Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gidariak eta oinezkoak hobetuz doaz arren, espero denetik urrun dabiltza oraino

Hiriko bideetako istripu larri ugarien esplikazioa auto barruko eta kanpoko jokamolde okerra da

 

Trafiko istripuak ez dira hiri arteko bideetan bakarrik gertatzen: gure herri eta hiriak zeharkatzen dituzten bide eta kaleetan ere jazotzen dira horrelako ezbeharrak eta bizitzak galtzen dira. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) emaniko datuen arabera, kausa honengatik 2005 urtean hil ziren 4.442 pertsonetatik 680 (zortzitik bat, beraz) oinezkoak izan ziren. Errepideetako heriotzen kopurua, 2004 urtearekiko, %6 jaitsi bada ere, estatistikak larriak dira oraino eta, jakina, hirietako bideetan garrantzi gutxiko istripuak bakarrik jazotzen direneko ideia baliogabetu, gezurtatu egiten dute.

Aurretiaz behintzat, biktimadun trafiko-ezbehar larriak gertatzeko arrisku gutxiago duten inguruetan istripuak probokatzen dituzten kausetan sakondu nahi izan du CONSUMER EROSKI-k. Horretarako, bide-segurtasunaren aurrean oinezko eta gidariek dituzten jokamoldeak erregistratu, kontabilizatu eta konparatzen ahalegindu da. CONSUMER EROSKI-ko teknikariak joan den iraileko hainbat egunetan, ibilgailu eta pertsona trafiko trinkoa duten Espainiako 18 hiriburutako (Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, A Coruña, Malaga, Alacant, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Murtzia, Logroño, Sevilla, Valladolid, Granada, Kordoba, Oviedo eta Zaragoza) erdialdeko kaleetan jarri ziren 220 semaforo, 163 zebra-pasabide eta 57 stop seinaleren aurrean eta oinezkoek zein gidariek eginiko arau hausteak apuntatu zituzten. Guztira, 98.323 oinezko eta 143.062 ibilgailu erregistratu zituzten.

Bildutako datuek erakusten dutenez, bai gidariek, bai oinezkoek ere, hobeki betetzen dituzte zirkulazio arauak orain 2003 urtean eginiko ikerlan batean baino. Hobekuntzak hobekuntza, bidean dugun auto barruko zein kanpoko jokamolde okerra espero genezakeenetik biziki urruti dago eta zuhurtziagabeko jokaerak eta egintza salagarriak gehiegi dira oraino ere. Gure hiri eta herrietan trafiko arauen aurreko errespetua, zenbaitetan, eskasa da eta gidari eta oinezkoen okerreko azturek, hein handi batean, hiriko bideetako istripu larri ugarien esplikazioa ematen dute.

Gidariez ari garela, stop seinalearen aurrean horietako erdiek kasik ez dute ibilgailua gelditzen, hamarretik batek semaforoa gorri edo laranja pasatu zuen eta beste horrenbeste telefono mugikorrez hizketan zihoazen, ibilgailua gidatzen zuten bitartean. Bestetik, hamarretik ia bik (%19) ez zuten intermitenterik maniobrak adierazteko; arau hauste hau orain hiru urte baino maizago gertatzen da (%14). Oinezkoek ere ez dituzte betetzen bide arauak, beren burua arriskutan jarriz. Oinezkoen %21ek semaforoa gorri zeharkatu zuten kalea (%20, 2003an) eta %24k zebra pasabidea zeharkatu zuten, ibilgailurik ba ote zetorren begiratu ere gabe (duela hiru urte baino bi aldiz gehiago).

Datu guztiak, ordea, ez dira negatiboak. Gidariei dagokiela, zebra pasabideetan oinezkoei pasatzen utzi ez zietenen batez bestekoa %11raino jaitsi da (duela hiru urte %40 inguru izan zen). Segurtasun uhalaren erabilera dela eta, ikusitako hamar ibilgailutik ia bitan (%18) bertako bidaiari batek edo gehiagok ez zeramaten jarria dispositibo hori; datu hau 2003an jasotakoa (%44) baino askoz ere apalagoa da. Adiera horretan, zehatz dezagun aurreko eserlekuen (uhala jarrita ez zutenak %11 ziren) eta atzekoen (%40 uhalik gabe) aldea nabarmena dela.

CONSUMER EROSKI-k beste aldetik, motorzaleek kaskoa geroz eta gehiago erabiltzen dutela egiaztatu zuen, azterturiko hirietako kontzientziatze-graduan aldeak hauteman bazituen ere. Horrelako ibilgailuetan dabiltzan guztien %1 Madrilen, eta %2 Iruñean eta Zaragozan kaskorik gabe zihoazen; Granadan hirutik batek ez omen zekien segurtasun elementu hori jartzea derrigorrezkoa zela eta Oviedon, Gasteizen eta Donostian kopuru hori %20raino joan zen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto