Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elurretan ez labaintzeko dispositiboak: Nolako gidaria halako dispositiboa

Prezio eta prestazioetan, alde handiak; elurretarako itsaspen-sistemak gidari-moten arabera daude egokituak

 Azarotik martxo arte behintzat, gidariak bere ibilgailuan itsaspena areagotu eta segurtasun aktiboa hobetzen duten dispositiboak eraman ditzan aholkatzen du Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, kausa horiengatik istripurik gerta ez dadin. Sistemarik ezagunen eta erabilienak burdinazko kate konbentzionalak badira ere, ez dira bakarrak. Aspaldi honetan merkatuan ugaldu dira ibilgailuko gurpilen itsaspena hobetzen duten sistemak, hala nola kate zurrunak (armiarma motakoak), ehun-zorroak edo pneumatiko konbentzionalen ordezko berezi modernoak, neguan bakarrik baliatzen direnak.

Elurretan erabiltzeko lau motatako itsaspen-sistema laborategian aztertu eta zirkuitu itxian frogatu dira: burdinazko hiru kate konbentzional (ainguratze soil, tentsore bikoitz eta berez egokitzen diren tentsoredunak), bi kate zurrun, bi ehun-zorro eta negurako bi pneumatiko berezi. Horien prezioetan alde handiak daude 20 eurotik (Carpriss markako burdinazko kateak) 355 euroraino (Centrax-eko kate zurrunak). Nekez adieraz daiteke zein den kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena: sistema bakoitza gidari mota desberdin bati komeni zaionez, dispositiboen ezaugarriak ezagutzea da hoberena, aukeratzean bete-betean asmatzeko. Orokorki, Protech auto-tentsoredun burdinazko kateak positiboki nabarmendu dira, bai moduko prezioagatik (132 euro), baita zoru labaingarrian portaera egokiena erakutsi dutelako. Michelin markako kateak, eraginkorrak hauek ere, dezente merkeagoak badira ere (66 euro) muntatzeko denbora gehien eskatzen dutenak dira.

Maletategiaren (ekipo hauek denbora gehienean gordeko diren tokia, alegia) tamaina erabateko faktorea izan daiteke sistema bat aukeratzeko unean. Autosock markako ehun-zorroak dira leku gutxien behar dutenak (25x22x7cm), ondotik Carpriss burdinazko kateak datozkiela (27x29x6cm). Toki handiena behar dutenak armiarma motako kate biak dira: Centrax (67x22x23 cm) eta Spikes (59,3x53x9,5 cm). Pisua aintzat hartzean, berriz, ehun-zorroak dira lagin denetan arinenak: azterturiko bi ehun-zorroek 1,8 kilo dute. Ekipo astunenak, aldiz, Michelin markako burdinazko kateak (8,8 kilo) dira, ondotik Protech eta Spikes markakoak datozkiela (8 kilo inguru).

Muntatzeko zailtasunak

Sistema hauek egoera klimatiko desegokietan muntatu behar izaten dira, elurretan, hotza edo euria ari duela, haizea dabilela. Horregatik funtsezkoa da dispositiboa erraz eta azkar instalatzeko modukoa izatea. Denetan soilena zein den ikusteko, lau pertsona aritu ziren lagin bakoitzarekin, behar bezalako trebeziaz jabetu arte, elurretan estreinakoz muntatu aurretik erabiltzaileak egin beharko lukeen modura. Ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere ekipoa muntatzeko zenbat denbora behar zuen kronometratu zuten. Muntaia garaje batean egin zenez, oso litekeena da errealitatean denbora gehixeago behar izatea.

Neguko pneumatikoak test honetatik kanpo utzi dira, horrelakoak espezialisten instalatzen dituztelako eta, nolanahi ere. urtean behin bakarrik egin beharreko eragiketa da hori. Muntatzen azkarrenak Spike Spider Compact armiarma motako kateak izan ziren (27 segundo baizik ez, neguan ipinita eraman behar den euskarria muntatuz gero), ondotik ehun-zorroak datozkiela: Fix&Go (59 segundo) eta Autosock (83segundo), burdinazko kate azkarrenak (Protech) bezala. Denetan aldrebesenak Michelin markako burdinazko kateak izan ziren (140 segundo).

Bederatzi laginen eraginkortasuna baloratzeko, automobil berean frogatu ziren denak, elurrez estalitako errepide itxi batean. Saiakerak egonkortasun-kontrola (ESP) deskonektaturik egin dira, horrelakorik ez baitute ibilgailu guztiek eta, gainera, sistema hori ez da itsaspen-sistema guztiekin elkargarri. Autosock da ESP deskonektaturik ibiltzea aholkatzen duen bakarra.

Itsaspen longitudinala

 Ibilgailua geldirik dagoela, martxan jarri eta 50 metro egiteko zenbat tardatzen den neurtzen da azelerazio frogan, bai elur gogorrean, baita elur hezean ere. Jokaera egokiena agertu zutenak kate konbentzionalak izan ziren (Michelin, Protech eta Carpriss, ordena horretan); bi ehun-zorroek eta Michelin Pilot Alpin neguko pneumatikoek emaitza apalagoak lortu zituzten. Aipatu bi zoladuretan egin zen gelditze testean, 40 kilometro orduko abiaduran (30 km orduko, elur gogorrean) doan ibilgailua erabat gelditzeko behar den denbora kronometratu zen, frenoko pedala beheraino zapalduta. Oraingo emaitzak aurreko frogakoen antzekoak izan ziren: ehun-zorroak gainerako laginak baino arras kaskarragoak dira elurretan sartzen diren elementuak ez dauzkatelako.

Denetan zorrotzena aldapako tiratze froga da, itsaspen dispositiboei ahalegin handiena eskatzen diena. Fix&Go markako ehun-zorroetan eta Spikes Spiders markako armiarma kateetan, gurpilaren eta atxikipen ekipoaren arteko errotaziorik gertatu zen, hots, ekipoak baino gurpilak azkarrago biratzen zuen. Lagin egokienak, berriro ere, burdinazko kateak izan ziren eta Fix&Go zorroa dezente kaskarragoa.

Zehar itsaspena

Karrilez aldatzeko frogan ihes-maniobra simulatzen da (animalia bat, ustekabean, errepidean sartzekotan, egin beharko genukeenaren antzekoa). Emaitza zenbat eta handiagoa izan (azelerazioa adierazten duena, bolantearen angeluarekiko), hainbat eta jokaera hobea agertu du ekipoak. Test honetan hoberenak ehun-zorro biak dira. Adituek adierazi zutenez, ehun-zorroak baliatuz, itsaspen galera ibilgailua errepideari bat ere itsasten ez zaion unean bakarrik hautematen du gidariak, beste sistemekin gertatzen ez den bezala: horiekin gidariak "badaki" noiz galduko duen itsaspenik eta, ondorioz, maniobra zuzentzeko aukera dauka (galera progresiboa baita). Kate konbentzionalek ere emaitza ona lortu zuten eta armiarma motakoak okerrenak izan ziren.

Bestetik, 50 metroko radiodun bihurgunea 50 kilometro orduko abiaduran adierazitako bide batetik hartuz ere frogatu zen sistemen eraginkortasuna: traiektoriari eusteko bolantea zenbat biratu behar zen neurtu zen (azelerazioa berbera izaki, traiektoria beretik segitzeko zenbat eta bolante-angelu itxiago aplikatu, orduan eta handiagoa da azpi-biratzerako joera). Mekanismorik hoberenak, gainerakoetatik urrun, ehun-zorroak eta neguko pneumatikoak dira. Kate zurrunek, berriro ere, jokaera kaskarrena erakutsi zuten. Gutxitan aipatzen da automobilek, horrelako sistemak instalatuta daramatzatenean, egiten duten hotsa. Ibilgailuak 40 kilometro orduko abiaduran zihoala, barrualdeko hotsa neurtu zuen sonometroak. Spikes Spider armiarma motako kateak (78,6 dezibelio) eta Centrax (75,8 dbA) dira zaratatsuenak eta ehun-zorroak (73,3 dbA) eta neguko pneumatikoak (74 dbA), berriz, isilenak. Lau dezibelioko aldea alde handia da: dezibelioen eskala logaritmikoa denez, oszilazio txikiak aldaketa latzen adierazle dira.

Ekipo bakoitzarekin 50 kilometro egin ondoren, kate konbentzionalek eta pneumatikoek ez zuten inolako higadurarik erakutsi. Kate zurrunen higadura hutsaren hurrengo zen eta gurpil eta zoruarekin kontaktuan dauden ataletan hauteman zen. Ehun-zorroetan aitzitik, higadura latza atzeman zen oihalean eta, areago, Fix&Go markakoaren alboak urraturik agertu ziren.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto