Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elurretan ez labaintzeko dispositiboak: Nolako gidaria halako dispositiboa

Prezio eta prestazioetan, alde handiak; elurretarako itsaspen-sistemak gidari-moten arabera daude egokituak

Banan-banan

Itsaspen sistemak aztergai

Nori komeni:

herri hotz-hotzetan bizi ez diren arren, zoruari itsasteko sistemarik eraginkorrena baliatu behar duten gidarientzat egokia. Eraginkortasuna eta prezioaren arteko erlazio egokiena ematen dute. Kate-begia lei edo elurretan sartuz lortzen dute itsaspena. Elur edota izotza medio, errepidea ezin egoera okerragoan dagoenean egokiak.

Abantailak: iraunkortasun eta prestazioetan (itsaspen longitudinalean) hoberenak dira eta zeinahi gidaritza-motatan egokiak.
Eragozpenak: gurpil tamaina zenbaitetan ezin munta daitezke. Hauen muntatze eta desmuntatze sistema azterketa osoko konplexuena da. Gaizki muntaturiko kateak gurpila, zorua edo ibilgailuari kalteak eragin liezazkioke.
Aholkuak: errepidera aurretik, muntatzen praktikatzea. Ez erabili ESP konektaturik dagoela, kateak ipinita 40 kilometro orduko abiaduran gehienez zirkulatzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.

Protech

 
Auto-egokigarriak
132 euro, burdinazko katerik garestienak
Azterketako kalitatea eta prezioaren ateko erlaziorik hoberena. Bigarren astunenak (8,1 kilo). Muntatzeko eta tenkatzeko (auto-tentsorea baitu) denbora gutxien eskatzen dutenak. Itsaspen longitudinalean hoberenak.

Michelin 5MX

 
Ainguratze bikoitza
66,42 euro
Aukera polita, hau ere. Azterketako astunenak (8,8 kilo) eta muntatzeko gehien kostatzen direnak (140 segundo). Prestazio onak baina, muntatzean, aise trabatzen dira. Itsaspen longitudinalean, jokaera egokia.

Carpriss

 
Ainguratze soila
20 euro, denetan merkeenak
Maletategian espazio gutxi betetzen dute (27x29x6 cm). Jokaera okerreneko burdinazko kateak.

Armiarma motako kateak

Nori komeni:

instalatzeko sistema erraz eta azkarra behar duten gidariak, kate konbentzionalen prezioa baino gehiago ordaintzeko prest badaude.
Burdinazko katen antzera funtzionatzen dute: kate-begia jela edo elurretan sartuz lortzen dute itsaspena. Aldea instalazioan datza: dispositibo batzuek atal bat gurpilari itsatsia edukitzeak katea muntatze eta desmuntatzea errazten du horrek.

Abantailak: kate konbentzionalak baino aiseago eta garbiago ipintzen dira hauek. Pneumatikoek eta ehun-zorroek baino prestazio hobeak ematen dituzte baina kate konbentzionalen azpitik dabiltza alor horretan.
Eragozpenak: azterketako sistema garestienak dira. Bolumen handikoak izanik, gainerako sistemek baino toki gehiago okupatzen dute. Bihurgunean ibilgailua azkar eramateko ez dira egokiak (gurpiletik irten ere egin daitezke). Erosotasunaz ari garela, hauek dira zaratatsuenak eta dardarizo handienekoak.
Aholkuak: ez erabili ESP konektaturik dagoela, kateak ipinita 40 kilometro orduko abiaduran gehienez zirkulatzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.

Centrax

 
355 euro, denetan garestienak
maletategian espazio gehien okupatzen dutenak (67x22x23 cm). Tiratze hoberena aldapan, zehar itsaspen kaskarrena bihurgunean eta azterturiko gainerako armiarma motako kateek baino dardarizo gutxiago.

Spikes Spider Compact

 
305,68 euro
Bigarrenak astunenetan (8,1 kilo) eta bolumen handienekoetan (59,3x53x9,5 cm). Azkarrenak, bai instalatzeko (27 segundo), baita kentzeko ere (7 segundo).
Erabiltzaileen arabera, desmuntatzen zailak dira, segurtasuneko klipa blokeatu egiten baita. Armiarma motako beste katea baino hobeki erantzuten du azeleratzean, gelditzean eta zehar-itsaspenean. Denetan zaratatsuenak (78,6 dB).

Neguko pneumatikoak

Nori komeni:

zeroz azpiko zazpi gradutik beherako tenperaturetan dabiltzan gidariei edota neguan elurra eta jela ohikoak dituzten hiri zein mendi aldean bizi direnei.
Neguko pneumatikoak konbentzionalak ez bezalakoak dira: marra zorrotz eta sakonagoa dute, tako bakoitzeko lama gehiago dauzkate eta goma samur eta malguago batekin eginak daude, silizez osatua baitago. Horri guztiari esker, ura hobeki alboratzen da, gurpila hobeki itsasten zaio zoruari, tenperatura hotzetan hobeki gelditzen da eta pneumatiko konbentzionalek baino motrizitate hobea dute. Erraz ezagutzen dira, kubiertan "M" edo "S" hizkia dutelako bereizgarri (ingelesez, "mud" lokatza eta "snow" elurra): M-S, M&S, M/S, etc. Lantegi askotan zerbitzu osoa eskaintzen hasi dira: negualdea hastean pneumatiko hauek muntatzea, sasoia amaitzean desmuntatzea eta, erabiltzen ari ez diren bitartean, beraiek gordetzea.

Abantailak: urtean behin bakarrik muntatu behar direnez, lasaitasun eta erosotasun handiagoak ematen dizkiote gidariari. Lege aldetik onartuak daude "dispositibo berezi" edo "pneumatiko berezi" gisa; horrenbestez, legez kateak jarri behar direnean honelako pneumatikoekin bakarrik ibil daiteke. Hauen itsaspena pneumatiko konbentzionalena eta ehun-zorroena baino hobea bada ere, funtsezko parametroetan azterturiko gainerako dispositiboek baino emaitza okerragoak agertu zituzten. Zarata gutxieneneko laginak.
Eragozpenak: hagunik gabe saltzen direnez, lantegira joan behar izaten da, muntatzera. Karrilez aldatzean itsaspen urria; bihurgunetan, egoki. Pneumatiko konbentzionalek baino erregai gehiago kontsumiarazten dute.
Aholkuak: lau gurpiletan ipini behar dira. Negualdia amaitutakoan hauen ordez pneumatiko konbentzionalak jarri behar dira; bestela, laster endekatuko dira, goma bigunago batez eginak direlako.

Michelin Pilot Alpin

 
282,24 euro (bi pneumatiko)
Negurako beste pneumatikoek baino zehar itsaspen hobea eta itsaspen longitudinal kaskarragoa erdiesten dute hauek.

Bridgestone Blizzak LM25

 
263,16 euro (bi pneumatiko)
Negurako beste pneumatikoek baino tiratze hobea erdiesten dute hauek.

Ehun-zorroak

Nori komeni:

horrelako dispositiboak erabiltzea aurreikusia ez duten gidariei. Moduko prezioa eta instalazio errazekoak izatearren ustekabeko estualditik irteteko ekipo egokia da hau.
Igurzpenari esker lortzen dute itsaspena: azaleran, oihalak xurgatu eta kanporatzen duen ur-geruza bat osatzen da, elurra gogortu ahala: horri esker egiten du automobilak aurrera. Itsaspen longitudinalean on-onak ez badira ere, zehar itsaspenean gainerakoak baino hobeak dira.

Abantailak: aztertutakoetan sistemarik merkeena da. Ehun-zorroek bolumen txiki eta pisu arinekoak dira. Muntatze eta desmuntatzeko errazak, ez dute dardarizorik sorrarazten (hots txikienekoak: 73 dB). Zehar itsaspenean jokaera hoberena agertu zuten arren, itsaspen-galera ez da pixkanaka gertatzen: beraz baliteke, gidaria konturatu ordurako, berantegi izatea.
Eragozpenak: hauen iraunkortasun eta prestazioak gainerako laginenak baino apalagoak dira. Asfaltoaren gainean erabili ezin erabil daitezkeenez, tunel bat zeharkatzeko, adibidez, kendu egin behar dira.
Aholkuak: 50 kilometro orduko abiaduratik gora ez ibiltzea, asfaltoan zuzenean ez erabiltzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.

Fix&Go

 
59,20 euro
Denetan arinenak (1,8 kg). Azterturiko beste zorroa baino azkarrago muntatzen da (59 segundo). Ez zaizkie gurpilei doi egokitzen: tiratze probetan, zorroa eta pneumatikoaren artean nolabaiteko lerratzea hauteman zitzaion.

Autosock

 
69,75 euro
Denetan arinenak (1,8 kg). Espazio gutxien behar duen azterketako lagina (25x22x7 cm). Ibilgailuko ESP konektaturik ibiltzea aholkatzen duen bakarra. Beste zoroa baino iraunkorragoa, kalitate hobeko materialezkoa izatearren.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto