Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zein da "E" letraren esanahia? Osagaien zerrendan, produktua ekoiztean baliatu diren aditibo guztiak agertu behar dira, dela beren izenekin, dela "E" letra eta zenbaki batez osaturiko kode baten bitartez; "E" horrek esan nahi du Europar Batasunak onetsia duela gai hori. Kontsumitzaileak uler dezan, aditiboaren aurretik bere zeregina agertu behar da: kontserbatzailea, koloratzailea, edulkoratzailea, antioxidatzailea, etc.
Hogei gramo gantz ditu gazta urtuak (lamak, triangeluak, etab.), 100 gramoko. Baso bat esne osok (200 ml) 7 gramo gantz eta 65 kaloria ditu, hau da, lau gaztatxo edo lau lamaren erdia; sodiotik, berriz, zortzi aldiz gutxiago.
Arrainaren propietate osasuntsuak asko dira: kalitate handiko proteinak, kolesterola eta triglizeridoak eraisten dituzten gantz asegabeak, B1, B2, B3, B12, A eta D bitaminak -arrain gantzatsuetan, batik bat- eta mineral asko: fosforoa, potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, burdina eta iodoa. Horiez gainera, hainbat egokieratan kaltegarri gerta daitezkeen elementuak ere baditu arrainak.
Fruta naturala, likidotu edo zukuan. Infusioa*. Labore-ogi edo ogi integrala olioarekin.
Sasoiko fruta. Jogurt gaingabetua.
Borraja-salda eta lekak (gorde salda).
Arroza ilar eta orburuekin.
Ogi integrala. Infusioa*.
Fruta freskoa mazedonian eta fruitu lehorrak.
Eguerdiko barazki salda.
Jaki bakarra: eskarola, endibia, letxuga, azenarioa, tipula, artoa, tomatea, zainzuriak, sagarra, mahats pasak, fruitu lehorrak puskatan eta gazta freskoa edo jogurt saltsa.
Ogi integrala. Infusioa*.
*Txikori belarra, astalikardua, boldoa eta orburua: gantz, proteina eta alkohol ugari hartu baldin bada bezperan, lanetan ibili den gibela suspertzen lagunduko duten substantzia asko dauzkate landare horiek.
fruta eta barazkiak, arroza, pasta eta patata, arrain zuriak, okela gihartsuak hartzea. Likido ugari edatea -ura, zukuak, salda, infusioak- diuresia (toxinen kanporaketa eta gorputzaren garbiketa) areagotzeko.
horrela deritzo esnekiek, okelak eta arrainek berez daukaten (eta zaporea janzten dituen) azido glutamikoaren sodio-gatzari. Aditibo den aldetik, E-621 bereizgarriaren bidez ezagutarazten da etiketan eta zaporea indartzeko baliatzen dute fabrikatzaileek. Sodio asko daukanez, bera osagai daukaten produktu ugarien (espeziak, kontserbak, aurrekuzinatuak -txipiroi, kroketa, lasagna, kaneloi, pizza...-, zorroko zopak, salda-kubotxoak, saltxitxak, betetako pasta, oliba beteak, aperitiboak, etc) sodio-edukia dezente altxatzen du.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa