Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Elkarren ondoko bi eraikinen jabeak biak bat egin nahi

Gauza batzuk jakin nahi nituzke: etxabe bateko nagusiak komunitate desberdinetako bi lokalen arteko horma behera bota eta bi lokalekin bat egin dezakeen, horretarako baimena ezinbestekoa den eta komunitateek horretarako baimena ukatu egin diezaioketen.

 Bi komunitateek horretarako baimenik eman ezean, elkarren ondoan dauden bi erakinetako lokalen jabeak ezin bota dezake muga egiten duen horma eta biekin bat egin, ezta biak bata bestearekin komunikatu ere, ate batez bada ere. Jabeek beren pisu eta lokalen elementu arkitektoniko eta instalazioak eraldatzeko eskuduntza baizik ez dute, aldaketa horiek eraikinaren segurtasuna, estruktura, kanpoko itxura edo egoera edota beste jabekiderik kaltetzen ez duen neurrian. Era berean, eraikin beraren barnean bi pisu edo lokalekin bat egin dezakete. Nolanahi ere, horrelako obrak egiteko eragindako komunitatearen edo komunitateen onespena jaso behar dute.

Espainiako Epaitegi Gorenak, eraikin desberdinetan zeuden lokalak elkarrekin komunikatzea aztertzen zuen kasu batean argi eta garbi adierazi zuenez, norberaren eraikineko departamentuak eta beste eraikin batekoak komunikatzeko obra-lanak elementu komunetan du eragina. Hortaz, jurisprudentziak bildu duen legez, jabekideen aho bateko onespena jaso behar da, komunitatearen osatze-titulua aldarazi egiten delako eta, era horretan, alferrikako morrontza baten zama jasan beharko lukete jabekide guztiek.

Elkarren ondoan dauden eraikinetako bi lokalen jabeak elkartu edo batu nahi baditu, eraikinen arteko horma boteaz, bi komunitateen onespena eskatu behar du. Bietako batek edo biek ukatu egin lezake baimen emate hori; bestetik, horrelako aldaketa bat egiteko jabekide guzti-guztiek eman behar dute beren onespena. Komunitateak epaiketara jo ahal izango luke, era berean, botatako horma berriro altxa dadin eskatzeko, bien arteko atea irekita balego.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto