Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Automobil berria matxuratu eta ordezko piezarik iritsi ez

Kontzesionarioan ibilgailu berria erosi nuen baina handik bost egunera ABS sistemak, egonkortasun-mekanismoak eta trakzio-kontrolek funtzionatzeari utzi zioten. Ordezko piezak noiz iritsiko ziren ez zekitela esan zidaten kontzesionarioan. Laugarren egunean inork ez zekien ezer ere, kotxea konpondu gabe zegoen oraindik eta bezeroa artatzeko zerbitzuak ez zuen erantzuten. Zenbateko epea du fabrikatzaileak ordezko piezak ekartzeko? Zertarako balio ote dute bezeroa artatzeko zerbitzuek?

 Kontsumitzailea Defendatzeko Lege Orokorrak dioenez, izaera iraunkorreko ondasunak direnean -ibilgailuak, adibidez- kontsumitzaileak behar bezalako zerbitzu teknikoaz gozatzeko eta epe jakin batean ordezko piezak eskura izateko eskubidea izango du; horixe berresten du Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legeak ere. Halaz ere, etxetresna elektrikoen kasuan gertatzen ez den bezala (horretan ordezko piezak zerbitzatzeko epeak ere erregelatuak baitaude), adierazitako arau horietako bakar bat ere ez doa zehazten behar bezalako zerbitzu teknikoa ezartzeko eskubide lausoa xedatzetik haratago. Automobilak konpontze lan eta zerbitzuei buruzko Errege Dekretuan ere ez da zehazten horrelako piezak zuzkitzeko epe finkorik.

Nolanahi ere, aipaturiko egoera horretan Ondasun Higigarrien Bermeen Legea ere aplikatzeko modukoa da, automobil erosi berriaz ari baikara. Lege horren arabera, erositako ondasuna konpon dakion edo horren ordez beste bat eman dakion eskubidea zor zaio kontsumitzaileari. Konpontzea erabakitzen baldin bada, eragiketa hori doan, bidezko epean eta eragindakoari eragozpen handirik sorrarazi gabe egin behar da. Horrela gertatu ezean edo ondasuna konpontzea ezinezkoa denean, prezioa jaistea edo kontratua baliogabetzea exijitu ahal izango du erostunak.

Aurkeztu zaigun kasuan, hauxe da gure iradokizuna: saltzaileari ondasuna bidezko epe batean konpon dezan idatziz eskatzea (bureau faxa, jasotzearen adierazpen eta guzti, ziurtatua); horrez gainera, horrela gertatzen ez bada eta Bermeen Legearen arabera, erositako automobilaren antzeko beste bat edo kontratua baliogabe utz dadin (emaniko dirua bueltatuz, noski) exijituko duzula jakinaraziko diozu saltzaile horri. Bidezko epe gisa, analogiaz, etxetresna elektrikoen sektorean aplikatzen denak ere balio dezake; bertako arautegiak xedatua duenez, bezeroari, ordezko pieza eskatu duen egunetik hasita, gehienez ere hilabeteko epean entregatu beharko zaio, inportazioko aparatuak direnean; epe hori 15 egunekoa izango da, aparatuak estatalak direnean. Behar bezalako erantzunik jaso ezean, Erreklamazio Orria eskatu, bete eta Kontsumitzailea Informatzeko Bulegora edo abokatu batengana joatea aholkatzen dizugu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto