Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko

Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez

Uretako fitness

Aquafitness.

Aquafitness hori uretan egiten diren hainbat ariketak osatzen dute. Horrek, egoera fisiko orokorra hobetzen du, era atseginean hobetu ere.  

  • Zein muskulu zailtzen diren. Denak.
  • Kontuan izatekoak. Onura fisiko ugari eskaintzen duenez, adin guztietako pertsonentzat egokia da: gehiegizko pisua dutenentzat, bizkarrezurraren ebakuntza edo bestelako lesio traumatologikoa nozitu ondoren, belaun, orkatila, juntura eta antzekoetako mugikortasun eta egonkortasun arazoak nozitzen dituztenentzat eta, bereziki, sorbaldako arazoak arindu eta sendatzeko. Haurdun dauden emakumeentzat eta pertsona zaharrentzat ere oso ariketa egokia da.
  • Onurak. Presio hidrostatikoak itzulerako zirkulazioa laguntzen du, baina zirkulazio linfatikoa ere, taupaden maiztasuna moteltzen du (uretatik kanpo baino, ariketa bera egiten, hamar bat taupada gutxiago) eta masaje-eragin atsegina du.
  • Kontraindikazioak. Ez du kontraindikaziorik.
  • Kontuan izatekoak. Ez hozteko eta lesiorik ez izateko, uretatik irten eta berehala jantzi behar da. Presio eta tenperatura-aldaketekin kontuz ibili behar izaten da, igerilekuan sartzean eta bertatik irtetean, zorabioa proboka dezakete eta.
  • Hau ere jakitea komeni zaizu: igerian jakitea ez da nahitaezkoa.

Motak

  • Aquaerobic. Aerobikean bezala, eskolako ariketa musikaren erritmoan egiten da baina, diziplina honetan, jauziak edo beste hainbat mugimendu egitean, inpaktua urak moteltzen du. Horretan datza, hain zuzen, gehiegizko pisua dutenen eta sorbaldan zein belaunetan arazoak dituztenen harrera ona.
  • Aquagym. Gimnasia mota honetan, ariketaren helburua muskuluaren tonua eskuratzea da, errepikapenak eta era askotako materialekin (pisuak, pilotak, etc.) jarduten baitute ikasleek.

AquaSpinning

 Lehorrean egiten den indoor zikloaren (spinning) tankerako ariketa-multzoa da, irakasle, musika eta guzti, baina uretan murgilduak dauden bizikletetan jardun behar da. Urak eragiten duen erresistentziari esker, saioaren intentsitatea areagotu egiten da eta urak gorputzari etengabe masajea ematen dio. Askozaz ere lan handiagoa egiten den arren, ez da berotasunik, ez izerdirik nabaritzen.

  • Zein muskulu zailtzen diren. Behe-ataletakoak (koadrizepsak, femoralak, bikiak, gluteoak, abdominalak, etc.)
  • Kontuan izatekoak. Entrenatzeko denbora gutxi dutenentzat egokiak: ordu erdi batean gorputzak behar duen ariketa egin dezake edonork; horrez gainera, pisua kontrolatu eta zangoak moldatzeko aukera ere izango du. Jarduera hau egoki-egokia da emakumeentzat, zelulitis arazoak nozitzen dituztenentzat, bereziki, egin behar duten ariketa horixe praktika baitezakete hemen: inpakturik gabea, jarraitua eta zirkulazioaren bultzatzailea. Era berean, belauneko arazoak dituztela, koadrizepsa arriskurik gabe indartu behar dutenentzat ere ariketa mesedegarria dute hau.
  • Onurak. Sistema kardiobaskularra, indarra eta erresistentzia fisikoa hobetzen ditu. Urak ematen duen masajeak hankak, ipurdia eta sabela tonuan ipini eta moldatzen ditu. Erabat jarduera aerobikoa denez, aquaspinning honek gantza eta ehun adiposoa murriztu egiten du. Urak, gainera, estresetik liberatu eta lasaitu egiten du.
  • Kontraindikazioak. Ez du horrelakorik. Lesioa izateko arriskua erabat arintzen da, kontrolatu gabeko mugimendurik ez baita egiten, motelagoak dira higidurak eta junturek ez dute nahitaez gorputzaren pisua hartu behar.
  • Kontuan izatekoak. Lesioak eta hozteak prebenitzeko, erne tenperatura aldaketekin. Presio eta tenperatura-aldaketekin kontuz ibili behar izaten da, igerilekuan sartzean eta bertatik irtetean, zorabioa proboka dezakete eta.
  • Hau ere jakitea komeni zaizu: hobe da ura bularreraino iristea, besoek ere uraren zamarekin jardun dezaten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto