Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: 24 ordu bizitzarako bidean

Emate bakoitzak ehun bat lagun, gutxienez, mugiarazten ditu: erlojupean eta berealdiko arduraz egin beharreko lasterketa dute aurrean baina denek diote auza berbera: "Meritua emailearena eta familiarena da". Iaz egin ziren 1.546 emakidek Espainia eskuzabaltasunaren aitzindari ipini zuten eta 3.820 transplante bihurtu ziren. Horietako bakoitzean, emakume, gizaseme edo haur batek 5.000 izen baino gehiagok osaturiko zerrenda uztea ondorioztatu zuen. Amaiera gozoko historia horretan protagonista izatea amesten dutenen zerrenda, hain zuzen.

  
Ruben García Blázquez

Bada emaile bat

Igandea 2006ko urria, 10:00-11:30

Atzera gabeko garun-koman sartu da pazientea. UCI-ko sendagileak, neurologoak eta elektroentzefalografistak garun-heriotza diagnostikatu eta berretsi dute. Sendagilea senideekin bildu eta heriotzaren berri eman die. Albistea espero bazuen ere, senide maitea hil dela asimilatzeko tartetxo bat behar du familiak. Ospitaleko transplanteen koordinatzaileari jakinarazi zaio. Pazientea tratatu duen pertsonalarekin eta familiarekin bildu da. Senitartekoak besteren bizitzak ere salba ditzakeela esan die. Emakida egin dezatela eskatu die. Familiak onartu egin du.

  
Ruben García Blázquez

13:00-15:00

Hainbat azterketa bidez organoen -oraingoan, gibela eta giltzurrunen-egokitasuna frogatu ondoren, koordinatzaileak Espainiako Transplanteen Erakunde Nazionalera (TEN) deitu du; erakundea, itxarote-zerrendan dagoen paziente egoki baten bila hasi da. Aurkitutakoan, transplantea egingo den zentrora eta koordinatzaileari deitu da. Bien bitartean, organoak erauziko dituen lantaldeari arratsaldeko bostetarako ezarri zaio hitzordua.

  
Ruben García Blázquez

15:30

Ekipo hartzaileak organoak hartuko dituzten pazienteei dei egin die. Erauzketa-koordinatzailea emailearen familiaren esanetara jarri da, horien eskakizunez arduratzeko. Protokoloa martxan jarri izanaz eta erauzketaren orduaz informatu du familia.

  
Ruben García Blázquez

Organoen erauzketa

18:00-19:00

Erauzketa hasi da. Emailea gizatasun osoz tratatu da uneoro. Erabateko zorroztasuna eskatzen duen lan horretan isil-isilik dihardute denek. Zirujau hepatikoak gibela aztertu eta onetsi egin du. Erizainak TEN erakundeari jakinarazi dio: aurrera egin daiteke.

  
Ruben García Blázquez

20:15

Erauzketa amaitu da. Organoa, bi poltsarekin babesturiko zorro esteril batean sartu eta edukiontzi isotermiko batean ezarri da, eramateko prest. Tenperatura mantentzeko, izotzez osaturiko soluzio batekin inguratu da dena.

  
Ruben García Blázquez

20:45

Giltzurrunetako zirujauak, ebakuntzan hepatikoari lagundu ostean, giltzurrunak erauzi behar ditu.

Eramatea

21:15

Suhiltzaileak ospitalera iritsi dira. Organoak dauzkaten hozkailuak beraiek eraman behar dituzte gaur. Bi ibilgailutan doaz beti, batek istripua nozitzen badu, ordezkoa izateko. Hirietara poliziaren eskoltaz sartzen dira. Erauzketa egiteko borondate osoz emaniko onespena jasotzen duen agiria eta heriotzaren ziurtagiria ez ezik, heriotza ziurtatu duen lantaldearen eta ebakuntzak egin dituzten lantaldeen datuak (inola ere ez dira fakultatibo berberak) gainean daramatzate.

Transplanteak

21:30

Zentro kirurgikoko koordinatzaileak organoak hartu ditu. Gibelaren transplanteari ekin zaio, giltzurrunen iskemia-epea (organoak endekatu gabe iraun dezaketen denbora) luzeagoa baita. Lantaldea lau zirujauk, instrumentista batek, anestesistak eta bere erizainak eta beste lau erizainek osatua dago. Ebakuntza-gelaren aldameneko beste batean bi zirujau gibel osasuntsua prestatzen ari dira.

  
Ruben García Blázquez

Astelehena

01:30-4.00

Organo kaltetua erauzi dute zirujauek. Pazientearen konstanteak kontrolpean daude. Hiru ordutik gora eman ditu taldeak, segundo bakar batean atsedenik hartu gabe. Organoaren ezarpena zehaztasun osoz egin beharra dago. Irrigazioa zuzenki egin ahal izan dadin moduan josi behar dira odol-zainak. Goizaldeko lauretan gibel osasuntsua pazientearen gorputzean sartu da. Zirujau hepatikoek amaitu dute beren lana.

05:00

Alid berean, giltzurrunak bi gaixori transplantatu zaizkie. Irudi berbera errepikatu da hemen ere: 10 profesionalek osaturiko ekipoak organo kaltetua erauzi eta berria ezarri diote paziente bakoitzari.

  
Ruben García Blázquez

8:00

Zaintza Berezien gelan daude pazienteak. Dena ondo bidean, hiru egunen barruan plantara joango dira.

10:00.

TEN erakundeari transplanteen arrakastaren berri eman zaio. Itxarote-zerrendatik hiru izen ezabatu dira.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto