Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gizaki heldu baten organismoak egunean 0,8 gramo proteina behar du, kiloko. Pertsona bat 70 kilo bada, esate baterako, 60 gramo egunean aski du. Litro erdi bat esne (16 g proteina), bazkaltzean 120 gramoko xerra (24 g proteina) eta afaltzean 140 gramo arrain (25 g proteina) nahikoa litzateke. Elikagai proteiko gehiago -haragi, arrain, arrautza edota esnekia- hartzea organismoak proteina gehiago suntsitzeko esfortzuak egin behar izatea da.
Gaztainaren osaketa laboreetatik gertuagokoa da fruitu lehorrenetatik baino; izan ere, hauek baino karbohidrato konplexu gehiago -36 gramo 100 gramoko- eta gantz gutxiago -2 gramo 100 gramoko- dauzkanez, gaztainaren balio energetikoa, handia bada ere -175 kaloria 100 gramoko-, fruitu lehor gehienenaren herena baizik ez izatea. Dauzkan nutrienteengatik, haur, ikasle eta kirolzaleen dietaren osagarri egoki-egokitzat jo daiteke. Urtean sasoi jakin bati loturik agertzen denez, udazkenean edonork dauka gaztainaz gozatzeko parada.
Gordinik, erre berri edo egosita kontsumitzen ditugu gaztaina gehienak. Gozogintzan ere baliatzen da fruitu hau. Ezaguna da, adibidez, gaztaina konfitatuez egiten den marron glacé gozokia. Pure bihurturik, ile eta lumadun ehizaren osagarri ezin hobea osatzen dute.
Toki fresko lehorrean mantentzen dira gaztainak. Izoztuz gero, sei hilabetez iraun dezakete jangarri.
Janaria aurretiaz prestatzeko astirik ez baduzu, sukaldean aritzea gustatzen ez bazaizu, sukaldaritza ezer gutxi baldin badakizu eta, ondorioz, barazkiak eta lekaleak kontserban maiz kontsumitzen badituzu, agian zeure buruari galdetuko zenion: landarezkoak horrela jatea aztura osasungarria ote da?
Kontserban mantenduriko elikagaiekin jakiak prestatzea soil, praktiko eta azkar gertatzen da. Ohitura hori osasungarri izan dadin, egosita baino ez dauden kontserbak aukeratu, iturripean urez garbitu (kontserbatzaileak desagerrarazteko), xukatu eta baratxuri frijitu batzuekin osatzea aski duzu. Prestaturik dauden kontserbek -garbantzu eltzekaria, dilista potajea, etc.-, ohiko gantz, gatz eta antzekoez gainera aditibo ugari baitituzte: txorizoa, odolkia, urdaia edota bestelako jangai gantzatsuak, alegia. Horregatik bihurtzen dute astun digestioa. Otordua, nolanahi ere, arindu egin daiteke, jaki horiekin entsalada eta fruta bakarrik hartzen baditugu.
Teina eta kafeina konposatu kimiko berbera dira. Teaz edo kafeaz ari garela, izen bat edo bestea baliatzen dugu, baina bi landare horietan ugari datza substantzia. Alkaloide honek nerbio-sistema zentrala eta bihotza estimulatzen du eta eragin diuretikoak ditu. Mate belarrak, kola-intxaurrak eta guaranak ere teina daukate, berez.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa