Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

DVD erreproduzitzaile eramangarriak: Amaiera gabeko filmak

Baterien iraupenak-kasuren batean pare bat ordu baino ez- DVD erreproduzitzaile hauetako batzuk elektrizitate-saretik at erabiltzea zeharo galarazten du

 

DVD erreproduzitzaile eramangarriak elektronikaren miniaturizazioak erdietsitako beste lorpen bat dira. Mahai gaineko erreproduzitzaileak bezala, etxeko egongelan balia daitezke telebista batekin baina mugikortasuna dute, dudarik gabe, egiazko abantaila handia. Dauzkaten pantaila eta bozgorailuei esker, Internetetik ekarritako filmak edo DVD-ak ikusteko, musika CD edo MP3-an entzuteko edo argazki digitalak miresteko balio dute. Aparatu hauetako batzuek bideojokoak ere dakartzate. Hori guztia, hegazkin, auto, tren edo autobuseko bidaiak gozarazteko jomugaz edo, bestela, erabiltzailea joandako tokian multimedia zentro gisa ibiltzeko.

Zazpi hazbeteko pantailaz hornituriko zortzi DVD erreproduzitzaile eramangarri aztertu dira oraingoan; beren prezioak 129 eurotik (Omisys Voyager eta Red Bell DVP7XRP) 249 euroraino (Philips PET725) doaz. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Daewo da: denetan merkeenetako bat izaki (139 euro) erabilera proban kalifikazio on-ona jaso zuen (7,4 puntu, 10etik); halaz ere ez du MP3 erreproduzitzen eta lagin handien eta astunenetako bat da. Philips, denetan garestiena, azterturiko guztien hoberena da eta bere bateriak gainerakoenek baino askoz ere gehiago irauten dunez, aukera polita gertatzen da, elektrizitate saretik at funtziona dezakeen erreproduzitzaile baten bila dabilenarentzat.

Aparatu hauek erregulatzen dituen segurtasun araua zorrotz-zorrotza da eta ekipoei proba ugari gaindiarazten dizkie: azterturiko laginetako bik ez zituzten proba horiek denak gainditu, hainbat motiborengatik. Aparatua biltzen duten plastikoek ez dute itxura galdu behar tenperatura garaietan, Omisys laginarekin jaso bezala. Thomson laginaren akatsa, berriz, arinagoa izan zen: korronte-egokitzailea ez da agertzen dagokion ikurrarekin markatua. Bestetik, aparatu guztiak seguruak dira.

Elkargarritasun elektromagnetikoko testaren bidez ekipoak deskarga elektrostatikoen (deskarga elektrikoak, "giroa kargaturik" dagoenean, azalera metaliko bat ukitzean proboka ditzakegun horien modukoak) eraginen nozitzen dituen egiaztatzen da. Horrelako deskargak jaso ondoren, erreproduzitzaileek normaltasun osoz funtzionatzen segitu behar dute. Fuss, Thomson, Omisys, Daewoo eta Best Buy laginek ez dute proba hori gainditu eta, funtziona zezaten, itzali eta ostera piztu egin behar izan ziren.

Pantaila guztiak, zazpi hazbeteko LCD motakoak dira, formatu panoramikokoak (16:9) baina erreproduzitzaileok telebista zaharrenen neurri klasikoetara ere egokitzen dira (4:3). Thomson eta Omisys laginek hamarka bideojoko dituzte eta Omisys markakoak joko horiekin aritzeko bi aginte ematen ditu.

Ekipo hauek DVD bideoak (filmak erosi eta alokatzen diren formatua) eta Divx edo MPEG4 (Internet bidez pelikulak partekatzeko estandarra, film bat CD bakarrean edo sei luzemetraia DVD batean-hamabi, DVD hori geruza bikoitzekoa bada- gordetzeko aukera ematen duena) erreproduzitzen dituzte. Next Base da argazkiak erreproduzitzen ez dituen bakarra eta, Daewo laginak bezala, ez du doinurik irakurtzen MP3-n.

Pantailen kalitatea

Irudiaren kalitateari dagokionez, saiakeretan baliatzeko DVD baten eta bideo-seinaleen sortzaile profesional baten bitartez ikusmen-angelua, pantailaren uniformetasuna, saturazioa, pixel akastunen agerpena, islapenak, hotsak eta distira-kontrastea erlazioa neurtu dira 1etik 10era. Monitoreek agertu dituzten emaitzak zuzenak dira (pixek akastunik ez da bilatu) eta Philips laginaren kalitatea nabarmendu da (9 puntu 10etik), ondotik Red Bell (8,3 puntu) eta Thomson (8,2 puntu) datozkiola.

 

Konektoreez ari garela, denak erabil daitezke mahai gaineko DVD gisa, bideo-kable konposatu baten bidez beste telebista bati konektatuz gero. Harrigarria gertatzen da hori, horrelako konektoreak ez baitira hoberenak bideoarentzat (S-bideo edo RGB askozaz ere hobeak dira); audioarentzat, ordea, azken generazioko irteera digitalak ezarri dituzte (horrela egin dute Thomson, Philips, Daewoo, Omisys eta Fuss laginek). Daewo da osagaikako konexioa daukan bakarra (kalitate hobea ematen du). Aurikularren konexioa ere arrunta da eta bigarren konektorea (biziki baliagarria film berbera ikusten bi lagun ari diren kasuetan, adibidez) Thomson, Philips eta Best Buy laginek bakarrik daukate. Daewoo eta Omisys laginek multimedia txartelak (argazki-kamera batena bezala) irakurtzen dituzte; horri esker argazkiak ekipo hauetan ikus daitezke, zuzenean. Daewo, Omisys, Thomson eta Fuss laginek USB konektorea daukatenez, ez da derrigorrezkoa filmak CD edo DVD batean grabatzea: USB kanpo-memorian eduki daitezke.

Pieza osagarriei dagokiela, ekipo guztiek dauzkate elektrizitate sarean eta automobileko pizgailuan konektatzeko entxufea, audio eta bideorako kableak eta babes-maletatxoa. Thomson da urrutiko agintea ez daukan bakarra. Daewoo, Omisys eta Red Bell laginek bi aurikular pare dituzte eta Thomson laginak bi.

Erabilera proba

Zortzi erreproduzitzaile eramangarriak sei ohiko erabiltzailek sakon frogatu eta emaitzak 1etik 10era kalifikatu zituzten. Erreproduzitzaile horietako zazpi eraisgarriak dira, hots, DVD sartu eta filma ikusi ahal izateko, pantaila zabaltzea agintzen dutenak. Next Base, berriz, erabiltzaileek okerrago baloratu duten eta kalifikazio apal gehienen sorburu izan den euskarri bertikal aski ezegonkorrean muntatzen da. Hoberen kalifikatutako erreproduzitzaileak Philips, Fuss (biak ere 7,5 puntuz, 10etik) eta Daewo (7,4 puntu) dira. Kontsumitzaileek baloratutakoa aintzat izaki, Philips lagineko botoi-saila eroso eta soila da. Omisys laginak eraman du puntuazio apalena (6,5 puntu) argibide-liburuaren itzulpenak dokumentua ulertezina bihurtu duelako (3,8 puntu), soinuaren kalitatea apala delako (5,8 puntu) eta funtzionatzean hots asko egiten duelako (6,5 puntu).

Kontsumitzaileek gaztigatu dutenez, erreproduzitzaile guztietan bozgorailuen soinua apalegia da; horrenbestez, kaskoak ezinbestekoak dira hein handi batean, filmez gozatu ahal izateko. Bukaerez ari garela, Philips laginarena nabarmendu behar da; Omisys eta Best Buy laginena arruntagoa da. Best Buy laginaren botoi-saila erdipurdikoa da, ez du funtzionatzen behar lukeen bezala. Eramangarritasunari goazkiola, Red Bell da gehien gustatu dena; Fuss, berriz, funtzionamendu isilekoa da.

Zortzi argibide-liburuak zuzen daude; bermeak, berriz, ez: haietako bost gaizki daude. Fuss laginak dokumentu hori eduki ere ez dauka; Omisys, Thomson eta Philips laginek legeak agindutako bi urteko bermea bakarra eskaintzen dute eta Best Buy laginak, berriz, ekipoa osatzen duen softwarearen babes-aldia lehen 30 egunetara mugatzen du, legez kontra zeharo. Edonola ere, berme-agiriak esanak esanda ere, kontsumitzaileak erosketa-txartela gordetzen badu, Legeak xedaturiko bi urteko epe horretan babes osoa du; halaz ere, aurreneko sei hilabetetan akatsa jatorrikoa zela frogatu beharko du.

ERAMANGARRIAK BENETAN?

Toki batetik bestera eramanak izateko diseinatuak daudenez, funtsezkoa da DVD erreproduzitzaile hauek pisu eta bolumen txikikoak izatea. Denetan arinenak Omisys eta Red Bell dira (700 eta 750 gramo) eta astunenak Daewo eta Next Base (1.200 eta 1.250 gramo). Hauek dira, era berean, bolumen handienekoak. Ekiporik txikienak Fuss eta Omisys dira, handienak baino %40 txikiagoak. Elektrizitate kontsumoa kalkulatzeko, DVD bat bolumen handienean erreproduzitu zen. Red Bell da lagin denetan energi gastu txikiena egiten duena (10,5W); Next Base eta Fuss, berriz, 16W-tik gora dabiltza.

Omisys, Thomson, Philips, Fuss eta Red Bell laginen bateriak son de ion-litiozkoak dira, Daewoo, Next Base eta Best Buy-renak baino hobeak, ustez, hauenak nikel-metalhidrurozkoak izaki. Bateriaren iraupena funtsezko elementua da kontsumitzaile askorentzat, ez denentzat, ordea. Kontsumitzaile askok erreproduzitzaile hauek automobilean edo bigarren etxebizitzan filmak erosteko bakar-bakarrik erosten dituzte (horrelakoetan beti dago elektrizitate-iturri bat baliagarri). Gainerako erabiltzaileentzat, ostera, autonomia eskasak bereiz lezake amaiera zoragarriaz gozatzea edo filmaren bukaera nolakoa den jakin barik geratzearen arteko aldea.

Autonomia, DVD bat bolumen ertainean erreproduzituz neurtu zen, ekipoa itzali arte. Best Buy aparatua bi ordu jarraituan erreproduzitzeko gauza ez zela izan jakinik (bi minutu falta izan zitzaizkion), hobe du balizko erabiltzaileak ekipoa entxufatu gabe filma ikusten hasi baino lehenago iraupena egiaztatzea. Fuss (2:12) eta Red Bell (2:25) laginen iraupena ere ez da biziki hobea. Datu horiek harik eta kezkagarriago bihurtzen dira, urteak joan urteak etorri, baterien iraupena urritu egiten dela kontuan hartuz gero. Next Base (3 ordu eta 55 minutu) eta Philips (4 ordu eta 13 minutu) dira denetan hoberenak, askozaz ere, proba honetan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto