Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Familia ugariak

Familia ugarietara diru gutxien bideratzen duen Europako Estatua Espainia da, Grezia eta Portugaletik dezente beherago

 

Espainiako familia ugariak kontuak atera ezinik dabiltza: lau kide edo gehiagok osaturiko familiak kide bakarrekoak baino askoz ere gehiago ordaintzen du uragatik, tarifa progresiboa dela medio. Kide asko izatearren etxebizitza eta automobil handia badu, zergen zama luxuzko etxe edo ibilgailuei legokiokeenaren parekoa da; bertako seme-alabak ezin dira eskolako jantokian edo haurtzaindegian sartu, etxeko lanetan bakarrik diharduen familia ugariko ama ez baita "langile", lege ikuspegitik; kultura, kirol, aisialdi, garraio eta gainerako udal zerbitzuetarako sarbidean edota tasak ordaintzean familia ugariko senide izatea beste hainbat kolektibotako kide izatea baino laguntza gutxiagoren iturri da.

Munduan ugalkortasun tasarik apalenetako bat duen herrialdean (1,32 seme-alaba emakume bakoitzeko, 2004 urtean) jaiotze-tasa handitzea ezinbestekoak ez du ia ordaintzarik: garraio, hezkuntza eta PFEZ zergan deskontu txikiren bat baino ez. Errealitate horrek Espainia isatsaren muturrean uzten du.

Laguntza aldetik, Europako buztanean

Hiru seme-alaba edo gehiago dituzte orain Espainian 1.100.000 familiak, bertako Estatistikaren Institutu Nazionalak emaniko datuen arabera (2004ko Errolda). Halaz ere, Familia Ugarien Federazio Espainiarraren iritziz, Familia Ugariko titulu ofizialak 402.000 baizik ez dira, hein handi batean sendi askok titulu hori edukitzeari muzin egiten diotelako, hobaritik gutxi dakarrela ikusita.

Famili Politikaren Institutuak 2005ean egin duen Espainiako Familiaren Bilakaerari buruzko txostenean adierazi bezala, familietara laguntza gutxien bideratzen duen Europako Estatua Espainia da Grezia eta Portugaletik urruti-urrutira. Laguneko eta urteko, famili laguntzetara bideratutako diru-munta ebaluatuz ikusten da Espainiak baino Luxenburgok 16,5 bider laguntza handiagoa ematen duela, Danimarkak 10 bider handiagoa, Austriak 8, Alemania 7, Frantziak 6,5 eta zerrendan azken bigarren agertzen direnek ere (Italia eta Portugal) Espainiaren bikoa ematen dute.

Seme-alaba bakoitzeko prestazio sozialetan dagoen aldea ere izugarria da, Europako estatuen aldean: diru-sarrerak gorabehera, Luxenburgon bi seme-alaba dituen familiak bezalako prestazioak Espainiako matrimonio batek 25 seme-alaba (errenta mugatua) ekarri beharko lituzke; hari horri tiraka, Alemaniako bi umedun familiarekin konparatuz 13 seme-alaba beharko lituzke, 11 Erresuma Batuko familiarekin eta 5 seme-alaba, Frantziako sendiarekin alderatuz gero.

Familia ugaria: kontzeptua

 

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera , (2003ko azaroaren 19ko 277 zk. Estatuko Aldizkari Ofiziala) familia ugaritzat hartuko da hurrengo kideek osatzen duena:

  • Gutxienez hiru seme-alaba -komunak izan edo ez- dituzten arbaso bat edo gehiago.
  • Gutxienez bi seme-alaba -komunak izan edo ez- dituzten arbaso bat edo gehiago, seme-alabetako bat gutxienez ezindua baldin bada edo lanean aritzeko ezindua badago.
  • Bi arbaso, biak ezinduak badira edo, gutxienez, haietako baten ezintasun gradua %65ekoa bada edo lanean aritzeko ezinduak badaude eta gutxienez bi seme-alaba -komunak izan edo ez- badituzte.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, gutxienez hiru seme-alaba -komunak izan edo ez-, famili unitate desberdinetan badira ere, haren menpe ekonomikoan bizi badira, senar-emazteen etxebizitzan bizi ez badira ere.
  • Zaintza-, harrera- edo antzeko egoeran dauden ama- eta aita-umezurtz bi edo gehiago, zaintzaile edo hartzailearekin bizi badira baina ez horren menpekotasun ekonomikoz.
  • Aita- eta ama-umezurtz diren 18 urtetik gorako hiru anai-arreba gutxienez, edo bi bakarrik, haietako bat ezindua bada, elkarrekin eta elkarren menpekotasun ekonomikoz bizi badira.

Sailkapena

Berezia. Lau, bost edo seme-alaba gehiago dituztenak. Nolanahi ere, lau seme-alabadun familiak berezitzat joko dira baldin eta familiako diru-sarrerak (aparteko pagak barne) zati senideen kopurua, unean uneko lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagorik ez bada.

Arrunta. Hiru seme-alabatik beherakoak edo bi seme-alabadunak, horietako bat ezindua bada. Sailkapen efektuetarako, seme-alaba ezindu bakoitza biko konputatuko da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto