Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ahate eta antzaren foie-grasak: Xarmadun gantza, tamainaz kontsumitu beharrekoa

Prezio biziak kolesterol eta purina ugari dituen produktu honetatik asko jatea mugatzen du

Sei foie-grasak, banan-banan

Zubia

Ahatearen mi-cuita
91,33 euro kiloko
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Erdi-kontserba, 75 gramoko ontzia. Ez dauka azido askorbikorik.
Dastatze proban 6,1 puntu; aldekoak: "zapore goxoa", "kolorea" eta "trinkotasuna"; aurkakoak: "gogorra", "lehorra" eta "zapore motela ".

Ibardin

Ahatearen gibel gantzatsu osorik
111,54 euro kiloko; ahatearen foie-grasetan garestiena.
Aukera polita, honakoa ere. Erdi-kontserba, 130 gramoko ontzia. Bigarren gantzatsuen (%58%) eta kalorikoena (558 kcal. 100 gramo). Osasunarentzat kaltegarriena den gantz saturatu gehien daukatenetako bat (produktuaren %23,5). Proteina gutxien dutenetako bat (%5,6).
Dastatzen proban hoberena (6,6 puntu); aldekoak: "zapore atsegina", "ahoratzean urtu egiten da" eta "kolorea"; aurkakoak: "gantzatsuegia" eta "igurzteko zaila".

Delicass

Ahatearen gibel gantzatsu osorik
79,38euro kiloko; azterketako bigarren merkeena.
Erdi-kontserba, 200 gramoko ontzia. Etiketa-arautegia urratzen du: osagaien zerrendan adierazten ez duen aditibo bat (azido askorbiko antioxidatzailea) baliatu du. Osasunarentzat kaltegarriena den gantz saturatu gehien daukatenetako bat (produktuaren %23).
Ez dauka nitritorik, ez nitratorik. Dastatzen proban 5,2 puntuz, gutxien gustatu direnetako bat da hau; aldekoak: "zapore goxoa" eta "ahoratzean urtu egiten da"; aurkakoak: "zapore garratza", "gantzatsuegia" eta "kolorea".

Granja Goiburu

Ahatearen foie-gras mi-cuita
108 euro kiloko
Etiketa-arautegia urratzen du: pisu garbia ez du agertzen eta ikusmen-eremu berean ez da adierazten eman beharreko informazio osoa. Gantz (%62) eta kaloria (592, 100 gramoko) aldetik, punta-puntakoenetan. Osasunarentzat kaltegarriena den gantz saturatu gehien daukatenetako bat (produktuaren %23). Ez dauka nitritorik, ez nitratorik, ez azido askorbikorik.
Dastatzen proban 4,4 puntuz, gutxien gustatu direnetako bat da hau; aldekoak: "zaporea" eta "ahoratzean urtu egiten da"; aurkakoak: "zapore bizia" eta "gantzatsuegia".

Martiko

Ahatearen foie-grasa osorik
69,41 euro kiloko, denetan merkeena
Erdi-kontserba, 130 gramoko ontzia. Etiketa-arautegia urratzen du: etiketan ahate-gibela adierazten bada ere, fabrikatzaileak antzararena baliatu du. Gantz gutxien (%44) eta kaloria gutxien daukana (445 kcal 100 gramoko); horiez gainera, osasunarentzat kaltegarriena den gantz saturatu gutxien daukana da, (%18). Bestetik, ordea, denetan gaziena da (%1,5).
Dastatze-proban 5,8 puntu atera ditu; aldekoak: "ahoratzean urtzen da", "zapore sakonekoa da" eta "ongi igurzten da"; aurkakoak: "zapore biziegia" eta "kolorea".

Rougie

Antzararen foie-grasa osorik
228,75 euro kiloko, azterlaneko denetan garestiena.
Kontserba den bakarra, 200 gramoko ontzia. Etiketa-arautegia urratzen du: etiketan adierazten diren aditiboetako batzuk ez dira agertzen produktuan; lege-hauste arintzat jo daiteke hori. Gantz gutxien (%45) eta kaloria gutxien (457 kcal 100 gramoko) daukatenean bigarrena; horiez gainera, osasunarentzat kaltegarriena den gantz saturatu gutxien daukan bigarrena da, (%19). Proteina gehienekoa (%9,8) eta gatz urrienekoa (%0,4). Ez du nitritorik, ez nitratorik, ezta azido askorbikorik baliatu.
Dastatze-proban 5,4 puntu atera ditu eta gutxien gustatu direnetako bat da; aldekoak: "ongi urtzen da", "zaporea" eta "itxura"; aurkakoak: "zabaltzeko gogorregia" eta "zapore biziegikoa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto