Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elurretan ez labaintzeko dispositiboak: Nolako gidaria halako dispositiboa

Prezio eta prestazioetan, alde handiak; elurretarako itsaspen-sistemak gidari-moten arabera daude egokituak

Laburbilduz

  • Elurturik edo jelaturik dauden errepideetan erabiltzeko labainduraren kontrako lau motatako bederatzi dispositibo aztertu dira oraingoan: hiru burdinazko kate, bi kate zurrun, bi ehun-zorro eta bi neguko pneumatiko. Horien prezioetan alde handiak daude: 20 eurotik (Carpriss burdinazko kateak) 355 euroraino (Centrax armiarma motako kateak).
  • Eraginkorrenak dira, hurrenez hurren, burdinazko kateak (Protech, Michelin 5MX eta Carpriss), armiarma motako kateak (Centrax eta Spider), neguko pneumatikoak (Bridgestone Blizzak eta Michelin Pilot Alpin) eta ehun-zorroak (Autosock eta Fix&Go).
  • Kate konbentzionalek tiratze longitudinalean ongi funtzionatzen dute eta ehun-zorroek eta neguko pneumatikoak, berriz, zehar itsaspenean. Ehun-zorroak dira gidariarentzat leunenak eta Centrax eta Spikes Spider kate zurrunak, aldiz, zaratatsuenak eta dardarizo bizienekoak.
  • Ehun-zorroak ipintze errazekoak dira eta, gainera, pisu arin eta tamaina txikikoak dira. Spikes Spider kate zurrunak, euskarria gurpilari finkatutakoan, azkarren muntatzen direnak dira.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena auto-tentsoredun Protech burdinazko kateak dira: prezio ertainekoak izaki (132 euro) biziki eraginkorrak direlako. Labaintzearen aurkako dispositiboetan, ordea, modeloa bera aukeratzea baino garrantzi handiagokoa itsaspen sistema zuzen hautatzea.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka/Modeloa Protech Michelin 5MX Carpriss Centrax Spikes Spider Compact
Sistema Burdinazko kateak Burdinazko kateak Burdinazko kateak Armiarma motako kate zurruna Armiarma motako kate zurruna
Prezioa (euros) 132,00 66,42 20,00 355,00 305,68
Pisua (Kg) 8,1 8,8 6,8 7,4 8,1
Neurriak (cm)1
(Alto x Ancho x Profundidade)
35x29x10 32x28,5x8 27x29x6 67x22x23 59,3x53x9,5
Muntatzeko denbora 1"23"" 2"20"" 1"43"" 1,51"" 27""
Desmuntatzeko denbora 41"" 1"17"" 52"" 22"" 7""
Atxikipen longitudinala:
- Azelerazioa elur hezean (s) 7,53 7,87 7,95 8,15 7,98
- Geldiketa elur hezean (s) 2,57 2,52 2,72 2,85 2,73
- Azelerazioa elur gogorrean (s) 7,60 7,87 8,48 8,32 8,52
- Geldiketa elur gogorrean (s) 2,00 2,05 2,38 2,42 2,38
- Tiratzea gorakoan (s) 25,63 25,85 25,90 26,10 29,40
Atxikipen laterala:
- Karril aldaketa 1,94 1,66 1,86 1,27 1,57
- Bihurgunean (º) 82,5 99,1 98,3 117,6 103
Gidatzean konforta (dBA) 74,5 75,1 75,1 75,8 78,6
Iraunkortasuna Oso ona Oso ona Oso ona Ona Oso ona
Marka/Modeloa Bridgestone Blizzak LM25 Michelin Pilot Alpin Autosock Fix&Go
Sistema Neguko pneumatikoak Neguko pneumatikoak Ehun-zorroak Ehun-zorroak
Prezioa (euros) 263,16 282,24 69,75 59,20
Pisua (Kg) Ez du aplikatzen Ez du aplikatzen 1,8 1,8
Neurriak (cm) 1
(Alto x Ancho x Profundidad)
Ez du aplikatzen Ez du aplikatzen 25x22x7 26x26x10
Muntatzeko denbora Ez du aplikatzen Ez du aplikatzen 1"23"" 59""
Desmuntatzeko denbora Ez du aplikatzen Ez du aplikatzen 23"" 19""
Atxikipen longitudinala:
- Azelerazioa elur hezean (s) 8,28 8,27 8,58 9,28
- Geldiketa elur hezean (s) 2,82 2,90 3,18 3,60
- Azelerazioa elur gogorrean (s) 8,82 10,35 9,68 2,85
- Geldiketa elur gogorrean (s) 2,57 2,68 3,00 2,78
- Tiratzea gorakoan (s) Ez dago daturik 28,30 27,70 37,53
Atxikipen laterala:
- Karril aldaketa 1,61 1,68 2,25 2,42
- Bihurgunean (º) 64,7 71,5 65,5 53
Gidatzean konforta (dBA) 74,2 74,0 73,3 73,3
Iraunkortasuna Oso ona Oso ona Onargarria Onargarria

(1) Neurri hauek, dispositibo bakoitza gordetzen den kutxa edo ontziari dagozkio

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto