (160 mg/100 ml) baino dezente kaltzio gutxiago (138 mg/100 ml); beste horrenbeste gertatzen da azido foliko edo B9 bitaminarekin. Produktuaren bi ezaugarri on: biltegian denbora gutxien eman duena eta, bestetik, agresibitate txikieneko tratamendu termikoa nozitu duena. Ezaugarri txar bat: araua hautsi egiten du, bere izozte-puntua (-0,520ºC) baimendutakoa baino altuagoa delako; horrek adierazten omen du esneak ur gehiegi daukala. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,3 puntuz, tarteko posizioetako bat. Aldekoak: "zaporea" eta "kolorea"; aurkakoak: "arinegia, krematsutasun ahulekoa", "zapore motelekoa".

Egunean aholkaturiko kaltzio kopurua *

  • Sei hilabete bete arte: 500 mg egunean
  • Sei hilabete ? urtebete arte: 600 mg egunean
  • Urtebete ? 9 urte: 800 mg egunean
  • 10 - 19 urte: 1.000 mg egunean
  • 20 urtetik aurrera: 800 mg egunean
  • Emakume haurdunak: 1.400 mg egunean
  • Edoskitzen duten emakumeak: 1.500 mg egunean

* Litro erdi esnek (bi baso) 600 mg kaltzioz hornitzen gaitu, ehun gramo gazta erdi-onduk, 820 mg; ehun gramo jogurtek, 130 mg.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto