Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Sukaldeko labea: Traste zahar hura, desira-objektu bilakaturik

Generazio berriko labeek erre, gainerre, oreak harrotu, hainbat plater batera kuzinatzen dituzte, kerik ez dute kanporatzen, bere burua garbitzen dute eta...errezetak ere ematen dituzte

 

Hauxe da sukaldeko tresna protagonistetako bat. Hainbat urte mikrouhinak bazterturik igaro ondoren, dagoeneko ez da gehiago paderak gordetzeko kutxa, zor zaion tokia atzera berriz eskuratu du. Aparatu berriek dena dute: abangoardiako diseinua, eraginkortasun eta funtzionaltasun handia eta trasteak bere burua garbitzeko sistema sofistikatuak. Horrenbeste berrikuntzaren aurrean ez galtzeko pistak ematen dizkizugu.

Ahalegin txikiago, garbitasun handiagoa

  • Labe tradizionalen paretak lauak dira eta erraz gardi ditzakegu ohiko moduan, zapia eta ohiko produktuekin.
  • Auto-garbiketa katalitikoa duten labeen paretak lakarrak dira, zikintasuna xurga dezaten. Azalera lakar horrek koipea eta tekoak karbono-dioxido eta ur bihurrarazten ditu. Tamaina koskorreko elikagai-zipriztindurak labea hainbat aldiz konektatuz gero desagertu ohi dira. Esmalteari itsatsitako jangai kondarrak ile samurreko eskuilarekin edo zatar lehor batekin garbi daitezke. Garbigarririk ez da inola ere baliatu behar.
  • Garbitasunik higienikoena ahalegin txikienarekin erdietsi nahi baduzu, garbiketa pirolitikoa egiten duen labea aukeratu behar duzu. Horixe da sistemarik aurreratuena, baita garestiena ere (700 euro inguru). Pirolisiak koipe eta jangaiak 500ºC-taraino berotzen ditu, zikinkeri arrasto guztiak suntsiaraziz.
  • Labea aukeratzean paretak estaltzen dituen esmaltea ere hartu behar izaten da aintzat:
    • Titan: azalera lerrakor-lerrakor horri zikinkeri arrastorik apenas itsasten da; geratzen direnak, hala ere, zapi heze batekin ken daitezke; esmalteak, bestetik, kolpe, igurzpen eta tenperatura altuen aurrean berebiziko erresistentzia agertzen du.
    • Clean kristala: erresistentzia handiko azalera lau eta distiratsua denez, elikagaiak ez zaizkio itsasten.
    • Top Slide: jangaiak arinago itsats dakizkion eragiten du.
    • Clean-Enamel: koipe eta zikinkeriazko zipriztindurak itsastea galarazten du eta alboetako karrilak erraz ateratzea ahalbideratzen du.

Lae seguruak, ke gogaikarririk gabeak

  • Erredurarik nozitu nahi ez baduzu, aukera ezazu "ate hotza" sistemadun labea; sistema horri esker, atearen kanpoaldea etxetresna elektrikoentzat europar arautegiak xedatua duen tenperatura-muga baino epelago dago. Atearentzako Isofront Plus izeneko babes termikodun labea ere eros dezakezu: sistema hori osatzen duten hiru kristalei esker, kanpoko tenperatura ez da behin ere izango 50ºC-tik gorakoa.
  • Tiragailuak eta labearen aurrealdeak batzuetan izaten dituen tenperatura garaiak epeltzeko, lurrunen irteeragatiko kondentsaziorik  gerta ez dadin saiatu behar da; horretarako, aparatuaren inguruan aire-korrontea eragiten duten mekanismoak ezarri behar zaizkio labeari; horietako batzuek lurruna ez sortzeko aireztapen dinamikoa eragiten duen dispositiboa daukate.
  • Labearen barrualdeko lurruna eta lurrunen igorpena urritu ere egin daiteke, sukaldeko altzarien gainetik gantz-pelikula osatzeari saihets eginez, aparatuak ActivCat iragazkia baldin badauka: mekanismo hori usain-katalizatzaile eta koipearen kontrako iragazki da.
  • Lurrunik harro ez dadin hirugarren aukera MCS nahaste-kameradun labea erostea da. Freskatze dinamikoko sistema horri esker, irteten diren lurrunen tenperatura kanpora atera aurretik jaitsi eta kondentsazioa ekidin daiteke.
  • Etxean haurrak badabiltza, labeak blokeo sistema edukitzea komeni zaizu aparatua ustekabean martxan jar ez dadin aurrean heldurik ez bada.

Ahaleginik txikiena eginez, janaria prest

  • Touch Control sistemaz hornituriko lanean sutondoko kristal zeramikoa ukitzea aski da, koadro digital batean agertzen diren funtzioak aktibatzeko. Funtzioetako bat hautaturik, berotasunaren intentsitatea, berotze azkarra, segurtasuneko deskonexioa eta beste hainbat funtzio zehaztasun osoz erregulatu ahal izango duzu. Horrelako labeak 500 euro inguru kostatzen dira.
  • EPS sistema dauka labea nahiago baduzu, zehaztasun osoko kontrol elektroniko bati esker 50ºC eta 300ºC arteko tenperaturak, 24 kuzinatze-programa automatiko eta 10 berotze-funtzio desberdin (lurrunez erretzea, egur-labean bezala prestatzea, etc.) hautatu ahal izango dituzu 700 eurotik aurrera.
  • Sukaldean zure esanetara arituko zaizun laguntzaile pertsonal baten antzeko zerbaiten bila bazabiltza eta hori ordaintzerik baduzu aukera ezazu EPS Plus sistemaz osaturiko labea (1.000 euro inguru): horrek janariak hautatzen lagunduko zaitu eta etengabe informazioa emango dizu: emaitzarik hoberenak erdietsiko badituzu, tenperatura baldintza egokienak zein diren edota bandeja zein altueratan ezarri behar den adieraziko dizu. Aholku denak eta informazio guztia begi bistan izango duzu, apunte pertsonalizatuak egiteko aukera emango dizun testuz osaturiko menu batean.

Funtzio bereziak

  • Jaki gainerre edo gratinatuak gustuko dituenarentzat modelo batzuek hobekuntza berri-berriak dakartza hala nola turbo-grilla: honek, izan ere, goialdetik indar handiko berotasuna irradiatu eta hedatu egiten duenez, erretzen ari den bitartean ez da derrigorrezkoa elikagaia iraultzea. Termostatoaren bidez grill horren tenperatura erregulatzea nahiago baduzu, vario-grill sistema daukan laba komeni zaizu. Jangai batzuk gainerretzeko ohiko grilla, tamainaz eta indarrez, aski ez denean MaxiGrill dispositiboduna ekartzea komeni da. Pieza uniformeki erre eta kanpo aldea poliki gorritu gura baduzu, MaxiGrill turbinadunak emango dizu soluzioa.
  • Familia ugaria edo, bestela ere, jaki gehientsuak labean prestatzea nahiago duen zaletua denean, Turbo Plus edo Turbo-erretzea sistemaz hornituriko labea ekarrita asmatuko dute. Funtzio horiei esker, aldi berean errezeta bat baino gehiago prestatu ahal izango duzu, usainak eta zaporeak elkarrekin nahasteke.
  • Gozozaleen labeak azpialde turboduna eduki behar du, nahitaez, postreak eta pizzak moldatzeko egokia baita; eko berotasun tradizionala edukitzea ere aukera polita da, ogi eta opilen orea harrotzeko hauxe baita hoberena.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto