Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kutxazain automatikoak 50 euro gutxiago entregatuta, bankuak ez du ardura bereganatu

Kutxazain automatikoan ene kontutik 150 euro ateratzen saiatu nintzen eta 100 euro baizik ez zizkidan eman, 150 euroko apuntea egin bazuen ere. Erreklamazioa aurkeztu nuenean kutxazaineko kontaketa egingo zutela adierazi zidaten. Berriro deitu nuen eta kutxazaineko diru-kopuruak zehazki zeudela esan zidaten. Horregatik jakin nahi nuen non egin erreklamazioa: ene kontuan agertzen da 50 euro gutxiago dauzkadala baina horiek behin ere ez dira agertu kutxazainean.

 

Lehendabizi, Bezeroa Artatzeko Zerbitzura edo bankuko Bezeroaren Defendatzaileari erreklamazioa aurkeztuz idazkia igorri behar zaio era fede-emailean. Horren gaineko informazioa, eragindako bezeroak ohiko sukurtsalean jaso dezake. Erreklamazioaren kopia bat, erakundeko zigilu eta guzti, gordetzea komeni izaten da eta hortik bi hilabetera bidezko erantzunik hartu ez badu, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura jo ahal izango du (egoitza nagusia: Alcalá k., 48 zk. 28014 Madril) edo sukurtsal-sareko beste edozeinetara. Formularioak eta informazio osagarria www.bde.es. gunean dago. Prozedura doanekoa da eta erreklamazioa Estatu espainiarreko edo atzerriko edonork aurkez dezake, banku-zerbitzu horretako erabiltzaile den alderditik eta, hori bai, behar bezala identifikaturik. Kexua eraginiko alegazioak egin ditzan eskatuko dio delako bankuari Espainiako Bankuak eta, hortik aurrera, hiru hilabeteko epea izango du ebazpena emateko. Espainiako Bankuak egiten duen txostena erreklamazioaren objektu diren erakundeentzat loteslea ez bada ere, hauek kasurik gehienetan zuzenketak egiteaz gainera, espainiar bankuko Erreklamazio Zerbitzuak egiten dizkien aholkuak onartu egiten dituzte.

Eragindako erabiltzaileak ordainketa-sistemei eta, zehazkiago, txartelen titularren eta emisoreen arteko harremanei dagokien 88/590 Aholkua alega dezakete. Bertan xedatzen denez, txartelekin eginiko eragiketak erregistro batean gordetzea ezinbestekoa da, horien berri jaso dadin eta akatsak zuzendu ahal izan daitezen. Aholkuaren testuak dioenez, titularrak erregistro horietan sartzeko aukerarik ez duenez, eragiketa jakin bat -inolako matxura tekniko edo bestelako anomaliak hondatu ez duelarik- zuzen erregistratu eta kontabilizatu dela frogatzeko obligazioa txartela emititu duenarena da.

Ordaintze-bitarteko gaietan kontsumitzaileak babesteari buruzko Jokabide Onaren Kodean ere aipatzen da: txartela daukanak transakzio bat oker egin dela alegatzen badu, barne-erregistro baten laburpena erakutsiz, emisoreak erakutsi beharko du eragiketa kontuetan zehatz-mehatz erregistratu eta apuntatu dela eta ez duela inongo matxura edo akatsik nozitu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto