Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Posta-kontuak, online: Postontzia Interneten

"Webmail" kontuak mezu elektronikoak idazmahaian deskargatzen dituzten kontuak baino seguruagoak dira, jaso nahi ez den posta elektronikoa kontrolatzean, batik bat

 Garai batean, duela hamar bat urte, erabiltzaile gehienek beren mezu elektronikoak Internetetik ordenagailura deskargatutakoan irakurtzen zituzten (POP3 sistemaz); aurreratu bakan batzuek, ordea, Saretik posta-kontu mantso eta desesperagarriak zuzenean baliatzen zituzten (Hotmail, adibidez). Hori Aurre-Historian gertatu zen: gauzak biziki aldatu dira gaur, proportzioak alderanztu egin dira: askoz ere ugariagoak dira online posta-kontuak (webmail) POP3 postakoak baino.

Arrazoia argi dago: bederatzigarren hamarkadan erabiltzaileak egunean gehienez ere hamar mezu jasotzen zituen eta gaur, berriz, ehunetik gora iristen dira sarrerako ontzira egunero. Email horiek ez dute toki asko betetzen baina, azkenean, posta elektronikoko programa nagusiak (Outlook edo Mozilla Thunderbird, adibidez) saturatu egiten dituzte, mezu-olde horiek hartzeko diseinatuak ez daudelako. Lehenago, gainera, POP3 erabiltzen zen Interneterako konexioa minutuka ordaintzen zelako eta, egiari zor, ez zen bat ere merkea. Ohiko kontua zen, beraz, mezuak lineatik kanpo idatzi eta, gauean (tarifa merkeagoak zirenean) konektaturik, posta bidali eta jasotzeko behar zen denboraz konektatzea. Ondoren, deskonektatu eta gero, erabiltzaileak jasotako mezuak lasai irakurriko zituen. Webmail horiek erabiltzeko, aldiz, ordenagailua konektatua eduki behar da, baina hori gaur ez da arazoa, tarifa lauak ia erabat hedatu dira eta.

Internetetik, garbiago eta soilago

Zertarako arriskutan ibili, zertarako mezu mordo bat ordenagailuan sartu, birus, spam eta bestelako elementu gaiztoei gurean aterpea emanez? Posta Internetetik erabiltzea garbiago, erosoago eta soilago gertatzen da. Egun, gainera, sarrerako batez besteko abiadura ia 20 aldiz biderkatu denez, mezuen kudeaketa ez da moteltzen, lehenago bezala. Areago, zerbitzu batzuk, hala nola jasotako mezu guztien arteko bilaketak, azkarrago dabiltza webmailetan posta "konbentzionalean" baino.

Autobusa erostea, erosketak egitera joateko

Lan-esparruan POP3 sistemak bazuen abantailarik: segurtasuna, lehen-lehenik: oso litekeena da enpresa-mezuek informazio sentsiblea edukitzea eta, ondorioz, ez da komeni Interneten pairuan geratzea, hirugarrengoen kudeaketaz. Bestetik, enpresetara egunero milaka mezu elektroniko iristen direnez, horien kudeaketa pertsonalizatuak (norberaren ordenagailutik) kontuak biziki errazten ditu. Langile bakoitza bere postaz arduratzen da. Horri esker, mezu polemiko bat nondik bidali den edo nora iritsi den ere jakin daiteke. Kontrolatzeko sistema bat da.

POP3 sistema baliatzeak erabiltzaile arrunt batentzat zentzurik ba ote du? Ez dirudi; alderantziz, ordea:, eremu pribatuan POP3 posta erabiltzea erosketak egitera joateko autobusa erostea bezain absurdoa da: garestia da, handiegia eta eragozlea. Dena ordaindu behar da, horrekin: spamik ez pasatzeko iragazkiak instalatzea, mezu bakoitzari atxikita doakion artxiboak kontrolatzeko antibirusa, posta astunak igortzeko ahalmena handitzea&

Aski da Gmail (Google-en zerbitzua), posta-kontu bat, Yahoo! edo Hotmail-ekoa (honakoa ez a beste biak bezain eraginkorra, 2005eko urtarrilean CONSUMER EROSKI-k eginiko azterketan agertu zenez) honelako arazoak (eta bestelako asko ere) bat-batean konpontzeko. Segurtasuna areagotu egiten da mezuak ez doazelako idazmahairaino; nabigatzailetik sarean irakurtzen dira eta atxikitako artxiboak ezin dira ireki, birusak sakon aztertu gabe. "Spam" elementua ia erabat desagertu da, "webmail" erako zerbitzu hauetan hamaika iragazki baliatzen direlako.

Nonahitik sartzeko aukera

  Webmail postaren abantailetako bat: erabiltzaileari nonahitik mugitzeko aukera ematen diote, ordenagailu eramangarriak, USB memoriak edo disko optikoak batetik bestera eraman beharrik izan gabe. Webmail kontuan berdin-berdin sar gaitezke etxetik edo ziber-kafetegitik. Norberaren posta begiratzeko aski da web orrira joan eta bertan erabiltzailearen izena eta pasa-hitza idaztea.

Erabilera errazenaren muturrean, "pookmail" (erabilera gutxi edo bakarrekoak) izenekoak dira: eskuarki erabiltzen diren kontuak arriskutan jarri nahi ez direnean, biziki interesgarriak dira horiek. Segurtasun osokoa ez omen den orri batekin kontaktuan sartu nahi izanez gero, adibidez, badira pookmail.com, spamgourmet.com eta antzeko aukerak: hauetan, erabilera gutxiko kontuak irekiko ditugu, harremanetan sartzeko. Kontua -eta, kontuarekin batera, spam-ak jasotzeko arriskua- hortik egun batzuetara edo hainbat mezu jasotakoan desagertu egingo da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto