Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadura haurdunaldian: Haurduntzaren ahogozoa

Haurdun dagoen emakumearen dieta ez da zertan arazoa izan, jarraibide soil-soilak betez gero

Emakume haurduna aldaketa handi askori normaltasun osoz egokitu beharko zaie, izaki bat sortzeko prozesuaren hastapenean, sufritu ordez, gozatu ahal izateko. Zalantza, kezka eta beldur gehien sorrarazten dituen aspektuetako bat elikadura bada ere, arazoa izan ordez, bizipen osasungarri eta atsegina izan daiteke eta izan behar du aurrerantzean ere, jarraibide soil batzuk betez gero.

Adimenez elikatzea

 

Haurdunari "egin behar duenaz" eta "egin behar ez duenaz" informazio piloa iristen zaio. Aholku eta aginduen zerrenda amaigabea denez, emakumeak ez du segurua sentitzen bere burua, are gutxiago lehenago ama izan ez bada. Lehen aholkua: ez da zertan obsesionatu dietarekin, pisuarekin, ezta beste muturrean amaitu ere, hots, gehiegi erlaxatzea, profesionalaren aholkuari jaramonik ez ematea, apetei bakarrik men egitea (fenomeno horrek, izan ere, ez du berebiziko garrantzia, elikaduraren desoreka sorrarazten ez badu, behintzat).

Zenbat kaloriaren premian nago?

Haurdunaldian zehar aldatu egiten dira kalorien premiak. Haurdun geratu denean emakumearen pisua egokia bada, haurduntzaren bigarren erditik aurrera energi premiak (eguneko, beste 250 edo 300 kaloria) areagotu egiten direla kontuan hartzea aski izango da. Etapa honetan nutriente batzuen beharra ere handitu egiten denez, esnekien eta laboreen kontsumoa areagotzea nahikoa da. Adibidez, mami edo gatzatu batek, baso bat esne gaingabetuk eta lau hatz ogik 300 kaloriaz hornituko ditu emakume haurduna eta esneki horiek kaltzioaren "aparteko" premia horiek ere aseko dizkiote. Haurdunak biren partez jan behar duela dioen mitoa argipen honekin zuzenduko dugu: amak bere barruan daraman izakia txiki-txikia da eta, horrenbestez, ez dago arrazoirik pertsona heldu bat beste elikatzeko.

Hobeki elikatzeko eta sentitzeko aholkuak

Egunean bospasei otordu

Egunean bospasei otordu egitea komeni da. Ez eman karga larregi urdailari, digestioak arinagoak izango dira eta "haurdunaldiko diabetesik nozitzekotan" odoletako glukosa hobeto kontrolatuko da.

Zein elikagaik egon behar dute noiznahi mahaian?

Bariatua izan behar du elikadurak. Haurdun dagoen emakumearen dieta eta haurdun ez dagoen gizakiarena bereizten dituena, funtsean, esnekien eta karbohidrato ugari duten elikagaien -laboreak eta deribatuak: ogia, gailetak, pasta, etab, patatak eta lekaleak- anoak.

Egun bateko otorduen adibidea

Emakume heldua Haurduna
Gosaria Baso bat esne kafearekin, azukre gutxi eta lauzpabost gaileta Baso bat esne* kafearekin, azukre gutxi eta lauzpabost gaileta
Hamarretakoa Jogurta eta fruta freskoa Jogurta eta fruta freskoa
Bazkaria A aukera:Barazkia patatarekin eta haragia edo arraina berdurarekin, 2 hatz ogi eta jogurta.
B aukera: entsalada edo purea edo zopa eta arroz, pasta edo lekaledun potajea eta jogurta.
A aukera: Barazkia patatarekin eta haragia edo arraina berdurarekin, lau hatz ogi eta jogurta*.
B aukera: entsalada edo purea edo zopa eta arroz, pasta edo lekaledun potajea eta jogurta*.
Askaria Fruta freskoa Mami edo gatzatua eta fruta freskoa
Afaria Entsalada edo purea edo zopa, haragia edo arraina edo arrautza edo haragizko ez oso gantzatsuak, bi hatz ogi eta fruta Entsalada edo purea edo zopa, haragia edo arraina edo arrautza edo haragizko ez oso gantzatsuak, lau hatz ogi eta fruta
Afalostekoa Infusioa, aukeran Baso bat esne*

* Hobe gaingabetu edo erdigaingabetuak badira, gantz aseen kontsumoa ez areagotzeko.

Zenbat ur edan behar da?

 Haurdunaldian zirkulatzen ari den odola ere ugaldu egiten denez, likido gehiago kontsumitu behar izaten dira. Egunean 4 - 8 baso ur hartzeak giltzurrunak hobeto funtzionatzen lagundu eta likidoen atxikipena ahulduko du. Ura ez ezik, zuku, barazki-salda, infusio eta antzekoak (suabe, arinak, kitzikagarri ez direnak) hartzea komeni da.

Azido foliko, kaltzio eta burdina gehiago

Haurdunaldiak, niniaren hazkuntza eta garapenarekin lotuak dauden nutrienteen aparteko anoak hartzea agintzen du. Aurreneko asteetan azido folikoa ezinbestekoa delarik, ginekologoek osagarriak hartzea aholkatzen diote amagairi, haurdunaldia egiaztatukoan. Kaltzioa piluletan hartzea ez da beharrezkoa izaten, dietak premia guztiak betetzen baititu. Azken hilabeteetan burdinarik eza ohiko kontua izaten bada ere, sendagileak determinatuko du, emakume haurdunaren odol analisiak aztertuz gero, burdina gehiagorik hartu behar duen ala ez.

Egurra digestioko molestiei!

Goragaleak eta gonbitoak

Menstruazioaren atzerapena berretsi eta hortik egun batzuetara agertzen dira goragale, zorabio eta antzekoak. Okada edo gonbitoak latzak badira sendagilearengana joan beharko da, haurduntza normal doala ziurtatzeko. Apalak direnean ez dira arriskutsuak. Oka egin edo txahala botaz gero ahotik sueroa edo edari isotonikorik -hona bat prestatzeko formula: 1 litro ur irakin, limoi bat edo biren zukua, koilarakada bat azukre, zimiko bat bikarbonato, beste bat gatz- hartu behar izaten da. Elikagai oretsuak hobeki toleratu ohi dira: biskoteak, gailetak, pure lodiak, arroza, etab. Koladun edari gas-gabetuek ere molestiak arintzen laguntzen dute.

 

Bihotz errea eta digestio astunak

Hirugarren hilekoan agertzen dira sintoma hauek. Aholku dietetikoa soil eta erraza da: batez ere, elikadura egunean bost janaritan gutxienez banatzea, astiro jatea, likidoak otorduez kanpo hartzea (digestioa errazteko) eta jan ondoren ez etzatea, horrek azido gastrikoak hestegorrira igaro daitezen errazten duelako.

Idorreria

Molestia hau arindu edo prebenitzeko behar bezainbeste ur edatea, zuntz gehiago -barazki eta fruta fresko eta lehorrak, fruitu lehorrak, labore integralak eta lekaleak-, egunean jogurt bat edo bi eta, profesionalaren aginduz bakar-bakarrik hartu ahal izango du laxante arin



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto