Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile bati hagina hautsi zion teorikoki hezurgabetua zegoen oliba baten hezurrak. Jasaniko kalteengatik indemnizazioa negoziatu zuen fabrikatzailearekin baina, emaitzarik lortu ezean, epaiketara jo zuen. Bertan, Bartzelonako Lurralde Entzutegiko 17. Sekzioak, 2005eko azaroaren 29an emaniko sententzian, arrazoia eman eta fabrikatzailea eta bere aseguru-konpainia kondenatu zituen, odontologoaren tratamenduaren kostua (4.000 eurotik gora) ordaintzera.
Horrelako kasuetan kaltetutakoak akatsa, jasaniko kaltea eta bien arteko lotura frogatu behar izaten ditu; horrela jardunik, epaitegiaren ustez, horrelako frogak aurkeztu zituen kontsumitzaileak. Entzutegiak argudiatu zuenez, aurkezpena eta zentzuzko erabilera aintzat harturik, legez espero daitekeen segurtasuna ematen ez duen produktua da akastuna. Horrelaxe gertatu zen teorikoki hezurgabetuak zeuden olibekin, fabrikazio eta komertzializatze prozesuetan fabrikatzaileak baldintza guzti-guztiak zorrotz beteak zituen arren.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa