Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Alokaturik bizi den etxebizitza jabez aldatu

Etxebizitza alokatu didan jabeak saldu, hipotekatu edo, ez ordaintzearren, galdu egingo balu, nik, legezko kontratua edukita, bertan bizitzeko aukera izango al nuke, aurreko errenta pagatuz, merke-merkea balitz ere? Horrez gainera, kontratuaren iraupen edo epea zein izan daitekeen jakin nahi nuke.

 Alokaturiko etxebizitzaren jabeak saldu egiten badu, maizterrak ez du berehala alde egin behar bertatik aloger kontratuak indarrean iraungo duelako, lehen bost urteak bete arte, bederen. Hiri Errentamenduen 1994ko Legearen arabera, erostunak errentatzailea ordezkatzen du epe horretan, beren eskubide, obligazio eta guzti. Alokairu-kontratuaren iraupena luzeagoa bada, jabe berriari eragingo dio, non eta, fede onez, errentamendua bazenik ere ez bazekien, fede onez, etxebizitza erostean. Horrelako kasuetan, etxebizitzaren errentamendua bost urteak bete arte bakarrik jasan beharko du baina, hori bai, aurreko errentatzaileak maizterrari, bost urteak betetzeko falta den urtebete bakoitzeko hilabeteko errentaren pareko indemnizazioa ordaindu beharko dio.

Nolanahi ere, alokairu kontratuan etxebizitza saltzeak errentamendua iraungiarazten duela zehazten denean, erostunak bost urteak bete arte bakarrik jasan beharko du errentamendua. Errentatzaileak, hipoteka-exekuzio bidez etxebizitza derrigorrez saldu beharko balu ere, maizterraren eskubideak bost urteak bete arte iraungo du. Iraupen luzeagoko kontratuan bost urte horiek bete balira, errentamendua iraungitzat emango litzateke, kontratu hori Jabegoaren Erregistroan hipoteka egin baino lehenago ez balego; horrela izatekotan, hitzarturiko datara arte luzatuko da kontratua.

Alogera hitzartzea dela eta, legeak ezartzen duen gutxieneko epea bost urtekoa da; hori beste hori urtez luza badaiteke ere, errentamendu-epea hori baino handiagoa izan liteke. Horrela bada, errentatzaileari kontratua Jabegoaren Erregistroan inskribatzea komeniko zaio, babes-neurri gisa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto