Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologi berriei buruzko beste informazio batzuk: Blog: La Fragua / Jokalari aniztun on-line bideojokoa / Bideoa: "Nueve meses de gestación" / Online alternatibekin erosketetara

HILERO BLOG BAT:

La Fragua

"La Fragua" Forges umorista espainiar ezagunaren seme eta kazetari digitala den Antonio Fraguas Garrido-ren bloga da. Blog honetan, izan ere, kazetaritza hutsa baino areago, eguneroko bizipenak, autoreak kale gorrian egiten dituen gogoeta eta behaketa pertsonalak jasotzen dira. Bestetik, argazkiak ere tartekatzen direnez, "fotoblog" dei diezaiokegu. Orri buruan espainieraz agertzen den legez, ("Heriotza onartzeko estrategiak. Pentsaera absurdua. Politika, adiera grekoan. Norbere zaintza") "La fragua" bitakora antzekoa da eta bertan Madrilgo eta antzeko hiritzarretako gizakia kezkatzen duten gaiez hausnarketa egiten du, paseoan eta begira doan bitartean edo, era berean, telebistako agintea eskuan zapping eginez eta kutxa ergelean topatzen dituen gauza onak eta txarrak nabarmenduz. Bide batez, autoreak ez du aukera galtzen gaurkotasuna nabarmentzeko, esanguratsuenak iruditzen zaizkion albisteak azpimarratuz.

HILEKO KONTZEPTUA

Jokalari aniztun on-line bideojokoa

Jende gehienak bideojokoa kontzeptua entzun eta ordenagailuan edo bideojokoetarako kontsola batean CD bat sartuz aktibatu, ondoren monitorean irudi bidez agertzen den eta ordenagailuaren teklatuaren bidez edo komandoen kontrolaren bidez maneiatzen den sofistikazio handiko programa dela ulertzen du. Kontzeptua, dena den, bi adieratan ari da eboluzionatzen. Oraindik orain gehienez ere bi lagunek har zezaketen parte bideojoko berean eta jokoaren edukimena disko optikoak informazioa metatzeko ahalmenaren parekoa zen, gehienez ere. (4,7 Gigabyte). Jokalari aniztun on-line bideojoko delako aldaerak esan nahi du jokoa ez dela kargatzen disko optikotik; izan ere, Internetetik sartu behar da jokoan, bertan baitu "etxea". Jokatu ahal izateko hilean kuota bat ordaintzen du jokalariak. Jokoa sarean egoteari esker, beste aldetik, aldi berean eta web gune berean hamaika jokalarik esku hartzeko aukera dute. Jokoaren aukerak biderkatuz doaz eta jokalari bakoitzaren nortasunak erabat zehaztua agertu behar du, gainerakoengandik bereizteko. Hitz gutxietan, jokoa benetako errealitate birtualean garatzen da eta dagoeneko milioika dolarretako irabaziak ekoizten ari da jokatzeko kredituen enkantetan edota bideojokoetan bertan enpresa batzuek tartekatzen duten publizitatean. Aldaera horren erreferentzia behinenak Second Life (bertan, jokalariak bigarren bizitza birtuala sortzen du) eta Word of Wardcraft (etengabeko gerra bizi duen munduan garatzen da hau) ditugu.

HILEKO BIDEOA

"Nueve meses de gestación"

  Youtube.com-eko moda berria: urtebetez, egunero argazki bat edo gehiago egiten dio jendeak bere buruari eta, azkenean, foto-muntaia batean elkartzen ditu, epe horretan pertsonak nozitu duen "bilakaera fisikoa" ikusteko. Batzuek aurpegia erretratatzen dute, beste batzuek jertsea edo ilea. Bideo honen autoreak haurdunaldian zehar bere sabelaren bilakaera jaso du, amaiera arte. Bideoaren bukaeran haurtxo txikia besoetan azaltzen da, poz-pozik.

NEURRI-NEURRIKO NABIGAZIOA.

Online alternatibekin erosketetara

Sarearen eta Web 2.0 (edo Internet sozial) kulturaren efektuetako bat DIY (ingelesezko Do It Yourself, "egizu zerorrek" adieraren akronimoa) leherketa izan da, eskuz eginiko berariazko arropa eta objektuak, alegia. Hona gauza interesgarriak bilatzeko tokietako batzuk:

 

Etsy

: honetan zernahi saldu eta erosi egin daiteke baldin eta eskuz sortu edo eraldatu baldin bada edo berariazko pieza esklusiboa (eta, horrenbestez, beste inon nekez bilatzeko modukoa) bada. Izarrak hauek dira: puntuzko osagarriak (poltsak, eskularruak eta txanoak), kaierak eta paper pintatua, kroxe eta felpazko panpinak eta screen print izenekoak (telaren gaineko inpresio berezia, oso efektu interesgarriak dituena).

 

Cafepress

:web hauxe izan zen erabiltzaile batek jantz zezakeen elastikorik hoberena berak diseinatutakoa dela deliberatu zuen lehena. Premisa horrekin jalgi zuten negozioa Sarera, arrakastaren bila. Ez zebiltzan oker: agertu ziren unetik, 1999an, hazi eta haziz etorri dira, egungo bi milioi eta erdi bazkide izateraino. Erabiltzaileak ikurra ipintzen du eta haiek oihala. Beste hainbat enpresa ere etorri dira bide horretatik, arrakasta kontuetan gorabeherak ezagutu badituzte ere.

 

Shoppify

: enpresa honek online dendak diseinatzeko lanabes guztiak eskaintzen ditu; web Blogger guneak blogentzat adierazten duenaren pareko zerbait. Enpresak proposatzen dituen sei diseinuetako bat erabiltzaileak aukeratu eta dagoen bezala utzi edo, editore soil baten bitartez, eraldatu egiten du. Denda apaintzen amaitutakoan, aski da produktuen argazkiak zerbitzarian ezarri eta dagozkien departamentuetara eramatea, beren prezio eta guzti (salmenta eta bidaltze gastuak zehaztuz). Shopify-k zerbitzua eta banda zabala utzi eta banku-transakzio guztiez arduratzen da, txartela bidezko ordainketatik Paypal bidezko eragiketetaraino.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto