Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gurasoak eta seme-alaben arteko harremanetan maitasuna eredua da baina ez, ordea, nahitaez bete beharreko araua
Aita eta amarenganako maitasuna ezarri zaizkigun maitasun guztietatik zentzugabeena da, maitatzeko obligazioa beste inongo maitasunetan sentitzen ez baita. Nolanahi ere, obligazio hori ongi ulertu beharra dago, borondate eta konpromisoaz jantzi behar da, elkarrekikotasunaz eta oinarri sendoez, egiazko eta zoriontasunaren ekarle izateko aukeradun harreman sano eta librea sor dezaten. Seme-alabek gurasoenganako dituzten sentimenduen bereizgarria, ordea, ez da beti-beti maitasuna eta horrek egonezina, frustrazioa eta erruduntasun sentimendua sor ditzake. Horrelakoak, famili giroko ospakizunek garrantzi handia hartzen duten Eguberri eta antzeko giroetan loratzen dira.
Ezaugarri horiek barneratzen baditugu, kopuruz, kalitatez eta berotasunez osaturiko maitasunera iritsiko gara. Gurasoak eta seme-alaben arteko maitasuna, berriz, berez ez da perfektua. Ez du bere burua sortzen, osatzen. Izan ere, badira maitatzerik ezin izan zuten eta maitatzen asmatu ez zuten aita-amak. Ez zizkioten ateak ireki maitasunari, gara eta finka zedin.
Seme-alaba horiek onartzen dute: ez zaie gustatzen gurasoak bizitzan nola diharduten, beraien balio eskemetatik txit urruti baitabiltza. Une kritiko batera iritsita, aditu ez zaiela egin, lagundu ez zaiela egin egiaztatzen dute eta abandonatzeak utzitako zuloan sartzen dira.
Orduan, gurasoenganako maitasunik ez dagoela onartzen da. Baina maitasun horren obligazioak indarrean segitzen duenez, bere buruak eta gizarteak errealitatea ez onartzera hertsatua ikusten du pertsona horrek: horra hor liskar iturria. Maitatzen ere ikasi egin behar da, funtsean eta formetan.
Horrelako egokieretan nekez maitatuko du seme-alabek gurasoak eta, areago, horrek etorkizuneko maitasun-forma ere baldintzatuko du. Maitasunezko harremanean, funtziona dezan interesa eta berariazko premia dagoenean, funtsa eta praktikaren artean bereizi behar da, hots, zer eta nola maitatu. Lehen horretan baliteke hanka sartzea edo ados ez etortzea, gustukoak ez ditugun edo, areago, arbuiatzen ditugun jokaerak gertatzen dira bata bestearen atzetik. Zenbaitetan egiaztatu egin daiteke: aita-amek ez zuten asmatu bere tokian izaten, ez zuten behar bezala jokatu.
Bestetan ez zuten maitasuna transmititzen asmatu, maitasun eta samurtasunezko agerpenen falta hauteman da. Bereizten jakin behar dugu, ordea: gabezia horiek ez dira funtsezko arazoa. Gurasoek, seguruenik, ez zuten asmatu ikasteko aukerarik izan ez zutelako.
Badakigu zein egoeratan gauden, gorabeherek non ipini gaituzten. Egokiera honetan, maitatzen ikasten den modu berean, maitasuna praktikatzen da: zer gertatzen da maitasunik sortzen ez denean? Funtsak huts egin duenean akatsa aitortu eta onartu egiten da.
Emozioa sentitzen bada ere, ez da derrigorrezkoa aita eta ama maitatzea maitatu behar direlako. Areago, harreman hori gure bizitzarentzat kaltegarri edo ustelgarri jazotzen bada, gurasoak ez maitatzeko erabakia hartu behar dugu, geure burua ere errespetatu behar dugun heinean. Horrelako egoeretan:
Dena dela, polemika azaltzen da eta egonezina sortzen du, maitasunik ezaren errealitatea gorpuztu eta onartutakoan, ondorioz jardutea erabakitzen dugunean. Konpromiso gradua, berriz, sendotu eta praktikan jarri beharra dago gurasoak menpeko bihurtzen direnean, beren kabuz konpontzeko gauza ez direnean. Funtsezko premietan artatu eta zaindu beharko ditugu, horrela deliberatuz gero, baina ardura horrek ez du izango nahitaez loturarik maitasunarekin. Horrelakoak elkarrekikotasunari eta eskerronari dagozkio, batik bat. Eta ardura onartu nahi bada ere, horrek ez du esan nahi norberak pertsonalki bereganatu behar duela.
Zeinahi gabeziak harreman afektiboen kalitatea baldintzatu bai baina ez du erabat determinatzen. Kontziente izanik, ikastea deliberatzen badugu, harremanak ostera egitura ditzakegu. Garaiz gabiltza beti, adinak adin.
Maitasunean ezinbestekoa konpromisoa da: denbora, errespetua, samurtasuna eta maitasunezko hamaikatxo agerpen egitea: besarkadak, musuak, laztanak, adierazpen goxoak.
Maitatzea ilusioa, segurtasuna eta bizitza elikatzea baita. Gurasoak maitatzeko erabakia hartzen badugu, horixe izango da eman behar diegun elikabidea.
Emozio negatibo horien ondorioak saihestu eta arindu nahi baditugu, gogoan izan dezagun maitasunera "gurasoenganako maitasunera orobat" ardura, arreta, komunikazio, errespetu, artapen, samurtasun eta arduraren bidetik iristen dela. Zehatz ditzagun euskarri horiek, banan-banan:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa