Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Artapen medikoarekin, gustura; itxarotearekin, ez

Pazienteek zerbitzu medikoari eta ematen zaien tratamenduari kalifikazio ona eman diete. Anbulatorioak egoera onean daude baina erabiltzaileari ematen zaion informazioa eskasa da. Kontsultaren iraupena urria da, hamar minutu baino ez

  Pertsona, batez beste, zazpitan joaten da urtean Lehen Artapeneko Osasun Zentrora, anbulatoriora, alegia. Erabileraren maiztasun horrek eta osasun sistemaren lehen kate-begia izateak funtsezko azpiegitura horren garrantzia adierazten dute. Azterketak, txertaketak, gaixo kronikoen artapena, prozesu akutuen tratamendua, zaintza aringarriak dira, besteak beste, Espainian dauden 2.702 anbulatorioen jarduera eremuak. Zentro horien kudeaketa autonomi erkidegoen eskuetan dago.

CONSUMER EROSKI-k lehen artapeneko zentro horiek ematen duten zerbitzuaren kalitatearen hainbat parametro ikertu ditu, elkarren osagarri gertatzen diren bi metodo uztartuz. batetik, erabiltzaileen asetasun-gradua aztertu da; horretarako, aurtengo uztailean, 18 probintziatan (A Coruña, Araba, Alacant, Asturias, Bartzelona, Kordoba, Granada, Gipuzkoa, Errioxa, Madril, Malaga, Nafarroa, Murtzia, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Bizkaia eta Zaragoza.) banaturiko 162 anbulatoriotako 4.700 paziente helduri inkesta egin zien. Beste aldetik, CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, tokira bertara eginiko bisitaldian, 162 anbulatorio horietako ekipamendu eta zerbitzuen egoera begiratu zuten. Horiez gainera, sendagile bakoitzak bere kontsultan sartzeko itxoinarazten zuen denbora eta bertan ematen zuena ere jaso zituzten. Proba hau egiteko, kronometroa eskuan, aurretiazko hitzordua noizko adierazita zegoen, erabiltzailea zein ordutan sartzen zen kontsultan eta bertatik ze ordutan irteten zen apuntatu zen. Azterketa luze-zabal honetan ez da sartu osasun sistema baten funtsezko elementua -pertsonak sendatzeko medikuaren eraginkortasuna, alegia- horrelakorik ezin neur baitaiteke.

Ikerlanak emaniko datuek (batez bestean, noski, salbuespen ugari baitaude hemen) erakusten dutenez, erabiltzailea gustura dago, bai osasun pertsonalak (sendagile eta erizainak) ematen dion tratuarekin, baita sendagileak agertzen duen entzute-jarrerarekin eta, era berean, erabiltzaileari botiken erabilera azaltzeko eta zalantza eta galderei erantzuteko erakusten duen jarrerarekin. Okerren baloratutako alderdiak, aldiz, aurretiazko hitzordua lortzeko zailtasunak, osasun zentroko pertsonal administratiboaren tratua, itxarote tarteak, eta kontsultaren iraupen urria (egin zen proba praktikoan batez bestekoa ez zen, izan ere, hamar minutura iritsi). Amaitzeko, CONSUMER EROSKI-k 162 anbulatorioetara eginiko bisitaldiaren emaitza ona izan zen, zentroetako (osasun alorrekoaz bestelako) ekipamendua egokia zelako; halaz ere, zentro askotan ezinduentzako sarbidea, erabiltzaileari eskaintzen zaion informazioa eta zerbitzuen eskaintza dezente hobetzeko modukotzat jo ziren.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto