Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eguberrietako erosketek hozkailu eta izozkailuak lepo betetzen dituzte. Etxetresna horiei sekulako emaitzak aterako dizkiegu, aholku soil batzuk ondo betez gero
Mendebaldeko hozkailua egun hauetan elikagaiz lepo betetzen da, ospakizun, oturuntza eta gainerakoak aitzakia. Aspalditik, geroz eta kontsumitzaile gehiagok elikagai horiek aurretiaz eskuratzea,erabaki du prezioen zurrunbilo kezkagarri hori ihes egiteko. Zuhur ibiltzea nahiago duen erostunarentzat, baita gainerakoentzat ere, jangaiak behar bezala bildu edo metatzea funtsezkoa da, bai elikagaien bidezko toxikazioei saihets egiteko, baina poltsikoan berebiziko zuloa eragin duten "altxor" gastronomiko horiek zakarrontzira bota behar ez izateko ere. Ondoko lerroetan ikusiko dugu nola antolatu janak egoera onean kontserbatzeko.
Hozkailuko tenperatura 2º - 4ºC izango da. Hortik behera, baliteke elikagaiak partzialki izoztea; lau gradutik gora, berriz, bakterioak ugaltzen hasten dira.
Haragi eta arrain freskoak elikagairik ustelkorrenak direnez, izozkailutik gertueneko apalean ipini behar dira: bertako tenperatura 1º - 2ºC izan ohi da. Gorde horrelakoak azpialdean sarexka bat daukaten ontzi itxietan, jangaia eta zukua kontaktuan egon ez daitezen.
Elikagai edo plater kuzinatuak hortik bi ordutara izoztu behar dira. Sukaldeko tenperaturan luzaroago mantentzen badituzu (aita bi ordu baino gutxiago ere, tenperatura beroa bada), kaltegarri bihurtzeraino ugal daitezke bakterioak; hortaz, horrelako elikagaiak kontsumitzea arriskugarri jazo daiteke gure osasunarentzat.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa