Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko

Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez

Forman egoteko alternatiba berriak bilatzen ditu geroz eta pertsona gehiagok. Beste herrialde batzuetatik (AEBetatik, adibidez) ekarrita, gimnasioaren moda -horrela deritzote soziologo batzuek- behin betirako finkatua dago Espainian: egun, hamar espainiarretatik seik praktikatzen dute kirolen bat. Estresari ihes egin eta egoera fisikoa, osasuna edo itxura hobetzea dira kirol zentroren batera ohi doazen pertsonek jartzen dituzten arrazoi nagusietako batzuk.

  Egoera fisikoa hobetzeaz gainera, aisialdian erlaxatzea eta gozatzea ahalbidetzen duten kiroletara bideratzen da orain interesa: horregatik ari dira kirol plegu berriak bata bestearen atzetik agertzen. Sektore honek etengabe eboluzionatzen du eta gimnasioetan jarduera berri bat finkatzen hasterako beste batzuk ate joka daude, denbora gutxiagoan emaitza ikusgarriagoak erdiesten lagunduko dutenak, nonbait.

Aerobik eta step ezagunak iraganeko kontuak dira; haiek ariketa plegu berriek ordezkatu dituzte, izen ia ahoska ezinekoek, hala nola body pump, spinning, aerobox edo thai boxing. Baina jarduera berri horiek ere amaiera-muga ezarria dute: aurki yogaren adar ugariei zabaldu beharko diete atea: bikram yoga, intensati, masala bhangra, forza, performance max program, stiletto strength, gyritonic eta entrenamendu pertsonalizatuei (personal training), gutxienez.

Borroka-arteak musika erritmoan

 

Body combat.

Entrenamendu aerobikoa, erresistentzia eta malgutasuna konbinatzen dituen programa honetan boxeo, kickboxing, karate, tai-txi, taekwondo, muay thai eta beste hainbat borroka-artek berariazkoak dituzten teknika eta mugimenduak baliatzen dira, efektu bereziez apainduriko musikaren erritmoan gauzatuko den saio kolektiboan. Ukipen fisikorik ez dagoen arren -ispilu aurrean praktikatzen baita- ukabilkadak eta ostikadak eman behar dira, borroka eta entrenamenduak simulatuz.

  • Zein muskulu zailtzen diren. Ariketa honetan gorputzaren goialde osoa zailtzen da, bestelako diziplina aerobikoetan ez bezala. Body Combat praktikatzeak bizkarra, besagainak, besoak eta abdominalak indartzen ditu.
  • Nork praktika dezakeen. Zeinahi adinetako gizon-emakumeek praktika dezakete. Dena den, mugimenduak bortitzak izatearren, haurdun dauden emakumeek hobe dute praktika hau saihestea.
  • Onurak. Muskuluen tonua hobetzeko entrenamendu aerobiko eraginkorra da hau, lan kardiobaskularra hobetzen baitu. Indar, erresistentzia, malgutasun eta energia irabazteaz gainera, defentsa-teknikak ikasten dira, estresa liberatzen da eta kaloria asko erretzen dira.
  • Kontraindikazioak. Belaunean edo aldakan osteoartritisa nozitzen dutenek kontra-adierazia dute jarduera hau, sendagileak kontrakoa agindu ezean.
  • Kontuan izatekoak: body combat praktikatzen denean, besoak edo hankak luzatzearren arazorik ager daiteke. Besagainean tendinitis eta burtsitis, junturetan arazoak eta antzeko molestiak nozi ditzake kirolariak.
  • Hau ere jakitea komeni zaizu: honakoa ez da borroka-artea, beste inorekin kontakturik edo proiekziorik (ostikada, ukabilkada, etc.) ez baitago ariketa honen praktikan. Lan osoa ispilu aurrean eta itzalaren aurka egiten da. Ikasleak ez du egiazko objekturik kolpatzen, zerbait simulatua baizik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du