Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Europako biztanleriaren %1ek gari, garagar eta zekalez eginiko elikagaien kontrako intolerantzia iraunkorra nozitzen du, pazienteari molestia larriak eragin diezazkiokeena.
Europako biztanleriaren %1ek gari, garagar eta zekalez eginiko elikagaien kontrako intolerantzia iraunkorra nozitzen du, pazienteari molestia larriak eragin diezazkiokeena.
Garia, garagarra eta zekalea zereal edo laboreak dira eta horiekin osatzen dira Mendebaldeko dietan oinarrizkoak diren elikagai batzuk: ogia, esate baterako. Baina osagai horiek ezin dituzte pertsona guztiek irentsi: Europan, adibidez, ehun lagunetik batek, gaitz zeliakoa jasaten du. Emakumeetan gizonezkoetan baino arruntagoa den gaixotasun horren agerpena ezaguna dugu dagoeneko: esandako labore horien proteina baten (glutenaren) aurkako intolerantzia kronikoa da.
Digestio prozesuari esker irentsi dugun elikagaia partikula txikiagotan banatu eta partikula horiek (makronutrienteak), berriz, askoz ere partikula ñimiñoago (mikronutrienteak) bihurtuko dira. Zatitxo horiek sustrai mikroskopikoen itxurako ilez beterik dauden heste-hormetan xurgatzen dira. Gaitz zeliakoa nozitzen duen gizakiaren hesteetako ile horiek hantura-prozesua pairatzen dute, lautuz doaz eta azkenean, koadro larrienetan, desagertu egiten direnez, nutrienteen xurgatze-prozesu osoa bihurritu egiten da eta, ondorioz, hainbat eta heste-sintoma azaltzen dira, gabeziak eta metabolismoak eraginikoak.
Gaixotasuna nozitzeko aukerarik handienak pazientearen lehen graduko senideak izateak erakusten digu gaitz honek garratzi handiko osagai genetikoa duela. Eritasuna umea txiki denean (bi urte dituenean) ager daiteke, bere dietan garia sartuz gero baina, era berean, heldutasunean ager daiteke, pertsonak 30 - 40 urte bete ondoren ere. Kasu gehienetan sintomak arin-arinak dira, ez dira ongi hautematen konplikazio latzak etorri arte. Beraz, oso litekeena da gaitz zeliakoak urte luzetan asintomatiko iraun eta, bat-batean, birusen bidezko infekzio, ebakuntza kirurgiko, estres- edo neke-aldi larri, lesio fisikoak ondorioztatu dituen istripu edo antzeko beste baten eraginez agertzea.
Sintomatologia ohikoenak erakusten ditu diarrea kronikoa, pisu galera eta argaltzea, gabezia nutrizionalak (anemia, osteoporosia, K eta beste hainbat bitaminaren eta mineralen gabezia, etc.). Segun-eta zein adinetan eta nolako larritasunez azaltzen den, gaitz zeliakoaren aldaerak hauteman dira: diarrea, goragalea, gonbitoa, hazkuntza atzeratua, pisu urria, muskuluen okerreko garapena, sumintasuna, apatia, tristezia, barnerakoitasuna, etc agertzen dituzte haurrek. Helduetan, berriz, intzidentzia larriena 30 - 40 urte inguruko emakumeek agertzen dute, sintoma hauek azalduz: nekea, ahidura, sabeleko mina, meteorismoa (haizeak) eta flatulentzia, anemia ferropenikoa (burdina gabeziaren ondorioz) eta, zenbaitetan, idorreria. Antzekotasunak medio, zenbaitetan kolon narritatuarekin nahasten da gaitz zeliakoa.
Gaixotasuna berandu diagnostikatzen bada edo tratamendua egokia ez bazaio ematen gaixoari, oso litekeena da epe luzera konplikazioak agertzea: barearen atrofia, hesteetako linfomak, digestio-tratuko kartzinomak, gutxiegitasun pankreatikoa eta beste hainbat. Funtsezkoa da, horrenbestez, ahalik eta azkarren diagnostikatzea; zenbaitetan diagnosia egitea zaila da, aitor dezagun, hastapeneko sintomatologiak berariazkotasun gutxi erakusten duelako. Susmorik arinenaren aurrean, dena dela, beharrezkoa da proba analitikoak eta heste-biopsiak osaturiko diagnostikoa egitea.
Gaixotasuna egiaztatu eta berretsiz gero, tratamendu eraginkor bakarrari ekin behar zaio: bizi bitartean dietatik glutena erabat kentzea, zati txiki bat aski litzateke-eta eritasuna berriro abiarazteko.
Mendebaldeko herrialdeetan ez da kontu samurra glutenik gabeko dieta egitea, manufakturatutako elikagaien %75ek osagai daukatelako: aromen lurrungarri, koloratzaile, kontserbatzaile, lodigarri, hezetasunen galarazle edo bestela. Egun, produktuaren etiketan gluten daukan garia edo beste zeinahi labore baliatu dela adierazten da.
Baimendu eta debekaturiko elikagaien zerrenda luzea bada ere, orientazio gisa eman dezakegu hauxe, laburbildurik:
Glutena daukatenez, saihestu behar diren elikagaiak
Gari, garagar edo zekalez osaturiko ogi eta gainerako produktuak.Glutenik ez daukate-eta, aholkatutako elikagaiak
Arto, arroz, soja irinez edo patataz osaturiko ogi eta pastak.Glutenik gabeko elikagaien zerrenda luzea da egun baina denek dute oso-oso prezio garestia eta, gainera, Administrazioak ez du inolako laguntzarik ematen horrelakoak erosteko.
Glutena dietatik erabat ezabatzeaz gainera, gabezia nutrizionalak zuzentzea xede duten bestelako neurriak ere hartu behar lirateke. Glutenik gabeko dietari esker, arazoari konponbidea eman eta hesteetako lesioak sendatu ahal izango diren arren, horrek ez du esan nahi pazienteak gaitzari arreta bideratu beharko ez dionik; alderantziz, ordea, gertu-gerturik segitu beharra dago.
Eritasun honetan gorpuzten den oinarrizko trastorno inmunologikoak, sindrome zeliakoaren aurretik edo ondoren azal daitezkeen bestelako patologien agerpena ere baldintzatzen du:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa