Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ibilgailuen erabateko hondamenagatik aseguru konpainiek ematen duten diru-kopurua (balio benala) ez ohi da aseguratuen mesedetarako, inondik ere
Ez galdu informazio hau, baldin eta?
"Erabateko hondamena" esakunea gidari askorentzat aseguru konpainiarekin liskar bide bilakatu da. Istripua nozitu duen ibilgailua konpontzea ezinezkoa izateak, eskuarki, asegurua duen jabea eta konpainiaren arteko istilu iturri izaten da. Aseguru konpainia gehientsuek automobila konpontzea kostatuko litzatekeena baino indemnizazio txikiagoak eskaintzen dituzte. Horrelakoetan bazabiltza, ez etsipenik eman, ez zaitez asebete dirutza ziztrin batekin: horrekin ez autoa konpon zenezake, ez berria ekar zenezake-eta. Dirutza horiei balio benala deritze; bestela esateko, jeneralean kontsumitzailearen interesen galera esan nahi du horrek. Zer da balio benala?
Halakotzat jotzen da istripua nozitu duen datan ibilgailuak zuen salmenta-balioa, erosketa-merkatukoa baino txikiagoa, noski. Balio hori konpainietako perituek tasatzen dute eta, ibilgailua konpontzea baino merkeagoa denean, aseguru konpainiek konpontze lanak ordaintzeari uko egin ohi diote: horren ordez balio benala eskaintzen diote bezeroari.
Ez beti. Horregatik komeni da polizan agertzen diren baldintzak ikustea. Baliteke zure automobila aurreneko urteetan erosi berri bezalako balioan aseguratua izatea edo portzentaje batez hobeturiko balio benalean, erosketa-merkatuko balioan. Epaitegi Gorenaren arabera, indemnizazioa balio benalera mugatzen duen klausula baliozkoa izan dadin, nabarmendua agertu behar du eta, gainera, aseguratuaren sinadura agertu behar du bertan.
Konpontze lanen kostua ibilgailuarena baino handiagoa denean, hartu kontuan aholku hauek (finko eta uniforme ez badira ere):
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa