Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Helbide aldaketa dela eta, linea jartzeari uko egin dio telefono konpainiak

Arestian beste etxebizitza batera etorri naiz eta, hauxe dela medio, ene telefono konpainiari telefonoa helbidez alda ziezadala eskatu nion. Hilabetea igaro da harez geroztik eta oraindik ez didate aldatu. Ene ustez, honakoa auzo gutxiko eraikin txikia denez, eraikineko beste norbaitek alta eman zain dago konpainia. Linea ipintzera derrigor dezake zerbaitek konpainia?

  Zerbitzu unibertsala ematen duen telefono konpainiak telefono sare publikorako hastapeneko konexio eskaera "zentzuzkoak" betetzeko obligazioa du, eskaera hori jaso duenetik 60 egun naturaleko epean, gehienez ere. Linea lekuz aldatzea hastapeneko konexioaren parekotzat jotzen denez, gure kasu honetan ere 60 eguneko epea du eskariari erantzuna emateko. Zentzuzko jotzen dira hiri lurzoruan kokaturiko zeinahi eraikinetarako egiten diren eskariak eta, hirigarri ez den lurzoruan badaude ere, salbuespen gisa bizitegi izateko baimenduak izan badira, ohiko etxebizitza-erabilera betetzen duten eraikinetarakoak ere bai.

Seguru aski, kontsulta hau eragin duen eskaera "zentzuzko" horietako bat denez, aldaketa geroratzen bada, operatzaileak diruzko konpentsazioa eman beharko dizu: baliteke epe hori gainditu duten hilabete edo hil-zatien kopuruaren pareko kuotak ordaintzetik zu salbuestea non eta, operatzaileak eskaturik, Telekomunikazioetako Zuzendari Nagusiak hornikuntza egiteko ohikoa den baino epe handiagorik baimendu ez duen, baimenak, berariazko okupazio edo igarobide eskubideak eskuratzeak premiatuta edo operatzaileari ezin egotz dakiokeen beste kausa batengatik.

Beste aldetik, aurreko zenbakia mantentzea eskatu bada, helbide berriari dagokion telefono-zentrala aurreko helbideari zegokion berbera den galdetu behar zaio operatzaileari; horrela ez balitz, operatzaileak ez luke eskaerari erantzunik emateko obligazioa.

Kontsumitzaileak Bezeroa Artatzeko Zerbitzuarekin konektatu eta linearen lekualdaketa noizko aurreikusia dagoen informazioa eskatzea komeni da. Goien aipaturiko diru-konpentsazioa -bidezkoa bada- eskatzeko, hasierako eskaera egin zen data agerraraztea komeni da. Eska ezazu hori egiaztatzen duen agiria eta, era berean, zure gorabeherari dagokion erreferentzi zenbakia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto