Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Funtsezkoa da nork bere porrotak behar bezala onartzea: gutxi edo gehiago, horrelakoak egitea ezinbestekoa dugu eta
Frakasoa onartu eta behar bezala erreakzionatzeko prestatuak al gaude? Optimista eta pesimistak, alai eta malenkoniatsuak bere bizitzan zehar huts eginiko apustu handi eta txikiei buru egin behar die. Zenbat bikote osatu eta desegin dira? Zenbat enpresa-ekimen ez da gorpuztu? Lanbidea aukeratzen asmatu genuen? Aztura txarrak -erretzea, ganorarik gabe jatea- uzteko edo jokamoldea hobetzeko egiten ditugun ahaleginetan alferrikako saiakerak metatzen zaizkigu maiz.
Aldez edo moldez, frakasoa bizitza osoan aldean eramango dugu, garaipena bezala. Porrota onartzeko, dena den, ez gaude prestatuak. Ez pedagogi sozialak, ez akademikoak, ez famili girokoak prestatu gaitu egokiro gure akatsak (ezta gure arrakastak ere) onartzeko. Ondorioz, ez dugu ikasi horien arduradun izaten.
Saia gaitezen zientzialariak jokatzen duen bezala, frakasoa aldaketaren eragile bihurtzen. Akatsik gabe ez dago aurrerabiderik. Ikas dezagun, hortaz, une mingots horiei ere zukuak ateratzen.
Epe luzera, bere ahulezia, porrot eta akatsak jende aurrean aitortzeko orduan inolako eragozpenik izan ez duten pertsonak hobeki kontsideratzen dira, aitorpen hori era orekatuan egin bada, akatsa ezkutatu gabe eta akatsaz harro agertu gabe.
Norbait egiaz dena eta uste denaren arteko aldea benetako nia eta super niaren arteko enfrentamenduaren agerpena da. Desoreka horrek, argi eta garbi, bizitzako ikasgai nagusia gainditu ez dugula esan nahi du: nork bere burua eta bere egiazko potentzialtasunak ezagutzea, alegia. Urteak joan ahala, helduaroan nolabait sartu ahala, amestutako helmugara iritsi ez dela eta iritsiko ez dela dakien horren etsipenaz, jabetzen gara normaltxoak, xeheak, garela, besterik gabe. Garrantzizkoena, egiaztapen hori dezepziorik ez izatea, norbere buruaren onarpena baizik.
Nork bere burua onartzea pertsona helduek berezkoa duten baretasunaren bermea da: dotoreziaz eta kezkarik gabe "hauxe dugu dagoena; naizen naizenean eta daukadan honetan onartzen dut ene burua eta, nahi duenak naizen bezala har nezan" esatea lortzen dutenen dotorezia eta heldutasuna.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa