Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Kontsumo arbitraia: Konponbide mugatua

Kontsumo arbitraia-batzordeetara jotzea epaitegietakoa baino doako irtenbide azkar eta soilagoa da baina ez da, inondik ere, panazea

Irakur ezazu informazio hau, baldin eta...

  •  Kontratua urratu duen enpresa baten aurka jardun nahi baduzu
  • Zeure eskubideen defentsan epaitegietara ez jotzea nahiago baduzu
  • Kontsumo arbitraiaz zerbait entzun baduzu ere, zehatz-mehatz zertan datzan ez badakizu

Zertan da kontsumo arbitraia?

Liskarrak konpontzeko epaitegiez bestelako sistema honetaz baliatzea interesatuak berariaz eta nahita erabaki behar du. Borondatezko izate horrek inplikatzen du kontsumo gaietako liskar batean dabiltzan alderdiek bide hori hautatzea aukera dezaketela. Biek kontsumo arbitraia onartzen badute, epaitegi antzekoa den Kolegio Arbitralak emango duen laudoa ere onetsiko dutela hitz eman behar dute. Sistema hori herri administrazioen mendeko da, kasuan kasuko eremuetan: estatuan, erkidegoan, lurraldean, eskualdean edo udalerrian.

Noiz jo daiteke kontsumo arbitraiara?

Kontsumo arbitraian jorratzeko kasu tipikoak dira, adibidez, telefonoko fakturarekin ados ez egotea edo bermea daukan aparatu baten matxura saltzaileak ongi konpondu ez izana. Beti ez da posible bide horretara jotzea: toxikaziorik, lesiorik edo heriotzarik gertatu denean, delituaren zantzuak agertzen dituzten kasuak eta behin betiko epaiketa emana duten kasuak, esate baterako, ezin konpon daitezke arbitraia bidez; ezta alderdiek ebazteko edo xedatzeko ahalmenik ez dutenean (liskarra sortarazi duen kontratuko parte ez direnean) edota enpresaren ordainketa-etendura edo kiebra ebatzi denean ere: kontu horiek denak epaitegietara bideratu behar dira.

Zergatik arbitraiara jo?

Kontsumitzaileak epaitegietara jotzeko aukera noiznahi daukan arren, liskar horietako asko eta asko munta txikikoak izaten direnez, abokatua -eta, zenbaitetan, prokuradorea- kontratatzeko gastua garestiegia gertatzen da. 901 eurotik beherako kopuruengatiko erreklamazioak egiteko aipaturiko profesional horiek jardutea legeak derrigortzen ez duen arren, horrelako trantzeetan herritarrak aurrean daukana eszenategi ezezagun, konplexu eta motela da: orduantxe dago kontsumo arbitraiara jotzeko parada, prozedura azkar, soil eta doakoa izaki. Bertan aritzeko eragozpen latzena, berriz, borondatezko izate horrek ezartzen du. Ez kontsumitzaileak ez Arbitraia Batzordeek behar dezakete inor arbitraiara aurkeztera.

Nola funtzionatzen du?

Kontsumitzaileak arbitraia eskatzeko Arbitraia Batzordeetan -prozedura honetako afera administratiboak kudeatzen dituen organoa-, kontsumitzailea informatzeko udal bulegoan edo kontsumitzaileen elkarteetan formulario bat bete behar du. Honakoa tramitera onartzen bada, erreklamatuari jakinarazi eta epe bat ematen zaio bere adostasuna aurkez dezan. Metodo horri uko egiten badio, bide hau erabat itxita dago. Ados agertzen bada, hitzarmen arbitrala formalizatu eta arbitro-kolegioko kideak izendatzen dira (presidentea, Administrazioaren zerbitzutan diharduen Zuzenbidean lizentziatua eta bi arbitro, bata kontsumitzailearen ordezkari eta bestea enpresari edo profesionalaren aldetik). Ondoren, alderdiei emango zaie hitza, beren alegazioak aurkeztu eta kolegioak egingo dizkien galderei erantzuna eman diezaieten. Badago frogak eskatu eta agertzea. Hortik lau hilabetera, erabaki edo laudoa emango da.

Beti al da doakoa?

Bai, eskaturiko frogek eginaraz ditzaketen gastuei dagokienean izan ezik. Alderdi bakoitzak bere frogen ondoriozko gastuak ordainduko ditu eta bienak erdi banatan; kolegioak eskatzen dituenek, ordea, alderdiei ez diete inongo gasturik eragingo.

Epaia ematen al da?

Batzordeen erabakiari laudo deritzo baina, praktikan, epaiaren balio eta ondorio berberak ditu. Erreklamazioa ezarri duenak eta nozitu duenak laudoa bete beharko dute, adierazi zaien epean. Horrela ez egitekotan, kalteturiko alderdiak epaileari laudoa (epaiaren pareko izaki) exekuta dadin eskatu ahal izango du. Eta kontu hori "epaitua" izan denez, alderdiek ezin dezakete Epaitegietara jo, bestelako ebazpenen bila.

Arbitraia motak

Zuzenbidezkoa eta ekitatezkoa: bigaren hau egiten da eskuarki eta arbitroek, beren iritziz, bidezkoa jotzen dutenaren arabera hartzen dituzte erabakiak. Ekitatezko laudoa denean, beren erabakia hartzeko izan dituzten arrazoien berri eman beharrik ez dute. Zuzenbidezko arbitraia berariaz aukeratzen denean, ordea, kolegio arbitraleko kideek -presidenteak izan ezik- jarduerako abokatu izan behar dute eta kasuari arrazonamendu juridikoen bitarteko ebatzia emango diote.

Laudoarekin ados ez egotekotan, ba al dago beste irtenbiderik?

Egon badago: 10 eguneko epean, konturen bat argitu edo akats materialak zuzen daitezen eska dezake interesatuak; 20 eguneko epean, berriz, osatu gabeko laudoa osa dadin eskatzea.

Epaitegien aurrean, bi hilabeteko epean, laudoa baliogabe utz dadin eska daiteke, hurrengoetan oin harturik:

  • Hitzarmen arbitralik ez egotea edo dagoenak baliorik ez izatea
  • Eskubideak egikaritzea galarazi duten ohartarazpenen akatsak
  • Arbitroek beren erabakira aurkeztu ez diren kontuez edo arbitraiara ager ezin daitezkeen kontuez ebatzia eman dut.
  • Arbitroen izendapena edo prozedura arbitrala ez da egin alderdiek finkaturiko hitzarmenaren arabera edo Arbitraiari buruzko Legearen arabera

EZ AHAZTU...

 Legeak arbitroei inpartzialtasun eta independentziaz jardutea agintzen die. Kontsumo arbitraiak ez du, nahita nahiez, kontsumitzailearen alde jardun behar. Baztertu okerreko itxaropenak, ahalegin zaitez froga-aztarnak erakusten. Erreklamazioaren oinarrian zure gertaeren bertsioa bakarrik badatza oso litekeena da zure erreklamazioa onetsia ez izatea. Horrela gertatzen bada, saia zaitez itunen bat adosten.

BA AL ZENEKIEN?

  • 2004 urtean Espainian 15.499 laudo eman ziren; horien %30 baino gutxiagotan (4.421 kasutan) arrazoia kontsumitzaileari eman zitzaion; %5 (792 kasu) adostasunez ebatzi ziren eta gainerako %65ak (10.286 kasu) ezetsiak izan ziren. Alderdiek borondatez betetzen dute laudoa, eskuarki, baina 2004 urtean 302 kasutan betebeharreko egikaritzera jo zen eta 134 laudoren aurka egin zen epaitegien aurrean.
  • Epeak bete egiten dira: lau hilabete igaro aurretik alderdiek laudoa daukate. Lau hilabeteko epe hori laudo guztien %1,34k bakarrik gainditu zuten.
  • 2004 urtean 635 peritu-froga egin ziren; horien baten batez besteko kostua 388 euro izan zen baina, normalean, horrelakoak eskatzen dituztenak ez dira alderdiak: 610 froga arbitroek eskatu zituzten, zortzi kontsumitzailek, hiru erreklamatuek eta hamalau bi alderdiek.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto