Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bidezko Merkataritza: Denon mesedetarako kontsumo-plegua

Europar Batasunaren atze-atzealdean doa Espainia Bidezko Merkataritzako produktuen erosketan ere, baina elkartasunezko praktika hori zaleak bereganatuz doa

 

Espainiako Bidezko Merkataritzak arrakastatsua bezain zokoratua dago. Arestiko estatistiken arabera, Espainian mila biztanleko 348 euro gastatzen dira horrelako produktuetan; kopuru hori Europar Batasuneko batez bestekoaren (2.318 euro, mila biztanleko) urruti dago, azpitik. Eskulanak, egur tailatua, kafeontziak, mantelak, diru-zoroak, zetazko zapiak, poltsak, nekazaritzako produktuak (kafea, txokolatea, marmelada...) gora datorren eskaintza komertzial solidarioaren osagaietako batzuk dira eta, gainera, Eguberrietako kontsumismoari bestelako adiera emateko aukera polita da. Era askotako produktuak dituzte hor, ez ohi dira garestiak eta dendetan, katalogo bidez telefonoz eta interneten daude salgai.

Ekoizleei Iparraldeko merkatuetarako zuzeneko sarbidea eta lanean ez ezik salmentan ere aritzeko berdintasun eta justiziazko baldintzak eskaintzen dizkien sistema martxan jarriz, Hegoaldeko herrialdeetatik pobrezia hein batez erauzteko modu eraginkorretako bat da Bidezko Merkataritza. Kontsumitzaileari, gainera, erosi duen produktua duintasunez ekoitzi dela bermatzen zaio. Helburu horietara iristeko produktuak nekazariei eta eskulangileek zuzenean erosten zaizkie, bitartekariak ezabatuz, eta ekoizleei ahaleginen araberako soldata justua ematen zaie.

Arestiko historia

Bidezko Merkataritza mugimendua Europan sortu zen joan den mendeko seigarren hamarkadan, 1964 urtean Genevan (Suitza) Merkataritza eta Garapenaz egin zen Nazio Batuen lehen Konferentziaren ostean. Herrialde txiroek aberatsenei bertako nekazaritza produktuen esportazioari ateak zabal ziezazkieten eta Ipar eta Hegoaldearen arteko merkataritza-desorekatik irteteko aukerak eskatzen zizkieten orduan.

Holandan ireki zen 1969an Bidezko Merkataritzako lehen denda Europan; bi urtean mundu zabalean 120 worldshops (munduko dendak) ziren. Harrezkero, Bidezko Merkataritzako establezimenduak Holanda, Alemania, Suitza, Austria, Frantzia, Suedia, Britainia Handia eta Belgikan barrena zabaldu dira.

Europan inauguratu eta handik ia 20 urtera, Bidezko Merkataritza Espainiara iritsi zen, EAEra, zehazki. Handik 10 urtera, 1996an, Bidezko Merkataritza Erakundeen Estatuko Koordinakundea sortu zen, horrelako produktuen salmenta sustatzeko xedez. Egun, koordinakunde horrek 34 erakunde eta 60 saltoki biltzen ditu herrialde nazionalean. Eskaintzen dituen produktuak era guztietakoak dira: ohiz kontsumitzen direnak, hala nola kafea, tea, txokolatea, azukrea, etc., eta beste zenbait espezialitate ere: eztia, marmelada tropikalak, espeziak, gailetak, fruitu lehorrak, likoreak, etab.

Bidezko Merkataritza zifratan

Bidezko Merkataritza zigiludun Nazioarteko Erakundeak (FLO) arestian emaniko datuen arabera, Bidezko Merkataritzako produktuen osoko salmentak 1.100 milioi eurokoak izan ziren 2005ean, hots, 2004 urtekoen aldean, %37 gehiago. Estatu espainiarrean Bidezko Merkataritza urteko %16,9 haziz etorri da azken bost urteotan, Setem Federazioko -Bidezko Merkataritza Espainian, 2006- urtekarian agertu denez. Datu horiek erakusten dutenez, Espainiako Bidezko Merkataritzak egiten dituen salmenten %80 lau erkidegotan banatzen dira: Katalunia (%35"5), Madril (%20"3), Galizia (%15"5%) eta Andaluzia (%9"3). Aurrerapenak aurrerapen, espainiarrek Bidezko Merkataritzan, mila biztanleko, 348 euro baizik ez du gastatzen: horixe da Europar Batasuneko kopuru txikiena -Europan egiten dira mundu zabaleko salmenta guztien %60 - 70 inguru-, aurretik Portugal bakarrik duela (36 euro). Horrelako produktuak dituzten dendez ari garela ere, Europan ditugun auzoekiko aldeak nabarmenak dira: Espainian 80 denda daude eta Holandan, adibidez, 400 baino gehiago.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto