Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: Lanbide baten gainbehera

Gredos-en ez dago mandazainik. Lanbide baten azken gainbeheraren testigantza dira irudi hauek. Eroritako enborrak, inoiz tona batetik gorako arbola tantaiak, bide bazterretik kentzeko xedez malkar erpinetatik gora gizaseme mardulak eta abereak eroaten zituen ogibide latz honek. Mandoen tokia makinak bete du orain eta aurrerakuntza bide bazter horretatik ikusten du mandazainak, goibel. Mandoa eta gizakia gorago eta urrunago iristen ziren basoko pistetan barrena, baina makinaren abiadarekin ezin lehiaturik, amore eman behar izan dute. Atzo bai, atzo egur enkanteraino heldu behar... Hura bai ogibide latza, folkloretatik urruti!

  
Ruben García Blázquez

Abere sendoa, umila

Goiztiria mendian. Behe lainoa azpian. Egunsentiko brisa epelak bero errea iragartzen du. Mandoak uztarpean sartzeko zain, artega. Behinola harkaitzetan taxuturiko bidezidor latzetatik eramango ditu nagusiak. Esanekoa da aberea, mardula, baina zerikusirik ez du dagoeneko suntsituak diren Vall d'Aran-eko haiekin. Leon-en ere, San Andres ferian ere, ez dira aurkitzen halakoak. Egun Espainian mandorik bada, Rocio erromeriara doazen karroei tira behar dutelako bizi dira. Bestela, argazkietako kontua ziren.

  
Ruben García Blázquez

Gailurrean

Mendilerroaren goialdera heldu behar da, lepoa gibelean utzirik, granitozko sabel hanpatu horietara igotzeko: bertan dautza euriak, haizeak eta urteek eraitsitako enborrak. Usteltzen hasita, sutarako bakarrik balio izan aurretik iritsi behar. Ez da lantegi erraza, ordea, hemen aritzea. Behe aldeko zura eta bide bazterrekoa makinak eraman du. Aise biltzen dena.

  
Ruben García Blázquez

Goitik beherakoan, gainean hainbat tona

Labar eta amildegia nonahi, mandazainak enborra aukeratu eta uztarriko kateei erantsi die. Tantai batzuk zazpi metrotik gorakoak dira baina, nagusiak akuilaturik, bideraino ateratzeko ahaleginetan dihardu mandoak. Eta berriro, eta ostera ere bai, tokia garbitu arte. Mandazain zaharrak gogoan du: behera iristeko lehiarik ez zen garaietan pinua zuritu eta azala bertan uzten zen, lurraren mesedetarako.

  
Ruben García Blázquez

Goitik beherako pendiz malkartsuan mandoak poliki ibili behar du, amilduko ez bada: aurrerabidea galarazten dien karga galanta eta beherantz bultzatzen duen inertzia orekatu behar dira. Jardunez ikasten da teknika. Aitak semeari pasatu dio ogibide honetako altxorra belaunalditan. Goizean goiz, orga kargatu eta mendi aldera abiatzean, etxeko txikienek ere ez zuten galderarik egiten. So zeuden, aurki ikasi beharko zuten lanbidera.

  
Ruben García Blázquez

Iraunkortasuna, hutsaren hurrena

Egun osoan hamar enbor. Orgaren parteaz traktoreak darama orain karga enkante-tokiraino. Merkatu prezioari egokitu behar zaio zur hau ere. Gizaki eta abereen ahaleginez, jakituriaz, ingurugiroarekiko errespetuz atera izanak; egurra hor izateak gailurra garbi egongo dela, suterik izango ez dela eta lurra saneatuko dela bermatzeak. Alferrikako ahalegina da.

  
Ruben García Blázquez

Mandazainik ez dago Gredos-en dagoeneko. Ogibideak ez du balio ogia ekartzeko. Agur esan die mandoei. Eta gailurrei. Eta egurketarako goiztiriei. Behinolako testigantza dira irudi hauek. Hor ez da folklorerik. Mandazainena lana zen, latza zen.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto