Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Sendagilearen ardura

Behazun-kolikoa sendatu nahi eta, pazientea hil.

 Pazientea ospitale publikoan sartu zen, laparoskopia bidez, behazun-kolikoa senda ziezaioten. Ebakuntzan arteria baten hemorragia gertatu eta, ekipoak lotu egin zuen. Handik ordu batzuetara pazientearen egoerak okerrera egin eta hil egin zen. Alabak, 56urteko ama galtzeak eragin zion kalte moral larriagatik Administrazioari erantzukizuna eta 180.000 euroko indemnizazioa eskatu zizkion. Bere erreklamazioa ezetsita, epaiketara jo zuen.

Epaitegi Goreneko Areto Kontentzioso-Administratiboko Seigarren Sekzioak, 2006ko ekainaren 20an emaniko epaian Insalud kondenatu zuen, Herri Administrazioaren ondare-erantzukizunaren arabera, indemnizazio hori hildako pazientearen alabari ordain ziezaion. Hona Gorenekoaren argudioa: pazientea arrisku ñimiñoko ebakuntza egin ziezaioten sartu zen ospitalean eta, hortaz, Administrazioaren eginkizuna zen behar bezainbesteko arduraz jokatu zuela frogatzea, baina ez zuen horrela egin. Emaniko baimena, gainera, osagabea izan zen, pazienteak sinatu zuen dokumentuan arrisku orokorrak bakarrik agertzen baitziren, hots, agiri hura pertsonalizatua ez zenez, emakumeak ez zekien arrisku zehatzen berririk.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du