Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileek enpresa sustatzaileari etxebizitza erosi zioten, baina salerosketako eskrituran agertzen zenez, "eskritura honek sorrarazten dituen gastu guztiak, are hiri-izaerako lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko udal zerga bera ere erostunek bakarrik ordaindu beharko dituzte".
Klausula hori gehiegizkotzat hartuta, saltzailea auzitara eraman zuten, baldintza hura balio gabe utz zezaten eskatuz. Lehen instantzian irabazi bazuten ere, apelazioan galdu egin zuten. Kantabriako Lurralde Entzutegiko 4. Sekzioak, 2006ko urtarrilaren 3an emaniko epaian argudiatu zuenez, zerga hori erostunei ordainaraztea ez da gehiegikeria eta ez da Kontsumitzailearen Legearen aurkako.
Horrenbestez, klausula balioduntzat jo zuen, itunak egiteko askatasun printzipioaren arabera; dena den, epaiketako kostuak ez zizkion galtzaileari ordainarazi, ohiko den bezala, zuzenbide alorreko duda latzak baitzeutzan kasu hartan.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa