Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxebizitza zergan, hirien arteko aldeak areagotu

Bartzelonako tasak Madrilgoaren bikoak eta beste hainbat hiritakoen hirukoak dira

 Hipoteka da etxebizitzari dagokion gastu nagusia da hau, baina ez bakarra, etxejabeak ongi dakienez. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) hipotekari erantsi behar zaio: urtero ordaindu beharko du tasa potolo hori jabeak jabe izateari utzi arte. Izan ere, udalek OHZ dute zerga bidezko sarrera behinena, erakunde horien eskumenekoa baita zerga hori biltzea, Tokiko Haziendak erregulatzen duen abenduaren 28ko 39/1988 Legeak eta berau aldarazten duen 2002ko Legeak xedatua duten bezala. OHZ kontzeptuagatiko zerga-bilketa tokiko erakundearen diru-sarreren erdiraino iristen da, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Obrengatiko Zergaren gainetik ere.

Egungo koiunturan, interes-tasak (hipotekari dagozkionak, besteak beste) eta eguneroko gauzen kostua etengabe gora doazen bitartean, herritarren soldata kasik igotzen ez denez, OHZ eta antzeko zergak ordaintzea zama larregi bilakatzen ari da familia askorentzat.

Sozio-ekonomiako hizkera konbentzionalean ari garela, goi-klaseko, klase ertaineko (Espainian, ugariena) eta behe-klaseko (hots, dirubide urriago dauzkana) familiak etxebizitza-zerga kontzeptuagatik 2006 urtean ordaindu duen diru-kopurua konparatu du CONSUMER EROSKI-k bere azterlanean. Familia horien etxebizitzak beren maila ekonomiko-sozialari dagozkion tipikoak dira (azalera, etxegintza alorreko kalitateak, hiriko auzoa) eta azterlana Espainiako 18 hiritan egin da: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Murtzia eta Zaragoza.

  Txosten honetako lehen ondorioa agerikoa da: etxejabeek OHZ kontzeptuan ordaintzen dutena biziki aldatzen da hirien arabera baina, era berean, aldeak, nabarmenak azken bost urteotan, areagotzen ari dira aldizkari honek 2001 urtean argitaratu zuen antzeko txostenarekin konparatuz. Esanguratsuak dira datuak, hots: klase ertaineko familia batek (txostena egiteko, metodologikoki, 100 metro karratuko etxebizitza izendatu zitzaion) Bartzelonan 511 euro ordaintzen du urtean OHZ kontzeptuan, baina Madrilen erdia baizik ez: 255 euro. Etxebizitza mota horri Iruñea, Granada, Murtzia eta Burgosen ezartzen zaizkion zerga arinenak (200 eurotik behera). Donostiak (325 euro) azterlaneko hamazortzi hirietako klase ertaineko etxebizitzari dagokion bigarren OHZ garestiena du; ondotik Murtzia datorkio (294 euro, 2001 urtean baino ia bi halako eta azterlan osoko igoerarik bizienetako bat). Klase ertaineko familien etxebizitzekin amaitzeko, Sevilla, Bilbo eta Coruñakoek tarteko kuota ordaintzen dute (270 eta 260 euro artean), beti ere txosten honetan adierazitako familia mota horrek okupatzen duen etxeari dagokiola. Aldeak, larriak izaki, duela bost urte baino nabarmenagoak dira. Orduan, Bartzelonako OHZ tasa, artean ere denetan garestiena, azterturiko hirietan merkeena zenaren ia hiru halako zen (390 euro eta 149 euro). Aurten, Bartzelonako tasa Burgoskoaren laukoa da, kasik (511 eta 149 euro, antzeko etxebizitzagatik).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto